Gure poltsetan eta poltsikoetan gero eta indartsuagoak diren eta bereizmen handiagoko bideokamerak daramatzagu; gero eta txikiagoak direnak. Azken urte hauetan zerbait aldatzen ari bada, komunikazioaren formatuak dira. Auzo eta izkina bakoitzean zeuden telefono kabinetatik telefono mugikorretara pasa gara, tamaina txikiko telefono mugikorretara eta smartphone delakoetara; haiei esker jakin ahal dugu zein maiztasunekin iritsiko diren hiri-autobusak, telebista kate batekin sintonizatu, txateatu ahal dugu, agenda, kalkulagailu, Interneterako sarbide, liburu, irrati, grabagailu, musika artxibadore, argazki eta bideokamera gisa eta beste modu askotan ere erabili ahal dugu. Begiak terminal iraultzaile hauekin sintonizatuta dauzkagu; gure sentimenduek eta emozioek aukeratzen duten guztia hartzen eta gordetzen dute: ume txiki baten lehen urratsak, bere lehen hitzak, eguzki sartze zoragarri bat, nortasuna ezkutatuz paseatzen dabiltzan pertsonaia ospetsuak, hondakina keta arte lanak, monumentuak. Hitz batez… interesgarria iruditzen zaigun guztia artxibatu eta geroago editatu, muntatu, musika zein testuak gehitu ahal diogu eta ziberespaziora bidali ahal dugu nahi badugu.
FICAB XIII
Urtea: 2013
Data:: Azaroaren 25tik 30ra
Proiekzioak Irungo Amaia Kultur Zentroan. Sarrera dohainik
Pelikula guztiak jatorrizko
bertsioan gaztelaniaz azpitituluekin proiektatuko dira
Proiekzioen ordutegiak gutxi
gorabeherakoak dira
Egitaraua deskargatu (pdf)
Belén Sierra. Irungo Udaleko
Kultura Zinegotzia
Patxi Presa. Irungo
Udalaren Kultura eta Kirol Arloko zuzendaria
Jokin Ormazabal. Irungo Udaleko Kulturako teknikaria
Cristina Aguirre. Oiasso Erromatar Museoko gerentea
Mertxe Urteaga. Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria
María José Noain Maura. Oiasso Erromatar
Museoko jardueretako arduraduna
Presidentea:
Juan Santos Yanguas. Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinako Historiako katedratikoa
Batzordekideak:
Javier Fernández
Bordegarai. BIBAT
Arkeologia - Fournier de Naipes Museoko arkeologo teknikaria
Tuija Lind. Arkitektoa, Kultura Paisaiaren
Arduraduna, Suomenlinnako Gobernua
José Monje. Historialaria eta Luis de Uranzu Kultur Taldearen Presidentea
Eneko Olasagasti. Zinemaren zuzendaria eta gidoilaria
Zinemaldia irekitzeko ekitaldia
Zientzia diziplinetan gertatu ohi den aurrerapenak, batzuetan, aplikazio interesgarriak dauzka Arkeologiaren alorrean, eta halaxe gertatzen da ADN mitokondrialak aztertzeko teknika berrien kasuan.Kasu honetan, Euskal Herriko Unibertsitatea da Santimamiñeko Leizeko Metalen Aroko hezur-hondakinei buruzko ikerketa-proiektu baten buru.
Frantziako Provenza eta Kostalde Urdina eskualdeak historiaurreko aztarnategi interesgarriak dauzka, eta film honetan, bidaia-egunkari gisa aurkezten dira, lurralde horretako lehenengo biztanleak aurkitzeko ibilbide original bat jarraituz.Ibilbideak aukera ematen du, gainera, gizateriaren eboluzioaren etapa nagusiak berriz bizitzeko eta Mediterraneoko alde horretan gure iraganaren aztarnak berraurkitzeko.
Pintiako aztarnategiak (Valladolid) agerian utzi du duela 2.500 urte askotan ardoa kontsumitzen zuela Vacceoen herriak, bai etxeko giroan bai hileta-testuinguruetan; hori erakusten dute zeramikazko ontzietan mantendu diren hondakin organikoek.K. a. I. mendean erretako etxebizitza baten hondakinen azpian, “oturuntza gela” izenekoa aurkitu zen, eta zeramikazko pieza-multzo ugari zegoen, elikagaiak gordetzekoak eta edari alkoholdunak eta haragia kontsumitzekoak.
Murumendiko kastroa, Beasaingo udalerrian dagoen aztarnategia, azken hamarkadetan asko lagundu du Gipuzkoako Burdina Aroa ezagutzeko.Kokalekua paisaiako leku estrategikoan dago, eta harresi perimetral bat dauka. Indusketa-kanpaina bat egin zen 2012. urtean, eta haren garapena eta emaitza aurkezten da film labur honetan.
Françoise Fontaine arkeologoa da. Baina ez da gogobetetzen iragana indusita; berak bere egunerokoan bizi du.Rochefort-etik hurbil (Belgika), aztarnategi galiar-erromatar bat zuzentzen du, eta, bertan, indusketen argitara ateratako hondakinak bisitatzeaz gainera, arkeologia esperimentala ere egiten da.
Puy de Dôme, Puy kateko sumendi enblematikoa, 1.464 metroko altueran amaitzen da.Gailurrean, Merkurio jainkoari eskainitako tenplu kolosal baten hondakinak daude, Abernuen herriaren jainko nagusia baitzen erromatar garaian.XIX. mendean aurkitu zenetik, indusketa eta ikerketa ugari egin dituzte tenpluan.Berrienetako batek haren eraikuntzan erabilitako teknikei buruz hitz egiten digu.
Puy de Dôme gunean eskola bat eraikitzeak aukera ezin hobea ematen die arkeologoei, K. o. II. mendeko etxalde indigena baten aztarnak industeko.Nekazaritzako etxalde galiar hori Pâturalekoaren antzekoa da; azkeneko hori handik kilometro batzuetara aurkitu zuten 80ko hamarkadan. Bi aztarnategiak d’Aulnat-Gandaillat aglomerazio galiarraren garaikideak dira, hori zen Abernoen herriko lehenengo hiriburua; horrek aditzera ematen du Galia osoan lurralde-antolamendu komuna zegoela.
Film labur honetan, leku arkeologikoaren eta Portugalen, Penelan, Rabaçaleko herribildu erromatarraren 3Dn egindako birsorkuntza birtuala aurkezten da:ibilbide bat, Conimbrigako hiri erromatarretik hurbil zegoen herribildu horren osagaien eta ondare eraikiaren leheneratze hipotetikoetan barrena.
Inperio Erromatarrak Europako herri eta kultura guztiak konkistatu eta aldatu zituen.Euskal Herria ez zen salbuespena izan, nahiz eta ezaugarri bereizle bat izan zuen:lekuan hitz egiten zen hizkuntza prerromatarra zaindu zen.Euskarak eragin handia jaso zuen latinetik, eta era berean, kulturak, teknikek, bizimoduek,…Bestalde, euskara inperioaren garaiko testigantza idatzietan arakatzen da, bereziki Akitania aldean agertzen diren latinezko epigrafeetan.
Santa Pola aldea, Alakant probintzian, bereziki aberatsa da aztarnategi eta aurkikuntza arkeologikoetan.Dokumental honetan, ibilbide bat egiten da haren historiatik, eta alde hartan izan ziren kultura nagusiak erakusten dira, eta, azkenean, hiriko Museoa aurkezten da.Arrantza da hari gidaria; hil ala bizikoa, leku hartako ekonomian, erromatar garaitik gaur egunera arte.
1958 eta 1961 artean, New Yorkeko Metropolitan Museoko talde bat Fuentidueñara joan zen (Segovia), kontuzko eragiketa bat egitera:New Yorkera eramatea, harriz harri, San Martin Elizako XII. mendeko absidea eta Museo ospetsuko Erdi Aroko Artearen sailean, “Los Claustros” izenez ezagunagoan, berreraikitzea.50 urte geroago, artxiboko irudiak, erdiarozaleekin egindako elkarrizketak eta hura desmuntatzen parte hartu zutenen oroitzapenak nahastuz, film honek arte erromanikoaren adibide zoragarri horren bidaia luzea aurkezten digu.
Pariseko La Sainte Chapelle Europako eliza gotiko ederrenetako bat da, eta, gainera, Frantziako hiriburuko hirugarren monumentu bisitatuena da. Batez ere, bertako beirateen aberastasunagatik nabarmentzen da.Horiek zaharberritzeak programa konplexu bat ekarri du, Frantziako Kultura Ministerioak eta Monumentu Nazionalen Zentroak zuzenduta.Zaharberritzea amaitutakoan, bizi berria eman zaio La Sainte Chapelleri, zientzialarien, historialarien, artisauen eta arte-munduko profesionalen trebetasunari esker.
90ko hamarkada hasieran, sekulako aurkikuntza zientifikoa gertatu zen:Portugalen, Côa ibaian zehar, aire zabaleko historiaurreko artearen bilduma garrantzitsuena aurkitu zuten.Baina Côa bailara eta bertako artea, munduan bakarrak, mehatxatuta geratu ziren elektrizitatea egiteko urtegi erraldoi bat eraikitzeko kontuagatik.Borroka ideologikoa, politikoa eta ekonomikoa piztu zen EDP-Portugaleko Energiak enpresa arduradunaren eta kultur ondarearen babesa defenditzen zutenen artean, eta tartean, politikoak, zientzialariak, ikasleak, nekazariak eta inguruko biztanleak nahastu ziren.
Louvre museoan areto berriak ireki direla eta, Inperio Erromatarraren garaiko Mediterraneo Ekialdeari eskainiak, dokumentalista bat altxor misteriotsu batek xarmatuta geratu da.XIX. mendearen amaiera aldera, Pariseko museoak ikerketa bat egin zuen momia koptoen multzo bati eta ehun-bilduma bati buruz, eta hori berrartzen da dokumental honetan, datu berri eta interesgarrien ekarpena eginez Egiptoko lehenengo kristauen momifikazio-prozesuen inguruan.
Arslantepeko arkeologi indusketa baten historia, lehoien muinoa, Malatyan kokatua (Anatolia, Turkia), K. a. V. milurtekoan hasten da.Espedizio italiar bat, Marcella Frangipane irakasleak zuzenduta, han industen aritu da 30 urtetik gora, eta aurkikuntza garrantzitsuak atera ditu argitara, Turkiaren iragana ez ezik oraina ere hobeto ezagutzen laguntzen dutenak.
Gizona beti egon da intrigatuta ikusi ezin duenagatik.Arkeologoei ere interesatzen zaie ikusezinaren bilaketa hori, eta argazkiak egiten dizkie irudiak desagertu zaizkien objektuei, hilobiei, sarkofagoei edo momiei.Baina, gaur egun, badira irudia tratatzeko teknikak duela mendeak desagertu zena ikusteko aukera ematen dutenak.Horrela itzultzen zaie bizia Alejandriako Kôm el-Chougafa katakonbetako harresiei edo Txinako Takla-Makan basamortuko momiei.
Polonia erdialdeko Lednickie lakuko irlan kokatu zen Piastarren etxeko Mieszko I printzearen errege-egoitza K. o. X. mendearen erdialdera.966an, Mieszko kristau bihurtu zen, eta datu ugari gorde dira, adierazten dutenak bataioa irla horretan egin zela hain zuzen.Bere seme eta ondorengo Boleslaus Ausartak, Poloniako lehenengo erregeak, bere egoitza gogokoena bihurtu zuen Lednickie, eta, ziurrenik, han egingo zion harrera Inperio Erromatar Germaniko Sakroko Oton III enperadoreari. Irlaren birsorkuntza birtualak hango erdi aroko iraganera bidaiatzen lagunduko digu.
Antzinakoak dira taula josizko lehenengo itsasontziak.Egipton, duela 4.500 urte, teknika horrek aukera eman zuen Keops faraoiaren orube-itsasontzia eraikitzeko; 43,50 metroko luzera zeukan itsasontziak.Nola ezagutu eta ulertu egikaritze-prozesu hori?Nola aztertu Antzinako harotzen egiten jakite hura eta haien tresnak?Gaur egun, modu tradizionalean jositako itsasontziak eraikitzen jarraitzen dute munduko leku askotan, besteak beste, Kerala estatuan, Indian, eta horrek aukera ematen du horien gaur egungo fabrikazioa iturri arkeologikoekin alderatzeko.
Facebook