2021-ko Maiatzaren 15a, Astelehena
19:30. Cyriac-en zina. Sail ofiziala. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Zuzendaria: La Caixa de la Llum Produccions (Productora). Andorra, 2021, 71 minutos. Hizkuntza: Árabe.
Siriako gerra-gatazkaren testuinguruan, Alepoko Museo Nazionaleko
arkeologo-, zaindari- eta zaintzaile-talde txiki bat borrokan ari da
antzinako gauzen bilduma monumentalak kontserbatzeko. Urte
askoan, gizon eta emakume hauek goizero agurtu dituzte beren
familiak, museora joateko, jaurtigai-jasa eta frankotiratzaileen sua
baitzen nonahi. Askotan, museoko lurrean ere lo egin behar izan
dute hainbat egunez, beren misioa bete ahal izateko. Ez elektrizitaterik,
ez urik, ez baliabiderik; beira-arasak hustu, antigoaleko gauzak
arropekin paketatu, sabai faltsuak desmuntatu kaxa inprobisatuetan
babesteko, eta hormigoizko hormak eraiki zituzten, antzinako
estatuak arpilatzaileen begietatik ezkutatzeko... Baina, 2015ean,
museoa borroka-lerro bihurtu zen, eta gero eta handiagoa zen altxor
horiek desagertzeko arriskua: nola ateratzen dira 50.000 objektu hiri
setiatu batean? Erlojuaren kontrako lasterketa honetan, ezer ez dago
salbu, ezer ez da egia. Egia bakarra da museoko bilduma galtzen
bada, gizateriaren historiaren zati oso bat desagertuko dela harekin.
2021-ko Maiatzaren 16a, Asteartea
17:00. Ganj Dareh. . Zuzendaria: Keyvan Tabatabaie Samimi. Iran, 2021, 38 minutos. Hizkuntza: Persa, Inglés.
Duela urte batzuk, Danimarkako arkeologo-talde bat Iranera iritsi
zen. Izan ere, han, lankide iraniarrekin lehen aldiz lan egin behar
zuten Ekialde Ertaineko «historiaurreko» aztarnategi ezagun eta
garrantzitsuenetako batean: «Ganj Dareh» … Nekazaritza-jatorri zaharrenetakoa
zena aztertu behar zuten. Ganj Dareh dokumentalean,
giza bizitzaren historiako gertaera garrantzitsu honen sekretuak
eta misterioak ezagutu eta ulertzeko nazioartean gertatzen diren
lankidetza arkeologikoen berri ematen da.
17:40. Schnidi. Neolitoko mamua. . Zuzendaria: . Francia, 2020, 52 minutos. Hizkuntza: Inglés.
Argitu gabeko kasu baten istorioa da hau, denbora luzean guztiz isilpean
egon dena. 2003ko uda, beroak ito beharrean dago Europa. Inoiz
izan den bero-boladarik okerrenetakoa jasaten ari da kontinentea.
Suitzan, glaziarrak erritmo kezkagarrian ari dira atzera egiten. Orduan,
glaziar horietako batean, Schnidejoch-en igarobidearen azpian,
objektu misteriotsu bat azaleratu zen: Neolitoko buiraka-zati bat.
19:00. Homo sapiens. Jatorri berriak. Atal ofiziala. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Zuzendaria: Bellota Films Zuzendaria: Olivier Julien. Francia, 2020, 86 minutos. Hizkuntza: Francés.
Garezur luzea eta bekain irtenak: 1960an, Marokon, langile batek
aurkitu zuen Djebel Irhoud-eko meategi batean; benetan aurkikuntza
aparta. Neanderthaleko gizona ote zen? Karbono-14ari esker, esan
daiteke 40.000 urte baino gehiago dituela, baina noizkoa da zehazki?
2021-ko Maiatzaren 17a, Asteazkena
11:00. Ponpeia, maketa eta hiria. Hezkuntza atala. Orona Fundazioa. Hernani. Zuzendaria: Pietro Galifi Zuzendaria: Alessandro Furlan. Italia, 2017, 8 minutos. Hizkuntza: Sin diálogos.
Ponpeiako hondeaketen maketa handia balioesteko sortu da bideoa.
Giuseppe Fiorellik eraiki zuen maketa 1861ean, eta MANN-eko XCVI
areto handian dago orain. Bideoak lagundu egiten dio bisitariari XIX.
mendeko indusketa-fasean dokumentatzen duen maketaren eta
eremu arkeologikoaren garrantzia ulertzen; hortik datorkio «Espazioaren
eta denboraren arteko orientazioa» azpititulua.
11:10. Vallus, lurrerako hortzak. Hezkuntza atala. Orona Fundazioa. Hernani. Zuzendaria: Phillippe Axell Zuzendaria: Malagne, Archeoparc de Rochefort. Bélgica, 2021, 24 minutos. Hizkuntza: Francés.
Uzta-makina galoerromatarra (“vallus”) nekazaritzako makina
harrigarria da, eta Malagneko aztarnategi arkeologikoan, Rocheforteko
(Belgika) Arkeoparc delakoan, berreraiki eta probatu zen.
Asto bat behar du lanerako, eta maniobrak egiteko, urte askoan
lurrean egindako probetan eskuratutako jakintza teknikoa behar
da. Ikusleentzako lilura-iturri, oraindik ere makinak ez ditu agertu
bere sekretu guztiak. Warcq-en, Frantziako Ardenas eskualdean,
metalezko hortzak aurkitu ondoren, beste norabide bat hartu zuten
ikerketek: vallusen hortzak izan ote litezke? Malagneko taldeak
hipotesi hori probatzea erabaki zuen. Filmak abentura berri hau
ezagutzera gonbidatzen gaitu.
11:35. Narbo Martius, Erromaren alaba. Hezkuntza atala. Orona Fundazioa. Hernani. Produkzioa: Passé Simple. Zuzendaria: Marc Azéma. Francia, 2020, 52 minutos. Hizkuntza: Francés.
Narbo Martius, Frantziako Aude eskualdeko Narbona hiri zaharra,
ahaztu samar utzia dute gure historiako liburuek. Eta arrazoi osoz!
Haien aztarna gehienak ez daude ikusgai, Nîmes eta Arles hirietan
ez bezala. Baina Galiako lehen hiriburua izan zen, K.a. 118. urtean
Erromak sortua, eta “Erromaren alaba” esaten zaio. Lehenbizikoz,
dokumental honek erromatar inperioko hiri garrantzitsuenetako
bat erakutsiko digu, Antzinateko bigarren portua ere izan zena,
Erromakoaren atzetik. Arkeologoek 25 urte daramatzate aurkikuntza
paregabe eta berriak egiten.
17:00. Stromboli, uharte probokatzailea. "Historia tanttak" zikloa. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Produkzioa: ZED. . Francia, 2020, 11 minutos. Hizkuntza: Inglés.
"Stromboli: uharte probokatzailea" indusketa arkeologikoei buruzko
film labur bat da. Sara Levik zuzentzen du, David Yoon-ekin lankidetzan
eta Mauro Rosi bolkanologo italiarrarekin harreman estuan
jardunez. Mediterraneo itsasoaren erdian dagoen Stromboli sumendi
ezagunari buruzkoa da filma.
17:15. Vallus, lurrerako hortzak. "Historia tanttak" zikloa. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Zuzendaria: Phillippe Axell Zuzendaria: Malagne, Archeoparc de Rochefort. Bélgica, 2021, 24 minutos. Hizkuntza: Francés.
Uzta-makina galoerromatarra (“vallus”) nekazaritzako makina
harrigarria da, eta Malagneko aztarnategi arkeologikoan, Rocheforteko
(Belgika) Arkeoparc delakoan, berreraiki eta probatu zen.
Asto bat behar du lanerako, eta maniobrak egiteko, urte askoan
lurrean egindako probetan eskuratutako jakintza teknikoa behar
da. Ikusleentzako lilura-iturri, oraindik ere makinak ez ditu agertu
bere sekretu guztiak. Warcq-en, Frantziako Ardenas eskualdean,
metalezko hortzak aurkitu ondoren, beste norabide bat hartu zuten
ikerketek: vallusen hortzak izan ote litezke? Malagneko taldeak
hipotesi hori probatzea erabaki zuen. Filmak abentura berri hau
ezagutzera gonbidatzen gaitu.
17:40. Arqueomania: Gadir. "Historia tanttak" zikloa. Amaia Kz hitzaldi aretoa. Produkzioa: La Nave de Tharsis. Zuzendaria: Manuel Pimentel. España, 2021, 29 minutos. Hizkuntza: Castellano.
Antzinatik, Herkulesen Zutabeetatik hurbil dagoen Gadir hiria
kronista handien eta bidaiarien xedea izan zen. Mugaldeetako hiri
handia zen, leku zoragarria. Gaur egun, adituak eztabaidatzen ari
dira non ote zegoen zehatz-mehatz. Cadizera, El Puerto de Santa
Mariara, Jerezera eta Chiclanara joan da Arqueomanía, azken
ikerketak ezagutzera.
19:00. Indietako flota. Atal ofiziala. Aquarium. Donostia-San Sebastián. Zuzendaria: Zuzendaria: Trueday Films Zuzendaria: Pecado Films Zuzendaria: Inicia Films. España, 2020, 67 minutos. Hizkuntza: Castellano.
XV. mendearen amaieran, espedizio atlantiko handiak historiaren norabidea
aldatzear daude. Indietako Flota merkataritza-linea erregular aitzindari bat
bihurtu zen. Indartsu babestuta, metropolia urtean bi aldiz lotuko du urruneko
koloniekin, eta Europa eta Amerika lotuko dituen zilbor-hestea bihurtuko
da, eta horrela, hasiera emango zaio gure planetaren globalizazio-prozesu
atzeraezinari. 500 urte geroago, itsasoaren hondoan jarraitzen dute gertaera
horien protagonista diren ontzietako batzuek. Historiaren kapsula itxi apartak
dira, eta ea ikertzaile-belaunaldi berriek irakurtzen dituzten, nahiz eta
horretarako altxor-ehiztariak baino lehenago iritsi beharko duten haietara,
itsasoko kortsario berriak dira-eta horiek.
19:00. Albanus Proiektua: hustubide zaharraren barruan. Atal ofiziala. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Zuzendaria: Hypogea Federazione, A.S.S.O.. Italia, 2019, Italiano. Hizkuntza: 53 minutos.
Albano lakuko drainadura Albanos mendietan dagoen ospetsuena
da; izan ere, iturri historikoen bidez zerbait badakigu hartaz, eta
bakarra horretan. Livioren arabera, K.a. IV. mendearen hasierakoa da,
eta Delfoseko orakuluaren arabera, Veyes hiria ez zuten konkistatuko
(erromatarrek), Albano lakuak gainezka egitea eragotzi ezean. Halikarnasoko
Dionisiok ere (I, 66) Livioren testua aipatzen du, baina,
aldi berean, drainadura zaharragoa izan daitekeela iradokitzen du.
Piranesiren azterlana datu tekniko eta grabatu ederrez betea dago,
eta izugarri lagundu zuen ospetsu bihur zedin. 1.450 m-ko luzera
du tunelak.
19:55. Baia, urpeko hiria. Produkzioa: GA&A Productions. Zuzendaria: Filmare Entertainment. Italia, 2021, 53 minutos. Hizkuntza: Italiano.
Ponpeiakoa baino hiru aldiz eremu handiagoa du Baia hiriak, eta
Napolitik 15 bat km-ra dago, Flegrei eremu bolkanikoan. Munduko
urpeko aztarnategi arkeologiko handiena da. Gaur egun, Baiako
urpeko hondakinak babestuta daude, parke ekologiko bat sortu delako,
eta urpeko turismo-mota berri bat bihurtu da. Baina itsasoaren
ekintza mekaniko eta biologikoak arrisku larrian jartzen du Munduko
Ondarearen gune hori. Zientzialari eta teknikarien diziplina anitzeko
talde bat lanean ari da urpean dauden hondakinak babesteko.
20:10. Narbo Martius, Erromaren alaba. Atal ofiziala. Aquarium. Donostia-San Sebastián. Produkzioa: Passé Simple. Zuzendaria: Marc Azéma. Francia, 2020, 52 minutos. Hizkuntza: Francés.
Narbo Martius, Frantziako Aude eskualdeko Narbona hiri zaharra,
ahaztu samar utzia dute gure historiako liburuek. Eta arrazoi osoz!
Haien aztarna gehienak ez daude ikusgai, Nîmes eta Arles hirietan
ez bezala. Baina Galiako lehen hiriburua izan zen, K.a. 118. urtean
Erromak sortua, eta “Erromaren alaba” esaten zaio. Lehenbizikoz,
dokumental honek erromatar inperioko hiri garrantzitsuenetako
bat erakutsiko digu, Antzinateko bigarren portua ere izan zena,
Erromakoaren atzetik. Arkeologoek 25 urte daramatzate aurkikuntza
paregabe eta berriak egiten.
2021-ko Maiatzaren 18a, Osteguna
11:00. Partikula Zeltiberiarrak. Hezkuntza atala. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Zuzendaria: Universidad Autónoma de Madrid Zuzendaria: Luis G. Juanes. España, 2021, 5 minutos. Hizkuntza: Castellano.
Arkeologo gazte batek garai erromatarreko txanponak aurkitu ditu
Erkabika hiri zaharrean, baina haren jatorria zein den jakiteko, tresna
bat beharko du, aztarnategi mikroskopikoago batera, atomoetara,
joateko. Partikula-azeleragailu baten bidez, bilatzen ari den iraganeko
aztarnak identifikatu ahal izango ditu.
11:05. Judaismoaren arkeologia. Hezkuntza atala. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Zuzendaria: Eliott Maintigneux Zuzendaria: Éléazar Productions. Francia, 2021, 50 minutos. Hizkuntza: Frances.
Juduen presentzia, gutxiengoa bada ere, oso aspaldikoa da Frantzian eta
Europan: gure aroko lehen mendeetakoa. Juduak herri eta herrixketan finkatu
ziren, komunitatearen bizitzan parte hartu zuten eta gehiengoa kristaua
zen populazioarekin ibili ziren salerosian. Merkatari, bankari, mediku eta
zaldi-merkatariak ziren aldetik, eta baita intelektual gisa ere, juduek aktiboki
parte hartu zuten Erdi Aroko gizartean. Hala ere, XIII. mendetik XV.era, juduak
Europa osotik erbesteratu zituzten, eta ezabatu egin zituzten haien aztarnak.
Gaur egun, arkeologiari esker, eskolak, sinagogak, bainu erritualak eta hilarriak
aurkitu dira Frantzia, Alemania, Italia eta Europa osoan, eta horrek hemen
izan zirela erakusten du. Arkeologoak, eta baita epigrafistak, antropologoak
eta historialariak ere, lurzoruko artxiboak aztertzen ari dira, komunitate horiei
beren lekua itzultzeko, ezen orain arte ez da kontuan hartu izan zirenik ere.
17:00. Vitoria-Gasteizen jatorriak. "Historia tanttak" zikloa. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Zuzendaria: . España, 2019, 6 minutos. Hizkuntza: Castellano.
Atapuercako mendilerroko Trinchera del Ferrocarril esaten zaion
lekuko aztarnategiek giza paleontologian dihardutenen interesa
pizten dute urtero. 2020. urte honetan, COVID 19aren urtean, egoera
berezietan hondeatu da. Burgosko aztarnategietara joan da Arqueomanía,
Elefantearen Leizeko, Dolina Handiko, Haitzulo Fantasmako
eta Estatuen Galeriako aztarnategien indusketa oso hurbiletik
jarraitzeko. Azken hori oso-oso berria da.
17:10. Galiziako sueboen erresuma. "Historia tanttak" zikloa. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Zuzendaria: La Region TV Zuzendaria: Simón Casal de Miguel. España, 2020, 60 minutos. Hizkuntza: Castellano.
Azken ikerketen argitan eta Europako aditu nagusien eskutik,
Galiziako Sueboen Erresumaren sorrera, goraldia eta gainbehera
(K.o. 411-585) aztertuko ditugu. Mendebaldeko Erdi Aroko lehen
erreinuaren historia da hau, baina historia nola egiten den eta nola
kontatu diguten ere kontatzen du.
19:00. Ponpeiako anfiteatroko pinturak. Gladiadoreak. Atal ofiziala. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Produkzioa: Altair4 Multimedia. Zuzendaria: Pietro Galifi. Italia, 2021, 2 minutos. Hizkuntza: Italiano.
Ponpeiako anfiteatroa 3Dn berreraikitzen du, erakusketan ikus daitezkeen
Morelliren akuarela apartek irudikatutako pintura-dekorazioak
leheneratuz. Ponpeiako anfiteatroa bere jatorrizko itxurarekin
erakusten da: goitik begiratuta, monumentuaren gaur egungo
hondarretatik abiatzen da, eta inguruko hiri-ingurunearekin batera
berreraikitako harea ikusiko dugu. Bideoaren helburua da erakustea
harmailen gunearen barrualde gehiena freskoez estalia zegoela.
Fresko horiek gaur egun desagertuak daude eta Museoan ikusgai
dauden Morelliren akuarelen bidez bakarrik ezagutzen ditugu.
19:05. Narbona, bigarren Erroma. Atal ofiziala. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Produkzioa: ARTE France. Produkzioa: MC4. Produkzioa: Gedeon Programmes. Zuzendaria: Tixier, Alain. Francia, 2021, 88 minutos. Hizkuntza: Francés.
Narbona. Frantziako indusketa arkeologikoen aztarnategi
handienean, hiriak erromatarren garaian zuen ahalmen ahaztua
azaleratzen ari da ikertzaile-talde bat. K.a. I. mendetik, orduan
Narbo Martius esaten zitzaiona, Galiako lehen kolonia erromatarra,
probintzia handi bateko (Narbonense) hiriburu bihurtu zen. Portu-hiria
inperioaren kolonien arteko truke-gunea bihurtu zen, eta sortu
zuenaren parekoa: Erromaren parekoa alegia! Aparteko aurkikuntza
batetik abiatuta, film honek, infografiari eta historialari eta arkeologo
grinatsuen laguntzari esker, antzinako metropoli horren historia
harrigarria berreraikitzen du, ezen metropoli horrek hiru mende
baino gehiago iraun zuen Mediterraneoaren munduan.
2021-ko Maiatzaren 19a, Ostirala
11:00. Lebrijako Cerro del Castillo. Hezkuntza atala. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Zuzendaria: La Sibila S.L. Zuzendaria: Ayuntamiento de Lebrija. España, 2021, 6 minutos. Hizkuntza: Castellano.
Lebrija hiriko punturik garaiena Cerro del Castillo izenez ezagutzen da.
Ezproi natural bat da, lurraldearen ikuspena kontrolatzeko balio estrategiko
handia duena: ekialderantz Lebrija ikusten da, eta mendebalderantz, padurako
eta landazabaleko lautadak. Itxura guztien arabera, espazio horren
inguruan hasi zen Lebrija hiriaren historia.
11:06. Pestilentia. Hezkuntza atala. Auditorium Amaia KZ auditoria. Zuzendaria: Alicia Satué. España, 2020, 50 minutos. Hizkuntza: Latín, Griego.
Latinez eta greko klasikoaz egina dago Pestilentia filma, eta
Elgoibarko Institutuko Batxilergoko 1. mailako Latina irakasgaiko
ikasleek eta haien irakasleak egin zuten 2020-2021 ikasturtean,
Bidasoko Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdiaren (FICAB)
2021eko ediziorako. Filmaren soinu-banda (“Pendet”, Jarabe de
Paloren “Depende” abestiaren latinezko bertsioa) Musika Batxilergoko
2. mailako ikasleek eta Arte Eszenikoetako haien irakasleak
interpretatzen dute.
17:00. Aro Ilunaren bila. Indusketak Klodnicako baluartean. "Historia tanttak" zikloa. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Zuzendaria: Jakub Stepnik. Polonia, 2017, 7 minutos. Hizkuntza: Polaco.
Zinema arkeologikoan, gehienetan, indusketetan aurkitutako objektuei
buruz hitz egiten dute adituek. Ikerketaren emaitzak aurkezten dira, baina
ez dira erakusten ez datuak biltzeko prozesua, ez esplorazio-prozesua,
ez tokian bertan lan egiteak dituen zailtasunak. «Chodlik Archaeological
Mission» film laburraren bidez, lokatza eta ahalegina erakutsi nahi izan
ditugu, baina baita indusketen edertasuna ere, askotan alde batera
uzten baita. Film labur honetan, Poloniako XI. mendeko baluarte batean
egindako indusketak erakusten dira. Erresuma poloniarraren goraldian
Lublingo voivoderrian haran txiki bat babestu zuen gotorlekuetako bat da.
17:10. Kanariar uharteetako aztarnak. Labar-adierazpenak. "Historia tanttak" zikloa. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Zuzendaria: Beatriz Chinea Zuzendaria: Tarek Ode. España, 2021, 68 minutos. Hizkuntza: Castellano.
Lehen biztanleak Kanarietako artxipelagora iritsi zirenetik gaur egun
arte, galdera asko egin ditu gizarteak haien idazkerari buruz eta harrietan
utzi zituzten mezuei buruz. Beren sinesmenei lotuta ote zeuden,
ba? Beren erlijiozko mundu magikoari lotuta ote? Kanariar artxipelagoko
eta Saharako aztarnategi arkeologikoetan zehar bidaiatuko dugu,
horrela mundu osoan bakarra den errealitate hau jendeari atseginez
eta didaktikoki ezagutarazteko. Aurkikuntza berriak ezagutuko ditugu:
La Palmako Tiznada koba, Tenerifeko agertu berri diren inskripzio
libiko-berebereak, Benahoaritek egindako La Palma uhartearen mapa,
etab. Gure iraganera eramango gaituen bidaia zirraragarria.
19:00. Vatikanoko hiria. Eternitatea helburu. Atal ofiziala. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Produkzioa: Gedeon Programmes. Zuzendaria: Marie Thiry Zuzendaria: Jampolsky, Marc. Francia, 2020, 52 minutos. Hizkuntza: Francés, Inglés.
Vatikanoko Hiriak 2.000 urteko historia aberatsa du bere hormen artean.
Urteen joanean, basoaren ertzeko zingira-eremua gauza asko izan da:
hilerri pagano bat, Agripina Nagusiaren lorategiak, Neronen zirkua, San
Pedroren hilobia, basilika konstantinianoa, aita santuaren jauregia, eta baita
Miguel Angel, Rafael eta Berniniren maisulana ere; hori guztia, 1929an
munduko herrialde txikiena bihurtu baino lehen. Nola bihurtu zen Erromaren
kanpoaldeko muino txiki hori San Pedro basilikako, aita santuaren
jauregiko eta lorategiko arkitekturaren maisulan? Leku sakratuaren historia
arkitektonikoaren gertaera ezezagunak ezagutarazteko zientzialariek,
arkeologoek, historialariek eta zaharberritze-taldeek zer lan egin duten
azaltzen du filmak. Vatikanoren historiako unerik ikusgarrienak erakusten
dituzte ordenagailuz sortutako berreraikuntza eta animazio liluragarriek.
19:55. William Waldren. Alkimistaren aztarna. Atal ofiziala. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Zuzendaria: La Periférica Produccions Zuzendaria: Joan Bonet. España, 2021, 68 minutos. Hizkuntza: Inglés.
William Waldren margolari, eskultore eta diseinatzaile artistikoa
aitzindari izan zen Balearretan historiaurrea aztertzen. 1953tik, Mallorcara
iritsi zen urtetik, uharteko –eta, hedaduraz, Mediterraneoko–
aztarnategi arkeologiko ikusgarrienen dokumentuak, testuak,
marrazkiak, argazkiak eta grabazioak bildu zituen. Kultura-mugimenduko
kide aktiboa ere izan zen Deiàn 1950eko hamarkadaren
amaieratik, eta «Els 10 des Teix» sortu zuen, abangoardiako poesiaeta
arte-taldea.
2021-ko Maiatzaren 20a, Larunbata
18:30. Itxiera ekitaldia. Sari-banaketa. Auditorium Amaia KZ auditorioa
19:00. The Dig. Lehiaketatik kanpoko filma. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Produkzioa: Clerkenwell Films. Produkzioa: Netflix. Zuzendaria: Simon Stone. Reino Unido, EE.UU, 2021, 112 minutos. Hizkuntza: Inglés.
Bigarren Mundu Gerraren itzala agertzen ari den bitartean, alargun
dirudun batek arkeologo afizionatu bat kontratatuko du bere
jabetzako tumuluak industu ditzan. Aurkikuntza historiko bat egin
ondoren, Britainia Handiaren iraganaren oihartzunak berpizten
dira nazioarentzat etorkizun zalantzagarri baten hurbiltasunaren
aurrean.