Telebista hedabide laidoztatua da; horren adierazgarri, caja tonta ezizena.Alabaina, gure eguneroko bizitzan sartzen joan diren baliabide teknologiko guztiak bezala –gaur egun, teknologia berriak eta sare sozialak dira–, oker erabil daiteke, edo dibulgazio zientifikorako eta, gure kasuan, ikerketa arkeologikorako bide itzela izan daiteke.Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren edizio honetan, Zinemaldia adindun bihurtzen den honetan, telebistarako lau sail dokumentalen kapituluak ere helarazi zaizkigu.Egia esan, urtez urte Zinemaldian proiektatzen ditugun film gehienak telebistan estreinatzen dira azkenean, baina proposamen hauek ez dira film ertain edo luze monografikoak; aitzitik, sorreratik bertatik, unitate kontzeptual bat dira, formatu bera erabiliz ordu erdiz hainbat gai lantzen dituztenak.Gainera, helburu didaktiko sakona dute guztiek, hizkuntza arina darabilte, eta erritmo dinamikokoak dira. Horrela, entretenimendu, heziketa eta kultura tresna itzelak dira telebistarako proposamen hauek.
Hain zuzen ere, Hezkuntza Saila sendotzen du aukeratutako dokumentalen balio hezitzailearen aldeko apustuak. Alde horretatik, aurten, lehenengo aldiz, Orona Fundazioaren laguntzari esker, bere sari propioa izango du sail horrek.Horrela, Zinemaldiaren barruan, Sail Ofizialean lehiatzen diren 22 filmak Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazten saiatuko dira, eta Hezkuntza Sailean lehiatzen diren 14 proposamenak, Orona saria irabazten.Era berean, aukeratutako 36 filmek Ikusleen Saria eta Arkeolan saria irabazi ahalko dute.
Bidasoako XVIII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak badu beste berezitasunik, ordea.Erreibindikazio feministak hitzetik hortzera entzuten diren honetan, ez dago sobera azpimarratzea zenbaterainokoa den emakumeen presentzia Zinemaldian: arkeologoak (hala nola Sarah Rudolfs, Hohle Fels Paleolitoko kobazulo garrantzitsuko indusketen zuzendaria, eta Myriam Seco, Tutmosis III.aren tenpluko ikerlanen arduraduna), dokumentalen zuzendariak (hala nola Tamara Spitzing eta Nagore Rementeria), historialariak, egiptologoak, epigrafistak, genetistak, kontserbatzaileak, zaharberritzaileak...Beste esparru batzuetan bezalaxe, Arkeologiaren esparruan ere zeresan handia dugulako.
FICAB XVIII
Urtea: 2018
Data:: Azaroaren 19tik 24era
Itsaso Bikuña. Idoia Castro. Oiasso Erromatar Museoko Hezkuntza eta Kultur
Ekintza Saila.
Mònica Borrell. Tarragonako Museo Arkeologiko Nazionalaren zuzendaria.
Batzordekideak:
Peter Eeckhout. Arkeologoa eta Bruselako Unibertsitate Libreko irakaslea.
Ez dakigu nola zuen izena zehazki gaur egun Bobadelan (Portugalen) dagoen erromatar hiriak, baina jakin badakigu erromatarrek splendidissima civitas izendatu zutela (alegia, hiri bikaina).Augusto enperadorearen agintaldian fundatu zen, eta erromatar hirien berezko leku eta eraikin batzuk zituen: foroa eta gladiatoreen borrokak antolatzeko anfiteatroa.Leku publiko monumental horiek hiriaren garrantziaren adierazgarri ziren, administrazio barruti eta lurralde zabal bateko hiriburua baitzen hiria.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Arkeologia eta Paleontologia Campusa aztarnategi eta parke arkeologikoen eta museoen sare bat da, non Unibertsitateak berak ikerketa eta irakaskuntza lanak egiten dituen,garai desberdinetako zenbait egoitzatan banatuta dagoena eta ikasleei landa lanean trebatzeko aukera ematen diena.Bada, film labur honek Llauder Dorrea delako aztarnategia aurkezten du: Iluro zelako hiriko lurraldean (gaur egun Mataró denean) kokatutako erromatar villa bat.
Facebook