Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdiak (FICAB) arrakasta handiz itxi zuen bere hogeita laugarren edizioa. Jaialdia azaroaren 11tik 16ra egin zen, eta giro ezin hobea izan zuen. 1. 560 pertsona inguruk gozatu zuten aurrez aurreko proiekzioez Ocine Mendibil zinemetan eta Donostiako Aquariumean. Jaialdiak, iazko zifrak gainditzeaz gain (1.195 pertsona zenbatu ziren), azken sei urteetako zifrarik onenak lortu ditu. Online bistaratzeek ere gora egin dute; aurten, 490 pertsonak gozatu zuten online proiekzioez, iaz baino % 30 gehiagok, orduan 366 parte-hartzaile izan baitziren online. Zifra historiko horiek jaialdiaren goranzko joera islatzen dute.
Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kultura ordezkariak albistea ospatu zuen, eta gogorarazi zuen luxuzko programazio batean datzala edizio honen arrakasta, "balio arkeologiko handiko" filmak eraman baitira pantailetara.
Ia hogeita bost urte ditu zinemaldiak, eta Kultura ordezkariak adierazi duenez, "urte hauetan guztietan aukera izan dugu FICABek programatutako tituluen eta ikusle-kopuruetan lor dezakeen benetako dimentsioaren pultsua hartzeko. Orain, hogeita bosgarren edizioari begira, zifra horiek egonkortzeko eta publikoarentzako esperientzia hobetzeko lanean jarraitzeko erronkari aurre egin behar diogu".
Edizio honetan, Antonio Pizzo FICABeko presidenteak eta Itziar Vergara, Vanesa Fernandez, Mattin Aiestaran eta Mertxe Urteaga epaimahaikideek osatutako Epaimahaiaren Sari Nagusia Phillipe Aractingik zuzendutako "Liban, Les Secrets du Royaume De Byblos" zintari egokitu zaio, "bere kalitateagatik eta mailagatik, bai gidoi aldetik bai narrazio aldetik, eta baita edukiarekin batera doazen irudiengatik ere", adierazi zuen epaimahaiak. Gainera, epaimahaiak zuzendariaren eta bere taldearen "ausardia" nabarmendu zuen, Libanon aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenetariko bat dokumentatzeagatik, gaur egun "egoera politiko konplikatua" bizi duen herrialdea baita. Film horrek berak Arkeolan saria jaso zuen Zientzia Zabalkundean, "Alemanian egindako indusketa zahar bati buruzko kontakizun garrantzitsu bat berreraikitzea ahalbidetu duen ikerketa sakonagatik".
Christian Stiefenhoferrek zuzendutako "Tierra X - Das Grab DDer Schamanin" filmak EITBren Saria jaso zuen –genero ikuspegia sustatzea aintzat hartzen duen saria–, "Errelatu historikoaren eraldaketari egindako ekarpenagatik, emakumearen figura eta antzinako zibilizazioetan egindako ekarpena balioan jarri baititu".
Hezkuntza Saileko saria Stelios Apostolopoulus-ek zuzendutako "Diving in Aegean History" zintak jaso zuen, izan ere, "Greziako Kasos uhartearen inguruko hainbat garai historikotako aztarnen indusketa-lanak modu didaktikoan ezagutzeko aukera eman du".
Aitor Baztarrika Ocak zuzendutako "Jesus Carrera: el rojo de Hondarribia" filmak Publikoaren Sari Berezia jaso zuen, 10etik 9,67 puntu lortuta. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten ikusleek positiboki baloratu dituzte film guztiak, eta horrek "jaialdiaren maila altua berresten du".
XXIV FICAB
Urtea: 2024
Data:: Azaroak 11-16
Brasilgo ipar-ekialdean, Capivara Mendilerroko Parke Nazionalean,toka direlako harpeetako hormetan, badira labar pintura ugari;hainbeste, non zorabiatu egiten gaituzten.Ahanzturan eroritako memoria baten lekuko, joandako iragan batean izoztuta, istorio isilak kontatzen dizkigute.Zein, baina?Zer diote?Inoiz ez dugu jakingo, baina, hala ere, irudimena dardararazten digute.
Arkeologoek uste zuten aztarnategi maia gehienak aurkituak zituztela, baina, LiDAR delako teknologia berriari esker, landaretza sarriaren azpian ezkutuan zeuden milaka egitura azaleratu dira.Prozesuak Naachtun izeneko hirian izan du eragina bereziki, eta, orain, han elkartu da CNRS Frantziako Zientzia Ikerketarako Guneko lantaldea.Ingurunea alde izan ez arren, ikertzaileek badakite non esploratu.eta baliteke esplorazioen emaitzek mila urte geroago zibilizazio maiaren gainbeheraren sekretuak azaleratzea eta haren gaineko gure ikuskera eraldatzea.
Peruko hegoaldeko
mendietatik, hiriburutik, Cuscotik abiatu, eta, 100 urte pasatxotan, XV. eta
XVI. mendeetan, inkek Ekuadorrik Txilerainoko lurralde neurrigabe bat
konkistatu zuten.Alabaina, zibilizazio inkak ez zuen idazkerarik, eta etsaiek kontatu zuten
Inperioaren historia: 1532tik aurrera inbaditu zuten konkistatzaile
espainiarrek.Azken hamabost urteetan, ordea, aurrerapen teknologikoari eta ikerketa
programen ugaritzeari esker, Inperio inkaren historia berri bat azaleratu da, eta
orain arte ezezagunak zitzaizkigun edo oker planteatzen genituen gaiak argitu
dizkigu.
Film labur dokumental honek Benita Navacerradaren bizitzako istorioa kontatzen du. Benita Navacerrada Facundo Navacerrada Perdigueroren alaba da. Facundo Navacerrada Perdiguerok UGT Langileen Batasun Orokorra fundatu zuen, San Sebastián de los Reyesen, 1936an, eta, 1939ko maiatzaren 24an, Colmenar Viejoko parrokiako hilerriko hormetan fusilatu zuten. Orain, errepresio frankistaren biktimak hobitik ateratzeko lanen bigarren fasea hasi berri dute, Madrilgo Erkidegoko lehenengo hobi zibilean, eta Benita, 91 urterekin, aita noiz agertuko zain dago.
Duela 21.000 urte, gizakia ez zen bizi kobazuloetan, eta ez zuen mamutik ehizatzen larrua bizkar biluzian:bazekien bizarra egiten, arropa josten, makillatzen eta hitz egiten, eta oihalezko etxolez osatutako herrixketan bizi zen, geure antzera.Orduan, Britainia Handia azken izotz aroan murgilduta zegoen, baina Europako hegoaldea bero bolada betean zegoen, eta elikagai eta aterpe ugari zituen eskura.Frantziako hegoaldean, artista familiek Historiaurreko artelan nagusia sortu zuten: Lascauxeko kobazuloa.Nor ziren?
Frantziako hegoaldean, ikerketa arkeologiko zirraragarri bat egiten ari dira, Mandrin delako haitzuloan.Ludovic Slimak arkeologoak aparteko fosil eta silex kantitate bat aurkitu zuen, neandertalek haitzuloa 80.000 urte baino gehiago okupatu zuten frogaeta lehenengo homo sapiensak Mendebaldeko Europara duela 54.000 urte iritsi ziren egiaztagarria:antza, neandertalek eta homo sapiensek hemen topo egin zuten, Rodano ibaiaren ertzetan.Lantaldeak espezimen neandertal bat atera du lurpetik, aparteko aurkikuntza:Thorin du izena, eta azken leinu neandertaletako bateko kidea zen.Azken 25 urteetan Mandrin haitzuloan egindako indusketa lanek neandertalen desagerpenaren eta homo sapiensen ordezkapenaren historia berridatzi dute,eta, horrela, haitzuloak bi gai horietan argi egiten lagundu du.
Zein da labar
artearen magia?Tanumen (Suedian) bizi diren bi arkeologo beterano Suediako Brontze Aroko
grabatuak erregistratzeko modurik onenaren bila dabiltza, dokumentazio
digitalaren eta analogikoaren arteko aldeak aztertzen.
Turenan, indusketa arkeologikoen programa bat aurrera eramaten ari dira, kobazulo ezezagun batean: La Roche – Cotardeko kobazuloan.Barrunbea 45 bat metro luze da, eta 1912an aurkitu zuten. 1970eko hamarkadan, denboraldi labur batean induskatu zuten, baina, gero, ahanzturan erori zen.Kobazuloa egoera ezin hobean dago, eta, berriki, eskala handiko ikerketa programa bat jarri dute martxan, arkeologo eta historialariek enigma bat argitzeko.Izan ere, sakonean, marka bitxiak identifikatu dituzte; seguru asko, hatzenak.Nork egin zituen?Noizkoak dira?Zer esan nahi dute?
Aurrez aurre daukadan lekua telesail dokumental bat da, Paranáko estatuko (Brasilgo hegoaldeko) ondare kultural material eta immateriala ezagutaraztea eta hari balioa ematea proposatzen duena.Ikusleei pentsaraztea du helburu, ikusleek pentsatzea nola formatu ziren Brasilgo espazioa eta herria hainbat talderen eraginez, kolonizaziourreko garaiko herriak barne.Tailer litikoak atalean esploratuko ditugun aztarnategi arkeologikoetan, giza taldeek harkaitzetan fabrikatzen zituzten beren lanabesak, eta ikusiko dugu haien tresnak gure historiaren lekuko mutuak direla eta iraganarekin lotzen gaituztela.
Antzinako Grezian eta Erroman pentsatzen dugunean, bi kulturen botere ekonomikoa etorri ohi zaigu burura.Alabaina, haien bikaintasun ekonomikoan pentsatzen dugunean, inoiz ez zaizkigu etortzen burura emakumeak.Zergatik ez?Bada, dokumental honen helburua galdera horri erantzutea da, eta erakustea emakume greziar eta erromatarrak Antzinateko ekonomiaren parte garrantzitsua izan zirela.
Filmak Kasos delako
uhartearen inguruko urpeko lehenengo prospekzio arkeologiko sistematikoa
kontatzen du.Izan ere, uhartearen inguruan, itsasketa oso garrantzitsua izan da,
Homeroren garaitik joan den mendera arte.Xanthi Argyris itsas arkeologoak
arkeologo, zientzialari eta teknikari talde bat zuzentzen du,laugarren urtez, antzina hondoratutako ontzien bila.
2017tik, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Ondarearen Zientzien Institutuko lantalde bat ikerketa arkeologikoak egiten ari da Leongo eskualde batean, Babian, artzaintzaren jatorria eta bilakaera ezagutzeko.Artzainen zenbait egonlekutako indusketa arkeologikoek frogatu dute goi mendiko larreak Historiaurrearen azken aroetatik egon direla okupatuta.Milaka urtetan, hainbat gizataldek askotariko artzaintza estrategiak jarri dituzte praktikan, eta mendiko lurretan aztarna utzi.
Arkeologo talde batek Israel eta Paula Márquezen etxearen aztarnak ikertu ditu, El Salvadorko herrixka batean, El Mozoten,kultur ondareari balioa emateko eta memoriaren museo bat eraikitzeko.Izan ere, aurrez egindako indusketen arabera, 1981ean, Armadako batailoi batek hogei bat emakume hil zituen han, El Salvadorko barne gatazka armatuaren esparruan: Latinoamerikaren historia modernoko sarraskirik okerrenetako bat izan zen.
Hamarkadetan, uste izan zuten artea Europan sortu zela: lehenengo, duela 20.000 urte Lascauxen eta, gero, duela 36.000 urte Chauveten… Bada, azkenaldiko ikerketak artearen gaineko gure ikuskera errotik aldatzen ari dira,Historiaurreko artea uste baino askoz aberatsagoa baita: eskultura, pintura, musika... Homo sapiensaren sormenak frogatzen du estetika gaiak neurri handi batean kontrolatzen zituela eta jakintza hori askoz ere lehenago sortu zela.Pinturarik zaharrenak duela ia 45.000 urtekoak dira,eta ez daude Europan, munduaren beste puntan baizik,Indonesian!Filmak artearen jatorria bilatzen du, eta frogatzen du lotura puskaezina duela homo sapiensarekin, gizateriarekin.
Sant'Eufemia izeneko uharteko kobazuloek, Vieste parean, milaka urteko sekretu bat gordetzen dute: 200 labar inskripzio baino gehiago, ahanzturan eroritako istorioak kontatzen dituztenak.Balio handiko ondarea da, ikuskera liluragarri bat eskaintzen baitute erromatarren garaitik gaur arte Adriatikoko ur arriskutsuak zeharkatu dituzten marinelen bizitzaren gainean.Nolanahi ere, kobazuloak ez ziren santutegi hutsa: baziren mendeetako bizitzaren lekuko isilak ere.Izan ere, badira ia 1.000 urte dituzten aztarna arkeologikoak, hala nola zeramika eta gorpuzkiak.Aurkikuntza apartekoa da, eta, lurraldearen historiaren zati bat azaleratzeaz gain, gogoeta eragiten digu: gizakiaren, itsasoaren eta itsasoko jainko-jainkosen arteko harreman estuari buruzko gogoeta.
Filmak Kasos delako
uhartearen inguruko urpeko lehenengo prospekzio arkeologiko sistematikoa
kontatzen du.Izan ere, uhartearen inguruan, itsasketa oso garrantzitsua izan da,
Homeroren garaitik joan den mendera arte.Xanthi Argyris itsas arkeologoak
arkeologo, zientzialari eta teknikari talde bat zuzentzen du,laugarren urtez, antzina hondoratutako ontzien bila.
2014an, arkeologo turko batek basilika bizantziar baten zimenduak aurkitu zituen, ustekabean, Iznikeko aintziran, Istanbuletik ez oso urruti. Ordutik, ikertzaile frantses, turko, suitzar eta estatubatuarrez osatutako nazioarteko lantalde bat, arkeologo turkoen talde batekin elkarlanean, basilika misteriotsu horren historian atzera egiten saiatzen ari da.Zergatik dago urpean?Zein da aintziraren sakoneko mehatxu tragikoa?Zer azaleratuko litzateke horrelako eraikin bat induskatuko balitz?Bada arrazoi bat aztarnek nazioarteko zientzialari talde baten interesa, grina eta garra piztu izateko: Iznik bera, kokalekua.Azken batean, Nizea hiri erromatarraren egungo izen turkoa da hori.
Ondarea kontatzeko beste modu bat erabiliz, hizkuntza analitikoak alde batera utzita, garai bateko biztanleenarengandik gertu dagoen lurraldearen pertzepzio mitiko batera itzularaziko gaituen esperientzia batean murgilduko gara.2016tik, hainbat arkeologo eta boluntario Cáceresen Gatako mendilerroan biltzen dira, historiaren geruzak lurpetik ateratzeko, eta, Pradocastañoko proiektu arkeologikoaren bitartez, Hernán-Pérezeko ondarearen garapena aktibatu nahi dute:zientzia eta aktibismo soziala bat eginda, lurraldea bizirik mantendu.
Naziek ia 9.000 urte dituen hilobi bat aurkitu zuten, eta beren helburuetarako erabili. Gero, ahanzturan erori zen. Antza, emakume bat eta mutiko bat zeuden barruan, baina, hasiera batean, heriotzaren arrazoiak ez zeuden garbi.Orain, hilobia berriro ikertzen hasi dira,emakumeak aparteko sekretu bat gordetzen baitu:baliteke xamana izan izana.Filmak azken aurkikuntza zientifikoak jasotzen ditu, eta, aztarnen bilaketa forentse bati jarraitzen dio, pixkana-pixkana Bad Dürrenbergeko xamanaren inguruko buru hausgarria osatu nahian.
Hiru hamarkadatako gerra eta suntsipenaren ondoren, ondareaz arduratzen ziren agintari irakiarren deiari erantzunez, nazioarteko arkeologoen belaunaldi berri batek Mesopotamiako aztarnategi mitikoak berrireki zituen,eta, alor honetan inoiz aplikatu gabeko teknologia digitalak erabiliz, aurkikuntza harrigarriak egin zituen, gizakiak eraikitako lehenengo hirien bilakaeraren ikuskera berriak azaleratu, eta Irakeko ondarea kontserbatzen lagundu.
Hegoafrikara bidaiatuko dugu, giza eboluzioan gizateriaren ondare diren aztarnategi batzuk ikustera, munduko fosilik garrantzitsuenetako batzuk eman baitituzte, gure espeziearen mosaikoa eraikitzeko funtsezkoak.
Asturiasko bazter batean, haitzulo misteriotsu bat denboratik atera da, eta mendeetan ahaztutako sekretuak azaleratu ditu. Dokumentalak mendeetan galdutako altxor erromatar baten aurkikuntza arkeologiko zirraragarria azaltzen du, baita sakonetik azaleratzen diren kontakizunak ere.
Filmak Kasos delako
uhartearen inguruko urpeko lehenengo prospekzio arkeologiko sistematikoa
kontatzen du.Izan ere, uhartearen inguruan, itsasketa oso garrantzitsua izan da,
Homeroren garaitik joan den mendera arte.Xanthi Argyris itsas arkeologoak
arkeologo, zientzialari eta teknikari talde bat zuzentzen du,laugarren urtez, antzina hondoratutako ontzien bila.
Sardinian badira 8.000 egitura megalitiko baino gehiago, Brontze Aroko aparteko zibilizazio baten lekuko: nuragikoarenak.Herri nuragikoa sineskera misteriotsuko eraikitzaileen herri bat izan zen, Mediterraneoan eragin handia izan zuena baina azkenean luzaroan ahanzturan gelditu zena.
Libanoko hiri enblematiko bat da Biblos, eta, aztarnategian bata bestearen atzetik hainbat indusketa lan egin direnez, uste genuen bagenekiela jakin beharreko dena,baina, duela urte batzuk, arkeologo frantses eta libanoarren talde batek beste aztarnategi bat aurkitu zuen, ordura arte esploratu gabeko toki batean,eta ustekabeko eta aparteko aurkikuntza bat egin zuten: Brontze Aroko nekropoli erraldoi bat, duela ia 4.000 urtetik ukitu gabea.
Hormen eta zutabeen babespean, hamarkada luze eta ederrez, Ramses II.aren Milioika Urteko Tenplua, Ramesseum zelakoa, botere politiko, ekonomiko, administratibo eta erlijiosoaren erdigunea izan zen,baina, Egiptoko XIX. eta XX. dinastien garaiaren bukaera aldean, arpilatzen hasia izan zen.Orain, badira 30 urte baino gehiago Christian Leblancek eta bere lantaldeak hura esploratu eta zaharberritzen dihardutela, eta balioa ematen, bere nortasuna eta destinoa berreskura ditzan.Indusketen XXXIII. kanpainak lan garrantzitsu horri jarraipena emango dio, testigantza berriak ekarriko ditu, eta Sehetepibrêren hilobiaren misterioa ulertzen lagunduko digu, baita "magoarena" ere; izan ere, 1896an, James Edward Quibellek papiro eta marfil magikoen kaxa bat aurkitu zuen hilobi batean.
Azken urteetan Turuñuelo de Guareñan (Badajozen) egindako indusketa lanek eztanda uhin bat eragin dute itsasertz osoan, Alacantetik Huelvaraino, eta Tartesosen gaineko ikuskera berri bat proposatu dute, Iberiar penintsulako protohistoriaren aro baten gaineko ikuskera eguneratu. Bada, minisail dokumental honi esker, Tartesosko aztarnategi arkeologiko nagusietatik bidaiatuko dugu,gaur egun bertan lanean diharduten ikertzaile (historialari eta arkeologo) nagusien eskutik, Historiako espazio erreal eta mitologikoetan barrena.
Denbora luzean, Amarinto barruan Artemisaren santutegia non zegoen jakitea Antzinako Greziaren inguruko azken enigma arkeologiko nagusietako bat izan zen. Artemisa ehizaren eta basatasunaren jainkosa ahaltsua zen. Antzinako hainbat testuk aipatzen dute haren santutegia, eta Eretria zelako hiriko santutegitik zer distantziatara zegoen ere zehazten dute, baina, ahaleginak ahalegin, XIX. mendearen bukaera aldetik hona antolatu diren espedizio zientifiko ugariek ez dute lortu santutegiaren ez tenpluaren aztarnarik aurkitzea, eta, horrela, misterioak argitzeko jarraitzen du. Filmak epopeia kolektibo bat kontatzen du, ezusteetan aberatsa, eta, Eretriaren historia liluragarrian barrena, Artemisaren gurtzaren giro mistikoan murgiltzen gaitu.
Tuvixeddu Mediterraneoko nekropoli puniko nagusia da,baina zutik jarraitzen duen bakarra denboraren, historiaren eta eraikitzaileen gehiegikerietatik bizirik irten den edertasuna da,eta, hilerrian, egunez ere, gaua den sentsazioa dago.Betiko mamuek, kaleratutako maizterrak balira bezala, drama bat kontatzen dute, murmurio eta garrasi iheskorrak,eta La sera del dì di festa olerkiko lerro hauek dira: "Pentsatzea ere nola munduan dena pasatzen den arrastorik utzi gabe ia".
Mendeetan ezkutuan egondako Erromako villetako indusketa lan arkeologikoek, nahiz eta eremu txikietan eginak izan, aurkikuntza harrigarriak eman dituzte.Bereziki, aipatzekoa da lau zentauroren mosaiko bat, Alcácer do Salen aurkitua,Erromatar Inperioko zentauro borroka baten irudi eskasetako bat baita;antzekoena Hadriano enperadoreak Erromatik gertu Tivolin eraikiarazi zuen villa bateko lurreko mosaikoa da.Indusketa lanek zentauroak, izurdeak eta hiruhortz bat irudikatzen dituzten hiru mosaiko eman zituzten, domus edo jaun erromatar aberats baten etxe batean.Horrela, Lusitanian, Erromatik milaka kilometrora, multzo horrek Portugalgo lurraren erromanizazio sakona erakusten digu, Inperio osoko ikonografiarekin bat baitator argi eta garbi:Salaziaren zentauroaren aurkikuntza hango zibilizazio eta erromanizazio maila handiaren adierazgarri da.
Alhambra!Kanpotik, gotorleku soil bat dirudi: bi mila metro harresi eta dorre, azpian Granada duen muino baten gainean.Barrutik, berriz, munduan paregabea da: XIII. eta XV. mendeen artean Espainiako azken sultanak bizi, agindu eta gozatzeko egindako eraikinak.Desagertzeko arriskuan zeudela, nazariek itzala uztea erabaki, eta beren artearen fintasuna muturreraino eraman zuten, eta jauregi zoragarri batzuk sortu, oinetako urmaeletan islatzen direnak.Filmak paradisu horren guztiaren historia kontatzen du: arrazoiak, sekretuak eta denboran egindako bidea.
Arkeologo talde batek Israel eta Paula Márquezen etxearen aztarnak ikertu ditu, El Salvadorko herrixka batean, El Mozoten,kultur ondareari balioa emateko eta memoriaren museo bat eraikitzeko.Izan ere, aurrez egindako indusketen arabera, 1981ean, Armadako batailoi batek hogei bat emakume hil zituen han, El Salvadorko barne gatazka armatuaren esparruan: Latinoamerikaren historia modernoko sarraskirik okerrenetako bat izan zen.
Jesús Carrera Olascoaga hondarribiarra, Espainiako Alderdi Komunistako idazkaria, fusilatu eta Alcalá de Henaresko hobi komun batean sartu zuten, 1945ean.Orduan, isiltasunak haren oroitzapena estali zuen; hainbesteraino, non familiak ere ez zekien zer-nolako eginkizun garrantzitsua bete zuen Espainiako Gerra Zibilean, Frantzia nazifikatuko erresistentzian eta frankismoaren hasieran Espainiako Alderdi Komunista klandestinitatean birmoldatu nahi izan zutenean besteak beste.2018an, ordea, gorpuzkiak lurpetik atera eta Hondarribira eraman zituzten, eta, azkenean, jendarteak haren berri izan zuen.
Londres viktoriar betean, Sherlock Holmes gazteak Antzinateko Egipto gurtzen duen sekta neopagano bateko kaputxadun misteriotsu baten krimenak argitu beharko ditu. Film hau lehenengoa izan zen pertsonaia oso bat (kasu honetan, Arthur Conan Doyleren obran oinarritutako bat) ordenagailu bidez eta modu fotoerrealista batean sortzen; alegia, ikusleek betiko moduan filmatu balute bezala ikusi zuten, Industrial Light & Magic konpainiaren (George Lucasen) lanari esker.
Facebook