Orainaldian, eskura dugun informazioaren arabera irudikatzen dugu iragana; alegia, peplum delako generoko filmen oinarri historikoaren arabera irudikatuko bagenu iragana, pentsatuko genuke erromatarrek dibertitze hutsagatik hiltzen zituztela kristauak eta ohikoa zela pozoia erabiltzea Inperioko boterea lortzeko.Espezialisten txostenetan oinarrituko bagina, zailtasunak izango genituzke Paleolitoan haitzuloak apaindu zituztenen eguneroko bizitzan murgiltzeko; eleberri historikoetan oinarrituko bagina, berriz, pertsonaiak oso hurbilekoak gertatuko litzaizkiguke, baina, seguru asko, haien bizitza ez litzateke etorriko bat garaian garaiko errealitatearekin.
Zinema dokumental arkeologikoak informazioak zehatza izan
beharrari erantzuten dio, baina, aldi berean, euskarri erakargarriak eta irudi
errealetan oinarritutako diskurtsoak eskaintzen ditu, iraganeko egoeretara
erraz asko garamatzatenak.Zientziaren dibulgazio paregabe horrek, gainera, baditu beste balio erantsi
batzuk, Bidasoako Nazioarteko XVI. Zinemaldi Arkeologikoan ikusiko dugunez:
denborazko koordenatuez gain, koordenatu geografikoak ematen dizkigu, leku
urrun eta exotikoetara bidaiatzeko.
Zer dakigu talibanen erorialdiaren ondotik Kabulen (Afganistango hiriburuan) duten bizimoduaz? Eta turismoak Kanbodian dituen ondorioez? Eta Panamako egungo biztanleen identitateaz?
Kontua da ikerketa arkeologikoak ez direla ingurune sozioekonomiko eta politikotik bakartutako burbuila bat, are gutxiago sustatzen dituen giza faktoretik bakartutakoak, eta, halabeharrez, edizio honetako hainbat filmen errealizadoreek errealitate erantsi hori azaleratzea aukeratu dute. Horrela, Kabulgo etxeetan sartzeko aukera izango dugu, bertako gazteen familiak nola bizi diren eta etorkizunean zer aukera dituzten jakiteko; Kanbodiako agintariek ikusaraziko digute kezkatuta daudela milioika turista khmerren tenpluak ikustera joateak dituen ondorioak direla eta; Ipar Amerikako kulturak Panaman duen eragina ikusiko dugu; eta Erregeen haraneko langileen folklorea eta tradizioak (Egipto), Guatemalako paisaia eta gaur-gaurko beste gauza asko ezagutuko ditugu.
FICAB XVI
Urtea: 2016
Data:: Azaroaren 19tik 26ra
Juncal Eizaguirre. Irungo Udaleko Kultura Zinegotzia.
Ainara Martín. Irungo Udalaren Kultura eta Kirol Arloko zuzendaria.
Jokin Ormazabal. Irungo Udaleko Kulturako
teknikaria.
Cristina Aguirre. Oiasso Erromatar Museoko gerente.
Juan Santos Yanguas. Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinako Historiako katedratikoa.
Batzordekideak:
Gemma Fortea Domènech. Responsable del Área de Actividades y Apoyo a la Investigación
del Institut Català d´Arqueologia Clàssica (ICAC).
Iñaki García Camino. Director del Arkeologi
Museoa (Museo arqueológico de Bizkaia).
Juliette Garcias. Realizadora de documentales de ARTE
France.
Ramón A. Rodríguez Martín. Profesor del Área de Comunicación
Audiovisual de la Universidad de Burgos.
Duela 7.000 urte, Ataltiar kostaldeko jendeak milaka megalito eraiki zituzten, eta zeinu misteriotsuak zizelkatu zituzten harri haietan. Zientifikoek eratutako nazioarteko talde batek, Serge Cassen frantziarra buruan dagoela eta Bretainiako Er Grah menhir handitik abiatuz, eraikuntza erraldoi horietako asko esploratu ditu eta hizkuntza sinboloko bat dutela ondorioztatu du, harrian zizeilkatua.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Antxieta Arkeologia taldea orain dela berrogeita hamar bat urte sortu zen Azpeitian. Orduz geroztik, igandero atera dira Urola Bailaran miaketak egitera, aztarnategi arkeologiko berriak aurkitu nahian. Euskal Historiaurreko kokagune garrantzitsuak daude egin dituzten aurkikuntzen artean, Ekain leizea, esate baterako. Bertako margolan paleolitikoak 1968. urtean aurkitu ziren lehenbiziko aldiz. Aurkitu zituenetako batek, Rafael Rezabalek, lehen pertsonan kontatuko digu aurkikuntza harrigarri hura nola izan zen.
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Victoria Castro arkeologo txiletar ezaguna da eta 40 urte baino gehiago daramatza Atacama basamortuko antzinako eta egungo gizarteen ikerketak egiten. Harekin, Toconce eta Turi herrixka prehispanikoak bezalako tokiak bisitatuko ditugu. Azken herrixka hori ezaguna da erregioan dauden inkarren inguru garrantzitsuenetako bat izateagatik.
CBA Sekzioa. Lekua: Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea (Irun)
CBA Sekzioa. Lekua: Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea (Irun)
Napoliko Jean Bérard Zentroak diziplinarteko azterlan bati ekin zion 2012an erromatarren garaiko monumentu-hilobian aurkitutako horma-irudi apartak dokumentatzeko. Hilobia 2006an aurkitu zen, Italiako Cumaseko aztarnategian. Azken hiru urteetan lortutako emaitzek ikuspegi berriak ekarri dituzte mausoleoari bigarren bizitza bat emateko. Ondare horren babeserako eta balorizaziorako konponbide onena lortzea da erronka.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Galerioren Rotonda izenez ezaguna den monumentua Greziako Tesalonikan dago. Bertan, duela gutxi amaitu dira ia berrogei urtez egin diren zaharberritzeko lanak. Galerio erromatar enperadoreak eraikin hori eraikitzeko agindua eman zuen bere hilobi-mausoleoa egiteke, baina ez zuten han lurperatu. Kristau eliza bilakatu zuten, eta orduan mosaiko paleokristau ezin ederragoak erantsi zitzaizkion, eta horiexek dira film labur honen benetako protagonistak.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Poloniako historiako enigma handienetako bat Piastatarren dinastiaren jatorria da. Lehen ordezkaria Miecislao I. printzeak poloniar estatua fundatu zuen X. mendearen erdialdean. Urteetan, bertakoa zen ala beste toki batetik etorri zen (Escandinavia edo Moravia) aritu dira eztabaidan ikerlariak. Ikertzaileek, arkeologoek, biologoek eta zientifiko informatikoek eratutako diziplinarteko talde bat misterioa argitzen saiatu da analisi genetiko bezalako teknika berriak erabiliz.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Helena Horta diseinu prehispanikoen azterketan aditua da eta Atacamako gatz-lautadako antzinako biztanleek substantzia haluzinogenoak kontsumitzeko erabiltzen zituzten objektuen apaingarrien esanahia ikertzen ari da gaur egun. Egindako azterketaz baliatuz, aurrera egin ahal izan du herri horietako mundu-ikuskeraren eta sinesmenen ulermenean.
CBA Sekzioa. Lekua: Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea (Irun)
Etruriar kulturak lehen Burdin Aroan zehar Italiako iparrean garatu zen Villanoviar munduan ditu sustraiak. Hierarkizatutako gizarte bat zen: gerlariez eratutako elite bat bat zegoen, erlijiotasuna garrantzitsua zen eta errausketa praktikatzen zen hileta-errituan.
Nazioarteko talde batek eratutako arkeologia
indusketa batek bizitza ematen dio Luxorreko Amenofis III.aren tenpluari. Izan
ere, egiptoar faraonen garaietako multzo ikaragarrienetako bat da. Multzo
horretatik, Memmon-eko kolosoak ezagunak dira. Multzoaren sarreran zeuden
kokatuta, baina lanak aurrera egin ahala tamaina ikaragarri handiko eskultura
batzuk aurkitu dira: Sekhmet lehoi jainkosaren ehun irudi baino gehiago,
esfingeak, errege-erreginaren estatuak eta beste gauza miragarri batzuk ere
bai.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Portugalgo iparrean dago Erromatar Inperio osoko urre-meatze eremu garrantzitsuenetako bat. Ustiapen horretako testigantza ikaragarriak eta bertan erabilitako teknologia nabaritu ahal dira oraindik ere toki horretan. Aire zabalean egindako mozte handiak, galeria sakonak eta sare ubideek eratutako hidrauliko konplexu bat. Gaur egun ere nabarmenak dira haien tamaina eta kontserbatze egoera direla eta. K.o. I. eta II. mendeetako Erromako balio handieneko txanponaren zati handi bat meatze eremu horretako urrearekin egin zen.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Marly eremua Frantziako Versallesetik hurbil dago kokatua eta arkeologia ikerketa berriak egin dira bertan. Gaztelua kokatua egon zen lur azpian agertu dira dekorazioaren eta barruko eguneroko bizitzaren testigantzak, Luis XIV.aren garaian habitatua zegoenekoan. Erregea askotan aterpetu zen bertan bere bizitzaren azken urteetan gortearen luxuetatik aldentzeko asmoz. Erregea hil zenetik 300 urte pasatu ondoren, erregearen egoitzaren historia deskubritzeko aukera bikaina dira indusketa horiek.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Berreraikuntzak eta birsorkuntzak arkeologian duten balio didaktikoaren beste adibide bat da film labur hau. Kasu honetan Elxeko Alcudia Tenplu Iberikoa aurkezten da, K.a. V. mendetik hasi eta K.a. III. mendera arteko urteetan zen bezala. Eraikinaren egiturari dagokionean ikerkuntza zientifikoak egindako azken ekarpenak jasotzen dira birsorkuntzan, hari hedapena eta balioa emateko.
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Galiar lurraldeak erromatar inperioan sartzean, bertako kultura eta konkistatzaileek ekarritakoa nahasi ziren. “Adituek denbora gainditzen dute” animazio sailaren laugarren entrega horretan erromatarren garaiko Galian sartu ahal gara.
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Marrazkien bidez aurkezten da itsasontzi-basea eta Pireoko portua, zeina Atenas polisaren boterearen oinarria izan baitzen; hori guztia Salaminako gudu erabakigarriaren testuinguruan, kontuan izanik gudu hori greziarrak eta pretsiarrak aurrez aurre jarri zituen Gerra Medikoetako gertaera guztiz garrantzitsua izan zela.
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Greziarren garaitik jada, eta batik bat erromatarren garaian, Galian barrena zabaldu zen mahastizaintza, eta mahastiz estalita gelditu zen. Ardozaleak izaki, erromatarrek beren mahatsondo mediterraneoak ekarri zituzten, baina baita ardoa lantzeko eta egiteko zituzten teknikak ere. Inperio osoan barrena esportatzen ziren ekoizpenak. Lurralde osoan barrena esportatzen ziren produktu galiarrak, eta aro modernokoak bakarrik gainditu ahal izan ditu une hartako ekoizpen bolumenak. Nolakoak ziren mahastizain galiar-erromatarrak?
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Flora Vilches arkeologo txiletarra da dokumental horretako gidaria. San Pedro de Atacamako duela gutxiko iraganaldia esploratzera eramango gaitu eta bertako biztanleak nola hasi ziren harremanetan jartzen nitroaren eta kobrearen meatzaritzarekin aztertuko da XIX. mendearen amaieratik. Materialen analisia erabiliz, arrasto berriak ematen dira atacamarrak meatzen kapitalismoak eragindako aldaketetara nola egokitu diren ulertzeko.
CBA Sekzioa. Lekua: Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea (Irun)
Enoanda antzinako hiri grekoa egungo Turkian dago kokatua eta garrantzi handiko arkeologia aztarnak kontserbatzen ditu. Baina arkeologo eta historialarien artean ospea eman diona antzinako munduko inskripzio handientzat hartu dena izan da; izan ere, laurogei metro zabal da! Enoandako Diogenesena dela uste da eta epikureismoaren alderdi esanguratsuenak jasotzen dira. Filosofiaren korronte horrek bizimodu zoriontsuaren alde egiten zuen plazerez baliatuz. Testua puska askotan dago zatituta eta hori berreraikitzea puzzle huts bat bilakatu da arkeologoentzat.
CBA Sekzioa. Lekua: Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea (Irun)
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Guatemalako junglaren bihotzean, nazioarteko zientifiko-talde batek lehen aldiz induskatu du Naachtun hiria, maien urrezko aroko azken hiria. Hainbat astetan isolatuta egon direla, arkeologoek beraien lanarekin jakin dute zeintzuk diren hiri horren bizitza-luzera apartaren arrazoiak; izan ere, ondoko hiri ahaltsuak gainbeheratu eta 200 urte gehiago iraun zuen.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Hiriek eta hango antzinako monumentuek zein itxura zuten ezagutzeko modurik eraginkorrenetako bat da berreraikitze infografikoa. Oraingo honetan, Italian erromatarren garaiko lau kokalekuren birsorkuntza aurkezten da: Ostiako Erromako portua, Aquileiako Konstantinoren basilika, Brixia hiriko erromatar foroa (antzinako Brescia) eta Pesaroko Villa del Colombarone.
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Erromatarrak iristean, Galian izugarri garatu ziren garraiobideak eta horrek nabarmen aldatu zuen gizartea: produktuek zirkulatzen dute, baina baita informazioak, sinesmenek eta teknologiak ere. Bidaiariek aktiboki parte hartzen dute zibilizazio galiar-erromatarraren batasunean eta aberastasunean.
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Pompeya aztarnategi arkeologikoa da, eta beti eskaintzen ditu ezustekoak eta interpretazio proposamen berriak. Kasu honetan, etxebizitza garrantzitsuenetako baten (Julius Polybiusen etxea) berreraikuntza infografikoa da. Domus erromatar horri bizia eman zaio berriro punta-puntako berreraikuntza teknika digitalei esker.
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Animazio honen azken kapitulua. Bertan, marrazki bizidunen bidez, bidaia didaktikoa proposatzen da denboran zehar. Erdi Aroa da protagonista eta ordu hartako gizartearen alderdi nabarmenak aurkezten dituzte arkeologoek.
Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Frantziako Loira Haraneko ondare multzoko gaztelurik ospetsuenetako bat da Chambord Gaztelua. Gaztelua eraikitzearen inguruko gako batzuk argitu gabe egon dira ia 500 urteetan. Gutxi jakiten da, orain arte behintzat, bere jatorriez eta arkitektura bitxiaren esanahiaz. Agian, Francisco I. erregeak eskatuta, eskualdean kokatu zen Leonardo da Vincik zerikusirik izan al zuen gazteluaren diseinu bitxiaz? Ikerketan teknologia berrituak eta arkeologia indusketak erabili dira, eta erantzun berriak planteatuko dizkigu.
CBA Sekzioa. Lekua: Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea (Irun)
Magan herrialde misteriotsua oraindik ezezaguna da. Mesopotamiar testuetan aipatzen zen eta duela milaka urte egungo Sharjah erregioa hartzen zuen. 1994tik, Madrilgo Unibertsitate Autonomak zuzendutako talde bat lanean dihardu Arabiar Emirerri Batuetako bihotzean kokatutako lurralde horretan. Ekialde Hurbileko aurkikuntza historiko eta arkeologiko garrantzitsuenetako batzuk egitea ahalbidetu dituzte haien ikerketek.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Afganistanen kokatua dagoen Mes Aynak arkeologia eremua arrisku larrian dago. Talibanen erasoen eta kobrea ustiatzen diharduen Txinako enpresa baten mehatxu pean dago. Aztarnategi berezi honetako %10 bakarrik induskatu ahal izan da. Duela 2.000 urtekoa da eta informazio garrantzitsuak ditu Afganistango eta Budismoaren historia berriro definitzeko. Baina garapen ekonomikoaren, kultura babestearen eta ondarearen arteko gatazkak ezin sumatuzko proportzioak hartzen ditu.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Facebook