Web orrialdeko edukinera joan

Bidasoko XXV. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB_25

Saridunak
  • Jaialdiko Sari Nagusia: "La cité oubliée de la dynastie Ming", Stéphane Begoin
  • Publikoaren Sari Berezia: "Le mystère des cerfs volants", Nathalie Laville
  • Hezkuntza Sailaren Saria: "Emakume Arkeologoak Gipuzkoan", Aizpea Goenaga
  • Zientzi dibulgazioaren ARKEOLAN Saria: "Vitrum. Il vetro dei romani", Marcello Adamo
  • Genero ikuspegia EITB saria: "Off the archaeological record", Katia Calmet

FICABaren 25. urteurrena azaroaren 10etik 15era ospatuko da

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa (FICAB) ate joka dugu, eta Irungo Udaleko Kultura arloa motorrak berotzen hasia da, oraingoan, aurtengo edizioaren kartela aurkeztuta.

Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Kulturako ordezkariak eta Aizpea Goenaga FICABeko zuzendariak edizio berezi honen kartela iragarri dute gaur. Izan ere, azaroaren 10etik 15era bitartean egingo den zinemaldiaren edizio hau proiektuaren zilarrezko ezteiena izango da, 25. edizioa izango baita.

Data biribila, urterik urte eskualdean eta Gipuzkoa osoan errotzen joan den zinema-jaialdi batentzat, gaur egun den erreferentea bihurtu arte. Urteroko hitzordua da, eta bertan, bat egiten dute dokumental historiko eta arkeologikoetan espezializatutako ekoiztetxe ospetsuenek eta kalitatezko ikerketa arkeologikoak egiten dituzten ekoizpen txikiak.

Ordezkariaren hitzetan, “Aurtengo FICAB ez da edonolakoa. Egia da edizio guztiak direla bereziak, baina 25. hau zilarrezko ezteien ospakizuna da. Horrela, zinema-jaialdi honek urte hauetan guztietan izan duen bilakaera baloratzera eraman gaitu, eta ikusten dugu eskualdean eta lurralde osoan errotu dela, gaur egun den erreferentzia bilakatu arte. Gaur aurkezten dugun kartel hau aztarna utziko duen ediziorako pizgarria izango da”.

Kartelean zinemaldiaren gaiarekin lotutako elementu tipikoak dauzka, hala nola sarkofagoak, balio handiko zaharkinak edo gune arkeologikoak, eta erdian urre koloreko 25 bat, aurten egingo diren zilarrezko ezteien erakusgarri.

Aurten, 24 film hautatu dira, hala sail ofizialean nola hezkuntzakoan. Ildo horretan, aurtengo berezitasuna da Errusia, Txina edo Saudi Arabiatik etorritako filmak hautatu direla, duten kalitate eta interesagatik, baita beste herrialde batzuetakoak ere.

Aurtengo edizioan, proiekzio guztiak berriz ere Amaia KZn egingo dira, iaz Mendibil merkataritza guneko zinema-aretoetan egin behar izan baziren ere, kultur ekipamendua hobetzeko obren ondorioz Ohi bezala, filmak doan eskainiko dira FESTHOME plataforman.

FICAB ibiltaria da aurtengo beste hitzordu garrantzitsuetako bat. Azaroaren 13an egingo da historialari eta arkeologo profesionalen topaketa hori, Oiasso museoan, eta ondoren harrera-ekitaldi bat egingo da Irungo Udaleko Areto Nagusian, Cristina Laborda alkatearekin.

Epaimahaia eta sariak

Aurtengo epaimahaiko presidentea Jesús Cimarro da, Madrilgo Ekoizle eta Antzerkien Elkarteko presidentea eta Espainiako Antzerki eta Dantza Enpresa Ekoizleen Elkarteen Estatuko Federazioaren presidentea.

Epaimahaikide izango dira hauek: Ana Belén Marín-Arroyo, Historiaurreko katedraduna eta Kantabriako Unibertsitateko Giza Eboluzioko taldeko (EvoAdapta) zuzendaria, Juan Manuel García-Ruiz, Ikerbasqueko zuzendaria Donostia International Physics Centerren eta CSICeko ikerketako irakasle emeritua, Giulia Pruneti, Florentziako Archeofilm Festivaleko zuzendarikidea eta komunikazioko zuzendaria eta Mertxe Urteaga, Arkeologiako doktorea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoko zerbitzuko kidea.

Hona hemen aurtengo sarien zerrenda:

  • Zinemaldiko sari nagusia: 000 euro
  • Ikusleen sari berezia: 000 euro
  • Genero-ikuspegiaren EITB saria: 1000 euro.
  • Hezkuntza saileko saria: 750 euro.
  • Dibulgazio zientifikoko Arkeolan saria: sari ekonomikorik ez.

Fitxa teknikoa

XXV FICAB
Urtea: 2025
Data:: Azaroak 10-15

BATZORDE ANTOLATZAILEA

Nuria Alzaga
Irungo Udaleko Kultura zinegotzia

Eunate Encinas
Irungo Udaleko Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Kirola arloko zuzendaria

Marian Mateos
Irungo Udaleko Kultura teknikaria

ZUZENDARITZA

Aizpea Goenaga
Oiasso Museoko zuzendaria eta FICAB zinemaldiaren zuzendaria

EKOIZPENA
Juanjo Jiménez
Oiasso Museoa

Mélanie Doré
Koordinatzailea

HEZKUNTZA SEKZIOA

Itsaso Bikuña, Idoia Castro
FICAB zinemaldiaren hezkuntza saileko arduradunak


ADMINISTRAZIOA

Idoia Lekuona
Administrazioa

ANTOLAKUNTZA
Judith Sao Roque, Ane Astarloa


  • PROGRAMAZIOA

2025-ko Maiatzaren 10a, Astelehena

17:00. SEKZIO OFIZIALA. HISTORIA TANTTAK. CC AMAIA KZ Auditorioa. Irun

Aurkezpena eta solasaldia Xabier Peñalver doktorearen eskutik  

17:00. Chauvet leizea: historiaurreko lehenengo artisten urratsei jarraiki. Zuzendaria: Alexis de Favitski. Francia, 2024, 52 Minutos. Hizkuntza: Francés.

Chauvet

Chauvet leizea orain dela 30 urte aurkitu zuten, eta historiaurreko aztarnategi arkeologiko bikainenetako bat da. Alexis de Favitskik zuzendutako dokumental honek leizeari buruzko ikerketa zientifiko sakon baten berri ematen du, leizeak Europan ezagutzen diren labar pinturarik zaharrenak hartzen baititu, orain dela 36.000 urtekoak. Proba fisikoak eta berreraikuntza digitalak eta interpretazio sinbolikoak uztartzen dituen obra honek planteatzen duenaren arabera, Chauvet ez da soilik artearen santutegi bat, baizik eta arteak, mitoak eta bizitza komunitarioak bat egiten duten aztarnategi arkeologiko konplexua. Giza adierazpenaren jatorriak bilatzen dituen bidaia zientifiko liluragarria da.


  
19:00. IREKIERA EKITALDIA. Amaia KZ auditorioa. Irun

  

19:00. SEKZIO OFIZIALA. CC AMAIA KZ Auditorioa. Irun

  

19:00. Ming dinastiaren hiri ahaztua. Zuzendaria: Bellota Films Zuzendaria: Bégoin, Stéphane. China, Francia, 2025, 91 minutos. Hizkuntza: Francés.

Ming

Orain dela 600 urte baino gehiago, Zhu Yuanzhang izan zen Txina Handiko agintari gorena. Mongolei erronka jo eta garaile izan ondoren, mugimendu politiko bat sortu zuen, enperadore izendatu zuen bere burua eta, urte hartan bertan, Ming dinastia fundatu zuen, horrela txinatar familia bat Inperioaren burura itzuli zelarik. Baina haren handitasun grinak haratago joan ziren: hiri inperial bat eraikitzeko erabakia hartu zuen, lehenengo Hiri Debekatua. 2021. Txinatar arkeologoek, bost urtez, baliabide asko erabili dituzte aztarnategi honen historia argitzeko eta asmo handiko berreraikuntza lanak abiarazteko. Aztergai den hiria ikaragarri handia da, baita Pekingo Hiri Debekatua baino garrantzitsuagoa ere.
  

2025-ko Maiatzaren 11a, Asteartea

11:00. HEZKUNTZA SEKZIOA. CC AMAIA KZ auditorioa. Irun

  

11:00. ARK-MO: Arditurri - Mérida. IES Koldo Mitxelena BHI. Errenteria.

  

11:10. ARK-MO: Oiassoko ekonomia. C.P. Eguzkitza H.I. Irun

  

11:15. Faunoren Etxea Ponpeian. Produkzioa: Altair4 Multimedia. Zuzendaria: Moretti, Stefano. Italia, 2025, 15 minutos. Hizkuntza: Inglés.

1La_Casa_del_Fauno_a_Pompei

Munduko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetako bat da Ponpeia. K.a. VII. mendean fundatu zuten, eta hiri aberatsa zen, merkataritza eta kultura jarduerez betea. Hiri oparoa izan zen
K.o. 79. urtean erupzio bolkaniko suntsitzaile baten ondoriozko errauts eta apar harriez eraturiko geruza lodi baten azpian geratu zen arte, baina, horri esker, mendeetan zehar kontserbatu dira
hiriko altxorrak. Eraikin aipagarri asko ditu, baina Faunoren Etxea nabarmendu egiten da erromatar arkitekturaren adierazgarri aparta gisa. Etxe handi horrek bertan bizi izan zen familiaren.
  
11:30. Arkeologia ahaztua. Aigües Baixes. Iberiar gotorlekua suntsitua. Produkzioa: Yaq Distribución. Zuzendaria: Santiago Secades Zuzendaria: Dave Castaño. España, 2024, 20 minutos. Hizkuntza: Castellano.

Arqueologia

2013an, arkeologo konprometitu batzuek, oso baliabide gutxirekin, Aigües Baixesko iberiar gotorlekua berreskuratzeko xedean baimendutako indusketa lanei ekin zieten jabetza pribatuko orube batean, El Campelloko udal barrutian (Alacant). Urtebete geroago, lehenengo ekinaldiko lan arkeologikoak egin ondoren eta Kultura Intereseko Ondasun izendatzeko izapideak abian jarrita, arkeologoek berreskuratutako egituraren zati handi bat suntsituta gertatu zen “ustekabeko” hondeamakina “ikusezin” baten jardunaren ondorioz. Orain dela 2.500 urte altxatutako eraikin baten
historia da honakoa, non giza jarduera legez kanpo saiatu baitzen eraikina berriro ahanzturara itzul zedin.
  
11:50. Abiseo. Chachapoyatarren baso kulturala. Produkzioa: World Monuments Fund Peru. Zuzendaria: Rosemarie Lerner. Perú, 2025, 21 minutos. Hizkuntza: Español.

Abiseo_1

Peruko Río Abiseo Parke Nazionalaren –UNESCOk Munduko Ondare Mistoa izendatua– barru-barruan, zientzialarien eta kontserbazionisten diziplinarteko talde bat zeharkaldi bati ekin dio 1. Eremu Historiko- Kulturalera bidean, Gran Pajatén aurkintza arkeologikoa ikertzeko, dokumentatzeko eta babesteko, chachapoyatarren ondare kulturala baita. Film honek Gran Pajatén kontserbatzeko ahaleginak dokumentatzen ditu, baita planetako paisaia urrunenetako eta baliotsuenetako batean lan egiteko erronkak ere.
  
17:00. SEKZIO OFIZIALA. HISTORIA TANTTAK. CC AMAIA KZ auditorioa. Irun

Aurkezpena eta solasaldia Xabier Peñalver doktorearen eskutik  

17:00. Basamortuko kometen misterioa. Zuzendaria: Nathalie Laville. Arabia Saudí, Jordania, Francia, Alemania, 2025, 54 minutos. Hizkuntza: Inglés.

4Le_mystere_des_cerfs_volants_du_dsert

Saudi Arabiaren iparraldean eta Jordaniaren hegoaldean, zerutik begiratuta kometa erraldoiak diruditen milaka egitura geometriko misteriotsu daude. Harrizko lerrokadura ikaragarri handi horietan zaharrena K.a. 7000. urte inguruan eraiki zuten. Egitura horiek gizakiaren historian eraikitako zaharrenen artean daude; izan ere, Egiptoko piramideak edo Stonehengeko egitura
megalitikoak baino 4.000 urte lehenagokoak dira. Nork eraiki zituen? Eta zergatik? Arkeologo talde bat enigmaren korapiloa askatzen saiatzen ari da teknologiarik aurreratuena erabiliz eta Neolitoko garai ezezagun horri buruzko informazio berria emanez.


  
19:00. SEKZIO OFIZIALA. CC AMAIA KZ Auditorioa. Irun

  

19:00. Tautavel. Europan bizitzea Neandertalak iritsi aurretik. Produkzioa: Tangerine Productions. Zuzendaria: Emma Baus. Francia, 2024, 90 minutos. Hizkuntza: Francés.

5TautavelTangerine_Productions

Homo sapiensak eta neandertalak iritsi baino askoz ere lehenago, beste gizaki batzuk bizi izan ziren glaziazioaren aldirik hotzenetan gaur egungo Frantziako lurraldean. Toki zehatz bat izan zen gizaki horien lekuko lurralde horretan: Frantziako Tautavel haitzuloa, Pirinioetako mendilerroaren oinetan. Nola biziraun zuten antzinako gizaki horiek halako ingurune latzean?
Azken deskubrimendu zientifikoetan oinarritzen den obra honek antzinako arbaso horien aurreko ikuspegi berri bat eskaintzen du, haien gaitasun kognitiboak harrigarriak baitira.
  
19:55. Campo della Fiera eta denboraren zuloa. Produkzioa: Maria Teresa Pilloni. Produkzioa: Mario Mazzoli. Zuzendaria: Dalessandro, Massimo. Italia, 2025, 50 minutos. Hizkuntza: Italiano.

6Campo_della_Fiera_e_il_pozzo_del_tempo Italiaren bihotzean, Orvietoko labarren oinetan dago Campo della Fiera, 2.000tik gora urtetan sakratua eta historia uztartu diren aparteko aurkintza. Ustez, leku horretan zegoen Fanum Voltumnae mitikoa, etruriarren santutegi federala. Hainbat garai bizi izan zituen, erromatarren gune espirituala eta administratiboa izan zen eta, geroago, frantziskotarren egonleku. Azken

hogei urteetan egindako ikerketa arkeologikoei esker, agerian geratu dira balio ikaragarri handiko elementu arkeologiko batzuk: antzinako tenpluak, mosaikoak, zeramika baliotsuak eta inoiz esploratu ez den eta altxor ahaztuak gordetzen dituen zulo sakon bat. Berreraikuntza historikoen, elkarrizketa esklusiboen eta filmaketa ikusgarri baten bidez, pelikulak gonbita egiten die ikusentzuleei bidaia liluragarri bat egiteko eta toki paregabe honen bizitza, gainbehera eta pizkundea ezagutzeko. Gainera, zuloan aurkitutako pieza arkeologikoetako batek argi pixka bat eskaintzen du tenplarioen inguruko misterioari eta balizko trama historiko bati buruz.
  

2025-ko Maiatzaren 12a, Asteazkena

11:00. HEZKUNTZA SEKZIOA. CC AMAIA KZ auditorioa. Irun

  

11:00. ARK-MO: Zubiak, Bidasoaren ateak. Colegio San Vicente de Paul Ikastetxea. Irun

  

11:05. Faunoren Etxea Ponpeian. Produkzioa: Altair4 Multimedia. Zuzendaria: Moretti, Stefano. Italia, 2025, 15 minutos. Hizkuntza: Inglés.

1La_Casa_del_Fauno_a_Pompei

Munduko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetako bat da Ponpeia. K.a. VII. mendean fundatu zuten, eta hiri aberatsa zen, merkataritza eta kultura jarduerez betea. Hiri oparoa izan zen
K.o. 79. urtean erupzio bolkaniko suntsitzaile baten ondoriozko errauts eta apar harriez eraturiko geruza lodi baten azpian geratu zen arte, baina, horri esker, mendeetan zehar kontserbatu dira
hiriko altxorrak. Eraikin aipagarri asko ditu, baina Faunoren Etxea nabarmendu egiten da erromatar arkitekturaren adierazgarri aparta gisa. Etxe handi horrek bertan bizi izan zen familiaren.
  
11:20. Labe baten anatomia. Zuzendaria: Pilar Abades Zuzendaria: Sabela Iglesias Zuzendaria: Adriana P. Villanueva. España, 2024, 30 Minutos. Hizkuntza: Gallego.

Horno

Iragana eta oraina hari hauskor baten bidez txirikordatzen dira, memoriaren bidez. Memoria hori historiaren aztarnak kontserbatu diren material geldoetan ere dago jasota. Dokumental hau Burdin Aroan barneratzen da arkeologia esperimentalaren bidez Castromaoko (Galizia) zeramika labea esploratzeko. Materialen azterketak aukera ematen digu iraganeko prozesuak hobe ulertzeko, baina baita gogorarazteko objektuen anatomiak beti ezkutatzen dituela alderdi ezezagunak, memoriak bezala.
  
11:50. Hirira egan zuten metaweak. Produkzioa: Cecilia Caniuman Ancalef. Zuzendaria: Felipe Cona Aracena. Chile, 2024, 23 minutos. Hizkuntza: Español.

Metawes

Alihuén Challupen landako eskolako haurrak Txileko hiriburu Santiagora abiatu dira beren irakasleekin eta tutoreekin batera, haien arbasoen hilerrietatik arpilatutako Metaweak –milaka urte
dituzten buztinezko piezak– lehen aldiz ikustera. Haur horietako askorentzat aurreneko bidaia da hirira, eta, beraz, aparteko gertaera da haientzat eta beren familientzat. Bidaia horren kontakizunak agerian uzten ditu historiaren babesaren eta herrien eta haien bizimoduen estraktibismoaren arteko kontraesanak. Zentralismoaren adierazpena da eta, aldi berean, belaunaldi berriak iragan hurbilarekin berriz lotzeko keinua.
  
17:00. SEKZIO OFIZIALA. HISTORIA TANTTAK. CC AMAIA KZ Auditorioa. Irun

Aurkezpena eta solasaldia Xabier Peñalver doktorearen eskutik  

17:00. Balchiriako misterioa. Produkzioa: Passé Simple. Zuzendaria: Azéma, Marc. Francia, 2025, 52 Minutos. Hizkuntza: Francés.

4_Le_Mystere_Balchiria

Stonehenge eta Filitosako estatua-menhirrak baino 3.000 urte lehenago, izaki enigmatiko bat zizelkatu zuten hilarri batean, Korsikako hegoaldean. Aspaldi ez dela, Balchirian
azaldu zen. Jainkoa da, ala deabrua? Borrokalaria ala aztia? Zer eginkizun betetzen zuen? Ikerketa arkeologiko honi esker jakingo dugu hori guztia, Balchiriako indusketetatik Mediterraneoko bazter guztietara eramango baikaitu, Greziara, Espainiara eta Sardiniara. Iraganerako bidaia horretan, eskultura misteriotsu horren etapen berri izango dugu.


  
19:00. SEKZIO OFIZIALA. CC AMAIA KZ Auditorioa. Irun

  

19:00. Ramesseum 2023: tenplu bat eta bere nekropolial. 34. kanpaina arkeologikoa. Produkzioa: ASC distribution. Zuzendaria: Pascal Pelletier. Francia, 2024, 90 minutos. Hizkuntza: Francés.

5Le_Ramasseum Film hau Luxorko (Egipto) Ramesseum-eko denboraldi arkeologiko berriaren (XXXIV. kanpaina) testuinguruan kokatu behar da. Indusketa prozesu baten barruan guztiz murgiltzera garamatza. Hileta hobi bat agerian uztetik hasi eta Erdiko Inperioko hilobi bateko patio batetik hondakinak ateratzeraino, misio arkeologiko baten egunerokotasuna biziarazten digu dokumentalak.   

2025-ko Maiatzaren 13a, Osteguna

11:00. HEZKUNTZA SEKZIOA. CC AMAIA KZ auditorioa. Irun

  

11:00. ARK-MO: Ithurralde - Etnologo gazte. École Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioa. Larzabale.

  

11:10. ARK-MO: Mandoxineko bordatik mugaz gaindi; Comète sarea. Collège Kattalin Elizalde ikastegia. Senpere

  

11:15. ARK-MO: Baionako gaztelua - Baionako katedrala. UPPA Euskal ikasteketak. Baiona

  

11:25. Emakume arkeologoak Gipuzkoan. Zuzendaria: Aizpea Goenaga. España, 2023, 30 Minutos. Hizkuntza: Euskera.

   

17:00. Tartessos, un reflet dans la fleuve Guadiana. Produkzioa: Canal Extremadura TV. Zuzendaria: Beatriz Carrasco. España, 2025, 54 minutos. Hizkuntza: Castellano.

3Tarteso_un_reflejo_en_el_guadiana

Bidaia liluragarria da erromatarren aurreko zibilizazio misteriotsu honetara eta penintsulako hego-mendebaldean utzi zuen aztarnara. K.a. IX. mendean sortua feniziar kulturaren eta Guadalquivir ibaiaren bazterrean bizi ziren bertako herrien kultuaren artean bat egin ondoren, Tarteso Portugaleraino hedatuko zen, baina azken urteetan ikerketak beste gune batean jartzen ari dira fokua, Guadiana ibaiaren Erdiko Haranean. Extremadurako inguru horretan ez dira gutxi arkitekturaren, bitxigintzaren, salgaien trukeen, sinesmen erlijiosoen eta idazketa sistema sortu berriaren bidez galdua den kultura horri buruzko informazio baliotsua eskaintzen ari diren aztarnategiak.




  
17:00. SEKZIO OFIZIALA. HISTORIA TANTTAK. CC AMAIA KZ Auditorioa. Irun

Aurkezpena eta solasaldia Xabier Peñalver doktorearen eskutik  

18:00. SEKZIO OFIZIALA. URPEKO ARKEOLOGIA. AQUARIUM DONOSTIA- SAN SEBASTIÁN

  

18:00. Vitrum: beiraren iraultza Erroman. Zuzendaria: Marcello Adamo. Italia, 2025, 52 Minutos. Hizkuntza: Italiano.

4VITRUM___IL_VETRO_DEI_ROMANI

2013an, Guido Gay ingeniari italiarrak Korsika eta Italia artean hondoratutako itsasontzi zahar bat aurkitu zuen 360 metroko sakoneran. Hasiera batean pentsatu zuten harri kargamentu bat zeramala astungarri gisa, baina berehala jakin zuten ontziak kalitate askotako beirak zeramatzala, tonaka. Aparteko aurkikuntza horri esker, mota horretako bigarren aurkikuntza izan baitzen, frantses eta italiar arkeologoez osatutako talde bat sortu zen eta Alfred Merlin izeneko itsasontzian itsasoratu zen hondoratutako ontziko (Capo Corso 2 izenaz ezaguna) zama ikertzeko. Obra honek beirak Antzinako Erroman izandako garrantzia aztertzen du aipatutako taldeak ur sakonetan bideratutako ikerketa arkeologikoaren bitartez, eta azaltzen du nola beira fabrikatzeko metodoen garapenak eta hedapenak betirako aldatu zuten gizakiaren zibilizazioa.
  
19:00. Naufragioak, buzoak eta urpekariak. Produkzioa: Pau Castellvi Rubinat. Zuzendaria: Josep Maria Castellví Viladegut. España, 2025, 72 minutos. Hizkuntza: Castellano.

011_3

Iragan mendeko berrogeita hamargarren hamarkadan Espainian urri zen txatarra, eta, ondorioz, itsasbazterretik gertuko naufragioetan hondoratutako ontzietako metalak balio handia zuen. Gaur egun aztarna arkeologikotzat daukaguna, familia eta enpresa askok bizirauteko baliabidea izan zen garai hartan. Ebroko Itsasoa urpeko negozioaren erreferentziazko aurkintza bihurtu zen. Lan egiteko aukerak erakarrita, haraino iritsi ziren eskafandrari eta urpekari klasikoak. Haien historiak nahasi egin dira desegin zituzten ontziei buruzko kontakizun txundigarriekin. Nortzuk ziren
herdoildutako metala berreskuratzeko beren bizia arriskuan jartzen zuten horiek? Eta, zer aurkitu zuten itsas hondoan?
  
19:00. SEKZIO OFIZIALA. CC AMAIA KZ Auditorioa. Irun

  

19:00. Memoriadun mendiak. Produkzioa: Instituto Catalán de Arqueología Clásica. Produkzioa: Cooperativa Bitlab cultural. Zuzendaria: Josep M. Palet Zuzendaria: Marta Flórez. España, 2025, 16 minutos. Hizkuntza: Castellano.

6MUNTANYES_AMB_MEMORIA

Kataluniako Arkeologia Klasikoko Institutuko Paisaiaren Arkeologiako Ikerketa Taldea (GIAP) Ekialdeko Pirinioetan egiten ari den indusketa arkeologikoari buruzko dokumentala da. Dokumentalak Coll de Morellesko (Meranges) aztarnategiko egunerokotasuna islatzen du, aztarnategi hori baita Espainian eta Mediterraneo inguruan altuerarik garaienean induskatutakoa. Eta diziplina arkeologiko guztiz berezi baten bereizgarriak erakusten ditu. goi mendietako arkeologiaren bereizgarriak.
  
19:15. Maitaleen gudarostea. Produkzioa: Anemon Productions. Zuzendaria: Lefteros Charitos. Grecia, 2025, 86 minutos. Hizkuntza: Inglés.

Lovers

Army of Lovers obrak Batailoi Sakratuaren saga epiko ezezaguna du kontagai. Eliteko unitate hori 150 gizonezko maitale bikotek osatzen zuten, eta antzinaroko gerlari zailduenak izan ziren inolaz ere. Gudaroste greziar hori Tebasko hiriak sortu zuen K.a. 379. urtean Espartaren nagusitasunari amaiera emateko. Batailoiak garaitezin borrokatu zuen berrogei urtez, baina Mazedoniako Filipo II.aren eta haren seme Alexandroren armadak garaitu zuen Keroneako guduan. Azpiratu zituzten borroka zelaian lurperatu zituzten 300 maitaleak, eta ahanzturan galdu ziren arkeologo greziar batek 1880. urtean hobi komuna aurkitu zuen arte. Aurkikuntza sekula ez zen ezagutarazi, eta hobia estali egin zuten. Ondorioz, historialari batzuek ezeztatu egin zuten Batailoi Sakratuaren existentzia bera. Halere, 2019an, Atenasko Museo Arkeologikoko sotoan galdutako eskeleto bat aurkitu zuten, baita indusketa hari zegozkion erregistro batzuk ere, hobi komunaren marrazki zehatzekin: bikoteka eta besoak gurutzatuta etzandako 300 gizonek osatutako gudarostea irudikatzen zuten. Nazioarteko arkeologo eta historialari talde bat aurkitu berri diren aztarnak aztertzen ari da, informazio ezezaguna eskaintzen ari baitira Batailoi Sakratuaren historiari buruz. Aurkikuntza horiek behartzen gaituzte Antzinako Greziari buruz dugun ikuspegia eta denboran zehar heroismoaren eta maskulinitatearen aurrean izan dugun pertzepzioa birplanteatzera.
  

2025-ko Maiatzaren 14a, Ostirala

11:00. SEKZIO OFIZIALA. CC AMAIA KZ Auditorioa. Irun

  

17:00. SEKZIO OFIZIALA. HISTORIA TANTTAK. CC AMAIA KZ Auditorioa. Irun

Aurkezpena eta solasaldia Xabier Peñalver doktorearen eskutik  

17:00. Faunoren Etxea Ponpeian. Produkzioa: Altair4 Multimedia. Zuzendaria: Moretti, Stefano. Italia, 2025, 15 minutos. Hizkuntza: Inglés.

1La_Casa_del_Fauno_a_Pompei

Munduko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetako bat da Ponpeia. K.a. VII. mendean fundatu zuten, eta hiri aberatsa zen, merkataritza eta kultura jarduerez betea. Hiri oparoa izan zen
K.o. 79. urtean erupzio bolkaniko suntsitzaile baten ondoriozko errauts eta apar harriez eraturiko geruza lodi baten azpian geratu zen arte, baina, horri esker, mendeetan zehar kontserbatu dira
hiriko altxorrak. Eraikin aipagarri asko ditu, baina Faunoren Etxea nabarmendu egiten da erromatar arkitekturaren adierazgarri aparta gisa. Etxe handi horrek bertan bizi izan zen familiaren.
  
17:15. Indusketa baten egunkaria. Produkzioa: Omero su Marte. Zuzendaria: Lorenzo Scaraggi. Italia, 2025, 50 minutos. Hizkuntza: Italiano.

3DIARIO_DI_SCAVO

Siponton, hautsaren, tresnen eta begirada finkoen artean, indusketa lanei emandako egun bat baliatzen da aztarnategi arkeologiko baten eta lanbide baten historia azaltzeko. Dokumental honek gertutik jarraitzen du arkeologoen eguneroko lana, arreta berezia jartzen duena historia argitara ekartzeko lanak dakarren ahaleginean, doikuntzan, zaintzan eta eguneroko gizatasunean.
Aztarnategi horren historiaren bidez, obrak agerian uzten du lan arkeologikoaren benetako izaera, eta, aldi berean, azpimarratu egiten du arkeologia publikoaren balioa lurraldearekin elkarrizketatzeko eta gizabidezko harremana izateko jardunbide gisa. Filma, off-eko ahotsik eta bitartekaririk gabe, denbora errealean garatzen da lanegun batean, keinuetan arreta berezia jarriz eta jendea lurrarekin eta zientzia komunitatearekin batzen duen loturari erreparatuz. Narrazio isila baina esanahiaz betea da.
  
19:00. SEKZIO OFIZIALA. CC AMAIA KZ Auditorioa. Irun

  

19:00. Ahaztutako arkeologia. Aigües Baixes. Iberiar gotorleku suntsituta. Produkzioa: Yaq Distribución. Zuzendaria: Santiago Secades Zuzendaria: Dave Castaño. España, 2024, 20 minutos. Hizkuntza: Castellano.

Arqueologia

2013an, arkeologo konprometitu batzuek, oso baliabide gutxirekin, Aigües Baixesko iberiar gotorlekua berreskuratzeko xedean baimendutako indusketa lanei ekin zieten jabetza pribatuko orube batean, El Campelloko udal barrutian (Alacant). Urtebete geroago, lehenengo ekinaldiko lan arkeologikoak egin ondoren eta Kultura Intereseko Ondasun izendatzeko izapideak abian jarrita, arkeologoek berreskuratutako egituraren zati handi bat suntsituta gertatu zen “ustekabeko” hondeamakina “ikusezin” baten jardunaren ondorioz. Orain dela 2.500 urte altxatutako eraikin baten
historia da honakoa, non giza jarduera legez kanpo saiatu baitzen eraikina berriro ahanzturara itzul zedin.
  
19:20. Off the archaeological record. Produkzioa: Paloma García Marcén. Zuzendaria: Katia Calmet. España, 2024, 74 minutos. Hizkuntza: Castellano.

5Off_the_archeological_record

Espainiako emakume arkeologo batzuen adierazpenen bidez ezagutzen da diziplinaren iragan hurbila genero ikuspegi batetik. Aipatzen dizkiguten esperientzia pertsonalek itxuratzen dute iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko belaunaldien ibilbide komuna.
  
20:30. Abiseo. Chachapoyatarren baso kulturala. Produkzioa: World Monuments Fund Peru. Zuzendaria: Rosemarie Lerner. Perú, 2025, 21 minutos. Hizkuntza: Español.

Abiseo_1

Peruko Río Abiseo Parke Nazionalaren –UNESCOk Munduko Ondare Mistoa izendatua– barru-barruan, zientzialarien eta kontserbazionisten diziplinarteko talde bat zeharkaldi bati ekin dio 1. Eremu Historiko- Kulturalera bidean, Gran Pajatén aurkintza arkeologikoa ikertzeko, dokumentatzeko eta babesteko, chachapoyatarren ondare kulturala baita. Film honek Gran Pajatén kontserbatzeko ahaleginak dokumentatzen ditu, baita planetako paisaia urrunenetako eta baliotsuenetako batean lan egiteko erronkak ere.
  
20:50. Palenqueko Erregina Gorriaren ilobia. Produkzioa: Relatando historias. Zuzendaria: Rafael Morales Orozco. México, 2025, 40 minutos. Hizkuntza: Español.

Palenque

1994. urtearen erdialdean, antzinako Palenque hiriko XIII. Tenpluan egiten ari ziren indusketa arkeologikoetan, zientzialari eta aditu batzuek aurkikuntza guztiz berezi bat egin zuten: emakume baten ehorzlekua, kolore gorri biziko zinabrioz estalita; erregina bati zegokion hilobi baten ezaugarri guztiak zeuzkan. Indusketa lanak gidatzen zituen Arnoldo González Cruz arkeologoak “Erregina Gorria” izenaz bataiatu zuen aurkikuntza. Jarraian egindako azterlanek iradokitzen duten hipotesiaren arabera, Tz’ak-b’u Ajaw da, K’inich Janahb Pakal errege gaztearen ezkontidea. Errege horren agintepean, maien mendebaldeko hiri nagusi bihurtu zen Palenque inola ere.
  

2025-ko Maiatzaren 15a, Larunbata

11:00. SEKZIO OFIZIALA. MEMORIA HISTORIKOA. CC AMAIA KZ auditorioa. Irun

  

11:00. Skammata. Zuzendaria: Danae Stylianou Zuzendaria: Danae Stylianou. Chipre, 2024, 86 minutos. Hizkuntza: Inglés, Francés, Griego.

1Skammata

Estatu kolpea eman eta Turkiak Zipre inbaditu zuela berrogeita hamar urte igaro ondoren, atzerriko eta Zipreko arkeologoek, Zaharkinen Saileko langile erretiratuekin batera, gogora ekartzen dituzte beren oroitzapenak, gerrak eragindako trauma kolektiboari buruz eta Zipreko arkeologian izandako ondorioei buruz gogoeta egiten ari diren bitartean. Skammata lanak, indusketa lanei buruzko artxiboko materialak eta lekukotasun liluragarriak uztartzen baititu, 1974ko uda tragikoa gertatu aurreko eta ondorengo Zipreko arkeologia markatu zuten funtsezko gertaeren berri ematen du. Grekoz, “skammata” hitzak “indusketa” esan nahi du hitzez hitz, baina zanga arkeologiko eta gerrako lubaki adierak era baditu hitz horrek.
  
18:30. KLAUSURARAKO GALA ETA SARI-BANAKETA. CC AMAIA KZ auditorioa. Irun

  

19:00. Lehiaketaz kanpoko filma: Arranoaren Legioa. Produkzioa: Focus Features Films. Produkzioa: Twins Financing. Produkzioa: Film4. Zuzendaria: Kevin MacDonald. Estados Unidos, 2011, 108 minutos. Hizkuntza: Inglés.

Aguila

Marcus Aguila Erromatik doan erromatar legionarioa da, Bederatzigarren Legioa aurkitzeko asmoz. Baina Legio hori 20 urte lehenago desagertu zen Eskoziako mendietan, eta aita du galduen artean. Bilaketa horretan bere kargura duen Esca esklabo ingelesa du bidelagun. Testuinguru bortitzak eta basatiak itxuratzen du ekintza eta pertsonaien intimismoa uztartuz aurrera egiten duen
kontakizunaren paisaia
  

2025-ko Maiatzaren 16a, Igandea

00:00. ON LINE ZINEMALDIA

ZINEMALDIAN EMANGO DIREN FILME GUZTIAK FESTHOME PLATAFORMAN ONLINE ERE EMANGO DIRA. 



"Piotr Kozlov: Asiako bihotzerantz bidaia" - Bakarrik on line ikusi daiteke.
 
00:00. Piotr Kozlov. Asiako bihotzerantz bidea. Produkzioa: AgitEk Studio. Zuzendaria: Nikolay Makarov. Rusia, Mongolia, 2025, 61 minutos. Hizkuntza: Inglés.

MONGOLIA__24

Filma hau docufikzio generoan egina dago, gazteentzako publikoarentzat. Filmak XX. mendearen hasierako bidaiari handi errusiarraren, Piotr Kozloven, istorioa kontatzen du; Asia Erdialdeko esploratzaile hura, Khara-Khoto izeneko hiri zaharra —hondarretan galduta zegoena— aurkitu zuena. Zoritxarrez, izen hori ez da oso ezaguna, nahiz eta Hermitage museoak eta beste batzuek harro erakusten dituzten bere espedizioetatik jasotako bildumak.
Filmen istorioa zientzialari gazte baten “bidea” da, Kozlov sutsuarenganako “pertsonalitate ezezagunean” murgiltzen dena, duela ehun urteko “aurkikuntza handien garaian”. Ikusleak filmeko heroia jarraitzen du.
Aldi berean, 2023-2024ko “Piotr Kuzmich Kozloven ibilbideetan barrena” izeneko Mongoliako Espedizio Zientifikoa garatzen da, non zientzialari, historialari, arkeologo eta geologo ospetsuak parte hartzen duten.

  

Festival Internacional de
Cine Arqueologico del Bidasoa

Museo Romano Oiasso
Eskoleta, 1. 20302 Irun
Tfno.: (+34) 943-63 93 53
E-mail: ficab.oiasso@irun.org
Facebook
Colaboradores

Diario Vasco

Orrialdearen hasierara joan