Web orrialdeko edukinera joan

Bidasoako XIX. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB_19

Garaileen zerrenda

Jaialdiko Sari Nagusia: "Neandertal, Bruniqueleko leizearen misterioa". Luc- Henri Fage 

Publikoaren Sari Berezia:
 "Nazcako azken sekretuak". Jean Baptiste Erreca

Orona fundazioa Saria: "Indusketak ikastetxean". Stéphane Kowalczyk

Zientzia dibulgazioaren ARKEOLAN Saria: "Bideak" (Passages). Marc Azéma y Stéphane Kowalczyk

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak bere 19. edizioan proiektatuko diren filme zerrenda aurkeztu du.

Espainia eta Frantzia nabarmentzen dira aukeratutako filme jatorrian baina Sekzio Ofizialean leku oso desberdinetako filmeak ere izando ditu, esatebaterako Liban, Venezuela eta Eslovakia.

Oiasso Museoak 24 lan aukeratu ditu 53 jasotakoetatik. Hezkuntza Sekzioak aurten ere bere saria izango du, Orona Fundazioa, zinemaldiaren egoitzaz gain sozio-kolaboratzailea dena, ematen du eta aurten bere zenbatekoa igo egin da ikuspegi pedagokiko hoberena daukan filma saritzeko. Donostiako Aquariuma ere zinemaldiaren egoitza izango da hiruburu gipuzkoarrean. Han Sekzio Ofizialeko hiru filme ikusi ahal izango dira itsasoko gaiarekin harremana daukatenak.

Amaia Kultur Zentroko zinemaldiaren egoitza nagusian, 19:00etako emanaldietako filme protagonisten artean, gai interesgarriak ezagutzeko aukera izango dugu, adibidez, Tutankamonen hilobiari buruzko azkeneko aurkikuntzak, Nazca lerroak, Namibian deskubritutako XV. mendeko ontzi-hondar portugaldarra edo Etiopian dauden megalito faliko misteriotsuak.

Jatorriari buruz, filme gehienak Espainia eta Frantziatik datozte. Azaltzen diren beste herrialdeen artean Alemania, Suitza, Hungaria, Eslovakia, Serbia, Grezia, Brasil, Argentina, Venezuela eta Liban daude. Aurten ere FICABek marko kronologiko oso zabala aurkeztuko du: gizadiaren hastapenetatik Historiaurrean gaur egun arte, antzinako zibilizazioetatik pasata Mesopotamia, Roma edo Egipto. Ibilbide geografikoak ere kontinente desberdinak bisitatzera eramango gaitu Liban, Etiopia, Namibia, Peru, Argentina edo Brasil urrutiko lekuetaraino, gertuago dauden beste toki batzuk ahaztu gabe.

Epaimahaia ikusentzunezko eta arkeologia munduko ospe handiko profesionalek osatuko dute, eta bere erabakia zinemaldia itxiko duen sari-banaketan ezagutu da. Ohorezko sari koadroa honako hau izango da:

- Zinemaldiaren Sari Nagusia: 2000 euro

- Publikoaren Sari Berezia: 1000 euro

- Orona Fundazioa Saria Hezkuntza Sekzioan: 750 euro

- Arkeolan Saria zientzia-dibulgazioari: hornidura ekonomikorik gabe


Fitxa teknikoa

FICAB XIX
Urtea: 2019
Data:: Azaroaren 18tik 23ra

BATZORDE ANTOLATZAILEA

Juncal Eizaguirre.

Irungo Udaleko Kultura Zinegotzia 

Josean Ruiz de Azúa.

Irungo Udalaren Kultura eta Kirol Arloko zuzendaria

ZUZENDARITZA

Aizpea Goenaga

Oiasso Museoko koordinatzaile orokorra

EKOIZPENA

Juanjo Jiménez

Oiasso Museoko Zuzendaria

AHOLKULARI ZIENTIFIKOA

Jokin Lanz

Ekintzen Teknikaria

HEZKUNTZA SAILAREN ARDURADUNAK

Itsaso Bikuña. Idoia Castro.

Oiasso Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila 

ADMINISTRAZIOA

Idoia Lekuona

Oiasso Museoko Administraria

EPAIMAHAIA

PRESIDENTEA

Mikel Olaciregui

Produktorea. Zinemaldiaren zuzendaria 2001etik 2011ra

BATZORDEKIDEAK

Mertxe Urteaga

Arkeologian doktorea

Eneko Hiriart

Ikertzailea, arkeologoa eta numismatikalaria

Ana Pérez

Donostiako Arte Eszenikoen Tailerreko irakaslea

Jaione Agirre

Arabako Arkeologia Museoko teknikari arduraduna


  • PROGRAMAZIOA

2019-ko Maiatzaren 18a, Astelehena

19:00. Zinemaldia irekitzeko ekitaldia

  

19:30. Ikerketa arkeobotanikoa. Produkzioa: Ephorate of Antiquities of Chalkidiki and Mt. Athos. Zuzendaria: Stoumpou-Katsamouris, Eleni. Grecia, 2017, 8. Hizkuntza: Inglés - Ingelesa.

1_ARCHAEOBOTANICAL_RESEARCH_3

Ur galbaheen bidez landareen munduko antzinako hondakinak, hezur zatiak eta oso tamaina txikiko beste hainbat hondakin nola berreskuratu erakusten du film honek. Hurbilketa bat arkeobotanikara, lerissos-en egindako indusketa batzuetan aurkitutako pithos zeramikazko ontzi batetik eskuratutako lur laginetatik abiatuta. Lerissos modernoan antzinako Acanto aztarnategi arkeologikoa dugu, Kaltzidikaren (Grezia) ipar-ekialdeko portu hiri garrantzitsuena, K.a. VII. mendean sortua. 

  
19:40. Tutankamon, berraurkitutako altxorra. Produkzioa: ARTE France. Produkzioa: ILIADE Productions. Produkzioa: Les filmes de lOdyssée. Zuzendaria: Wilner, Fréderic. Francia, 2018, 90. Hizkuntza: Francés - Frantsesa.

2_TOUTANKHAMON

Orain dela ia mende batez geroztik ezagutzen dugu Tutankamonen altxorra. Baina egiaz ulertzen ote dugu zertan den?. Hainbat aurkikuntzak beste begirada bat planteatzen dute errege gaztearen hilobiari, haren hileta tresnei eta hura aurkitzeko gorabeherei dagokienean. Altxorra Tutankamonena ote zen egiaz? Ikerketa berriek erakutsi dute egiazko jabea haren arreba nagusia zela, Meritaton. Hilobitik zenbait objektu lapurtu ote zituzten Howard Carter arkeologoak eta haren mezenas Lord Carnavonek? Hamarka objektu, baieztatu dute zientzialariek, egongo dira munduan barrena sakabanatuak. Erregearen hilobiaren eta haren eduki arkeologikoaren historiaren beste irakurketa bat eskaintzen du dokumental honek: Antzinako Egiptoren historiaren orrialde handi bat, berrikusia eta zuzendua.


 

2019-ko Maiatzaren 19a, Asteartea

11:00. Elxeko dama (lañoki kontatuta). Produkzioa: Cabeza Voladora. Zuzendaria: Jones, Arly Zuzendaria: Natsheh, Sami. España, 2018, 6. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

1_La_dama_de_Elche

Film labur didaktikoa Elxeko Damaren jatorriari buruz, munduko eskultura lan ezagunenetako bat, gaur egun Madrilgo Museo Arkeologikoan ikusgai dagoena. Batez ere haurrentzat da eta animazio desberdinekin egina dago. Dama de Elche Katedrak bultzatu du film labur hau, 2014an sortua busto iberiarrarekin loturiko ikerketa hedatzeko eta sustatzeko, eta Miguel Hernandez Unibertsitateak duena.


 
11:06. Emakumea Cartago Novan. Produkzioa: Fundación Integra. Zuzendaria: Alpañez, Antonio. España, 2017, 50. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

2_La_mujer_en_Carthago_Nova ¡Qart Hadasht erori da! Kartagotarrak garaituak izan dira! Erromak irabazi egin du, Luze bizi bedi Carthago Nova! Era guztietako neskatoak eta emakumeak bizi dira erromatar hirian. Emakume liberto eta esklabu haien, izan zuten bizitza pribatuaren eta izan zituzten unerik preziatuenen, izuen eta itxaropenen, beren irriken eta konkisten historia da hau. Emakumearen historia da Carthago Novan.


 
17:00. Arkeomania: hastapenak. Produkzioa: RTVE. Produkzioa: La Nave de Tharsis. Zuzendaria: Pimentel, Manuel Zuzendaria: Navarro, Manuel. España, 2019, 28. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

3_ARQUEOMANIA_ORIGEN

Manuel Pimentelek zuzendua eta aurkeztua, Arqueomania telebistako programa bat da, arkeologiari eskainia, eta sari ugari jaso ditu ondare arkeologikoaren hedapen lanagatik eta zorroztasun zientifikoa, ikus-entzunezkoen kalitatea, hezkuntza osagai argia eta jostaketa elkartzeagatik. Kapitulu honetan Tanzanian Olduvai aztarnategietara joango da programa gizadiaren jatorria ikertzeko. Han, zientzialari espainiarren talde batek egingo dio harrera Manuel Pimenteli, Enrique Baquedano eta Manuel Domínguez Rodrigo buru direla.  


 
17:30. Arkeomania: Neandertal, beste gizadia. Produkzioa: RTVE. Produkzioa: La Nave de Tharsis. Zuzendaria: Pimentel, Manuel Zuzendaria: Navarro, Manuel. España, 2019, 28. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

4_ARQUEOMANIA_NEANDERTALES

Metmmango haitzartetik, Alemanian, neanderthalen historia zeharkatzen duen narrazioa egiten du Manuel Pimentelek, agertu zirenetik desagertu ziren arte. Pantaila txikira ekartzen ditu gure espeziearekiko hibridazioari, gaitasun artistikoei, sinbolismoari, antropofagiari eta desagertzeari buruzko galdera handiak. Telebistako Arqueomania programako pasarte hau Espainiako, Europako eta Asiako hainbat lekutan filmatu da eta aditu handiek hartu dute parte, esate baterako, Carles Laluezak, Enrique Baquedanok eta Gerd Weninger-ek.


 
19:00. 150 urte. 1868-2018. AUB Museo Arkeologikoa. Produkzioa: Fantascope Productions. Zuzendaria: Aranctingi, Phillippe. Líbano, 2018, 16. Hizkuntza: Árabe - Arabiera.

5_150_years

Ekialde Hurbileko hirugarren zaharrena da Beiruteko Unibertsitate Amerikarreko Museo Arkeologikoa, Kairoko Museo Egiptiarraren eta Konstantinoplako Museo Arkeologikoaren ondotik. Filmak museo libanoar honen 150 urteko historian barrena egiten du bidaia. Jakingo dugu 1868. urtean nola sortu zen, hamarkadetan zehar bertako bildumak zein bilakaera izan duen, zortzi zuzendarien papera eta haien lorpen nagusiak. 


 
19:16. Etiopia: megalitoen misterioa. Produkzioa: ARTE France. Produkzioa: CNRS Images. Produkzioa: MC4. Zuzendaria: Tixier, Alain. Francia, 2018, 52. Hizkuntza: Francés - Frantsesa.

6_Ethiopie_le_mystre_des_mgalithes

Orain dela mende bat baino gutxiago esploratzaile batzuek megalito gune zabala aurkitu zuten Etiopiaren hegoaldean. Nabarmendu gabe gertatu zen aurkikuntza, baina hantxe jarraitzen dute hainbat milaka monolitok, falo itxurakoak, inolako zalantzarik gabe. Zein garaikoak dira? Zein eginkizun zuten? Nondik datoz? Misterio bat da hori guztia. Harrizko faloek zortzi metroko altuera dute eta hainbat tona pisatzen dituzte, baina inork ez daki zein herrik, zein zibilizaziok jarri zituen harri haiek zut. Megalitismoan aditu Roger Jaussaumek ahalegin guztiak egin ditu erantzunak aurkitzeko, jakintza arlo askotako arkeologo talde baten laguntzaz. Espedizio bat Afrikaren bihotzera abiatu da megalito ondare bikain hori induskatzera eta historialariek ondo ezagutzen ez duten herri baten enigma argitzera. 


 
20:10. Antofagasta de la Sierrako ondare arkeologikoa. Produkzioa: Ignacio Ewert - INAPL. Zuzendaria: Ewert, Ignacio. Argentina, 2018, 20. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

7_Patrimonio_arqueolgico_de_Antofagasta

Serioa den edozein zientziak jasotzen du bere oinarrietan bere metodologien, aztergaien eta ekarpenen berrikuspena. Argentinan Puna Catamarcarreko komunitate batekin proiektu batean murgildu den profesional talde baten esperientziara hurbiltzen gaitu pasarte arkeologiko honek. Paradigma berriak proban jartzeko filma, diziplina baten erabilerari esanahi berria emango diotenak mundu aldakor eta bizi batean. 


 

2019-ko Maiatzaren 20a, Asteazkena

11:00. Elxeko. Produkzioa: Cabeza Voladora. Zuzendaria: Jones, Arly Zuzendaria: Natsheh, Sami. España, 2018, 6. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

1_La_dama_de_Elche

Film labur didaktikoa Elxeko Damaren jatorriari buruz, munduko eskultura lan ezagunenetako bat, gaur egun Madrilgo Museo Arkeologikoan ikusgai dagoena. Batez ere haurrentzat da eta animazio desberdinekin egina dago. Dama de Elche Katedrak bultzatu du film labur hau, 2014an sortua busto iberiarrarekin loturiko ikerketa hedatzeko eta sustatzeko, eta Miguel Hernandez Unibertsitateak duena.


 
11:06. Pasio amerindioa. Produkzioa: Bottome, David. Zuzendaria: Bottome, David. Venezuela, 2018, 6. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

2_Pasion_Amerindia

Orain dela bost urtez geroztik gure Amerindioen nabigazio ibilbide pre-hispanikoak ikertzen ari da David Bottoneren talde, haien Curiaren erreplika autoktonoak eraikiz eta, noski, nabigatuz, Venezuelan egin diren Arkeologia Esperimentaleko lehen espedizioetan.  Ikertzaile horiek hasieratik egindako espedizioen laburpena da Pasio Amerindioa. Ahalegin berezia eginez Amerikako historiaren garai aberats, eder eta bidegabe ahantzienetako bat, garai pre-hispanikoa ezagutzera emateko.


 
11:50. Indusketa ikastetxean. Produkzioa: Passé Simple. Zuzendaria: Kowalczyk, Stéphane. Francia, 2017, 33. Hizkuntza: Francés - Frantsesa.

4_Fouilles_au_collge___Myr_Muratet_Inrap

2017ko apirilaren 18tik, Narbonako Victor Hugo institutuko ikasleek Kapitolioaren zati baten hondakinak bilatzen dihardute beren irakasgaietako batean, antzinako hiriko monumentu handi bat, haren oinetan lurperatua. Bi astez praktikan jarri zituzten ikasturtearen hasieratik ikasitako irakasgaiak beren irakasleen eta INRAP, CNRS-ASM-eko (Mediterraneoko Sozietateen arkeologia) eta Narbo Via museoko profesionalen eskutik. 


 
17:00. Neandertal- Bruniqueleko leizearen misterioa. Produkzioa: ARTE France. Produkzioa: Gedeon Programmes. Produkzioa: Felis Productions. Zuzendaria: Fage, Luc-Henry. Francia, 2018, 53. Hizkuntza: Francés - Frantsesa.

5_Neandertal__SSAC_DSC01393

Nor sartuko zen 300 metro Aveyrongo sakaneko leize baten hondoan han 400 estalagmita hautsik baino gehiagok osatutako egitura batzuk eraikitzeko? Noiz gertatuko zen? Eta batez ere, zergatik? 1990. urtean Tarn-et-Garonneko espeleologo gazte batek leizea aurkitu zenetik, arkitektura harrigarri horrek inoiz ez ditu bere sekretuak erakutsi. 2014an, ikertzaile talde batek erabaki zuen Borniquèleko leizera itzultzea enigmaren amaiera ebatzi ahal izateko. 4 urtez jarraitu genituen haien ikerketa lanak. Kamera bat inoiz iritsi ez den lekuetara iritsi gara, bisitari bakar bat ere inoiz sartu ezin izango den lekuetara. Gure garaiko aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenetako batean izan gara ikertzaileekin batera. 


 
19:00. Beren eskuetan: Europako Brontze Aroko zeramika birmoldatzen. Produkzioa: Universitat Autonoma de Barcelona. Zuzendaria: Peres, Marcello Zuzendaria: Tagliabue, Nicola Zuzendaria: Claus, Thomas Zuzendaria: Balogh, Csaba Zuzendaria: Caricic Tzar, Vladan. Francia, 2019, 30. Hizkuntza: .

6_In_their_hands

Egungo buztingileentzat inspirazio iturri bilaka daiteke historiaurreko zeramika. Dokumentalean zehar, Brontze Aroko lau gizarte europarretako: Argar, Únětice, Füzesabony eta Vatin, ontzi oso leunduak egiten dihardute artisauek. Lau kapitulutan, oso hurbiletik ikusiko ditugu zeramika horiek fabrikatzeko prozesuak, lehengaia bilatzearekin hasi eta azken produktua erre arte. Ekoizpena, atze-oihal gisa Espainia, Alemania, Hungaria eta Serbia izan zituena, "Crafting Europe in the Bronze Age and Today" proiektuaren barnean dago, “Europa Sortzailea” programaren esparruan.


 
19:30. Dunen herria. Produkzioa: Court-Jus Production. Produkzioa: AMC2. Produkzioa: France Télévision. Zuzendaria: Geoffroy, David. Francia, 2018, 52. Hizkuntza: Francés - Frantsesa.

7_Le_peuple_des_dunes Normandiako hondartza batean, aurkikuntza arkeologiko argitaragabe batzuek herri zelta baten aztarnak jarraitzera bultzatu zuten arkeologo talde bat, ematen baitzuen haiek bestelako kultura zutela Galiako gainerako biztanleen aurrean. Hondar finaren azpian, pixkanaka-pixkanaka agertzen hasi ziren aztarnak, bikain kontserbatuak. Denbora gutxi dago itsasoaren higadurak, K.a. II. eta I. mendeen artean hemen bizi izan ziren gizonen eta emakumeen bizitzaren azken aztarnak betirako suntsitu aurretik. Arian-arian, ikerketari esker lortu da jende hark ontzian izan zuen bizimoduaren eta mundu mediterranearrarekin nahiz Britainia uharteko herriekin (egungo Ingalaterra) izan zituzten loturen ideia bat egitea.


 
20:20. Bideak. Produkzioa: Passé Simple. Zuzendaria: Azéma, Marc Zuzendaria: Kowalczyk, Stéphane. Francia, 2018, 52. Hizkuntza: Francés - Frantsesa.

8_PASSAGES___Pass_Simple

2017an bukatu ziren Nîmes eta Montpellier arteko komunikabide berriak eraikitzeko lanak. Hainbat urtez, hainbat milurtekotan erabilitako bideetan zehar aurkitutako hamarka aztarnategi induskatu ahal izan zituzten INRAPeko arkeologokoek. Trikuharriak eta hipogeoak, Erdi Aroko herriak, antzinarokoak edo Neolitokoak… ikerketa arkeologiko honek denboran atzera eraman gaitu historiaurreko gizakiak utzitako jatorrizko aztarnetaraino. Era berean, aukera izango dugu geure buruei galdetzeko inguruaren aldakuntzaz, denboran zehar lurraldeak izan duen plangintzaz, ondarearen alorrean Europako aberatsenetakoa den lurraldeetako batean. 


 

2019-ko Maiatzaren 21a, Osteguna

11:00. Elxeko dama (lañoki kontatuta). Produkzioa: Cabeza Voladora. Zuzendaria: Jones, Arly Zuzendaria: Natsheh, Sami. España, 2018, 6. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

1_La_dama_de_Elche

Film labur didaktikoa Elxeko Damaren jatorriari buruz, munduko eskultura lan ezagunenetako bat, gaur egun Madrilgo Museo Arkeologikoan ikusgai dagoena. Batez ere haurrentzat da eta animazio desberdinekin egina dago. Dama de Elche Katedrak bultzatu du film labur hau, 2014an sortua busto iberiarrarekin loturiko ikerketa hedatzeko eta sustatzeko, eta Miguel Hernandez Unibertsitateak duena.

  
11:06. Elxeko dama (lañoki kontatuta). Produkzioa: Fundación Integra. Zuzendaria: Alpañez, Antonio. España, 2017, 50. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

2_La_mujer_en_Carthago_Nova ¡Qart Hadasht erori da! Kartagotarrak garaituak izan dira! Erromak irabazi egin du, Luze bizi bedi Carthago Nova! Era guztietako neskatoak eta emakumeak bizi dira erromatar hirian. Emakume liberto eta esklabu haien, izan zuten bizitza pribatuaren eta izan zituzten unerik preziatuenen, izuen eta itxaropenen, beren irriken eta konkisten historia da hau. Emakumearen historia da Carthago Novan.


 
17:00. Sapiensen bila. Produkzioa: Ça Tourne!. Zuzendaria: Coste, Pauline. Francia, 2018, 56. Hizkuntza: Francés - Frantsesa.

3_Looking_for_sapiens

Looking for Sapiens filmak historiaurreko gizakiari buruz ditugun klixeak arakatzen ditu, XIX. mendean sortuak, eta prehistorialariei eta gaiaren zale amorratuei galdetzen die zein izan litekeen herrigune paleolitiko haien ikuspegi “bidezkoena”, ikerketa zientifikoen arabera. Begien bistakoa iruditzen ote zaizu Harpeetako gizonak larruzko jantzi txiki bat, makila lodi bat, sudurrean hezur bat eta ileak nahasiak eramatea? Ez zela oso azkarra eta ulertzeko moduko hizkuntzarik ez zuela? Eta bere emaztea ileetatik arrastan eramaten zuela? Film hau zuretzako da! Historiaurreari buruz dituzun aurrez bururatutako ideia horiek guztiak faltsuak dira, eta hori frogatuko dugu… dokumental honetan!


 
19:00. Memorien arrantzalea. Produkzioa: Lindenberg, Beatriz. Zuzendaria: Crispim, Eliabe. Brasil, 2018, 17. Hizkuntza: Portugalera.

6_O_pescador_de_memorias

Brasilen, Cearako ekialdeko kostaldeko arrantzale batek bere jatorriak ezagutzeko interesa du bere barnean. Denbora librean dunetan barrena paseoan ibiltzen da eta giza okupazioaren hondakinak aurkitzen hasten da, arkeologiarekiko karra garatuz. Arkeologiaren zale xume baten lana erakusten digu film honek, ondarearen babesa defendatzen duena eta historiarekiko eta ondarearekiko maitasuna erakusten duena. 


 
19:00. Kobrearen bidea. Produkzioa: Ars Arete. Zuzendaria: Manca, Stanislav. Eslovaquia, 2019, 56. Hizkuntza: Eslovaco - Eslovakiera.

4_Cesty_medi

Begirada bikaina meatzaritzaren eta metalurgiaren historiari Erdi Aroaren amaieratik Aro Modernoaren hasieraraino. Namibiako kostaldean hasten da historia, han 500 urteko krosko portugaldar bat aurkitu zutenean diamanteen meatze batean indusketak egiten ari zirela. Urrezko txanponekin eta beste objektu batzuekin batera, kobre kopuru handi bat garraiatzen zuen ontziak. Haren jatorriari dagokionean, ikertzaileek historia liluragarria marratzen dute espezieen eskariari eta nahiari erantzuteko bilaketaren testuinguru historikoan, jende hura bidaia arriskutsuak egiteko eta urrea ordaintzeko prest baitzegoen haiengatik. 


 
19:20. Arkeomania: fenizioak. Produkzioa: RTVE. Produkzioa: La Nave de Tharsis. Zuzendaria: Pimentel, Manuel Zuzendaria: Navarro, Manuel. España, 2019, 28. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

7_ARQUEOMANIA_FENICIOS

Fenizioak ekialdeko herri multzo bat dira eta Mediterraneoko merkataritza monopolizatu zuten ehunka urtetan. Arqueomaniaren kapitulu honetan, Manuel Pimentelek aurkezten duen eta hainbat sari jaso dituen programak Iberiar Penintsulan zituzten kolonietara eta Atlantikoan izan zuten hedapenera hurbiltzen gaitu. Hedapena da TVE telebistan bosgarren denboraldia duen Arqueomania programako dokumentalen ezaugarri nagusia da, baina zorroztasun zientifikoa alde batera utzi gabe.


 
19:48. Pasio amerindioa. Produkzioa: Bottome, David. Zuzendaria: Bottome, David. Venezuela, 2018, 6. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

2_Pasion_Amerindia

Orain dela bost urtez geroztik gure Amerindioen nabigazio ibilbide pre-hispanikoak ikertzen ari da David Bottoneren talde, haien Curiaren erreplika autoktonoak eraikiz eta, noski, nabigatuz, Venezuelan egin diren Arkeologia Esperimentaleko lehen espedizioetan.  Ikertzaile horiek hasieratik egindako espedizioen laburpena da Pasio Amerindioa. Ahalegin berezia eginez Amerikako historiaren garai aberats, eder eta bidegabe ahantzienetako bat, garai pre-hispanikoa ezagutzera emateko.

  
19:55. Arkeologia Suitzan: maitasunaren bila. Produkzioa: Maakii. Zuzendaria: Siegler, Jo Zuzendaria: Waibel, Nils. Suiza, 2018, 51 . Hizkuntza: Alemán - Alemana.

5_Archeologie_en_Suisse

Arkeologiak nola lagun diezaguke maitasuna eta sexua ulertzen? Suitzan Ardi Aroan, Antzinaro erromatarrean, kultura aintziratarren garaian eta Neolitoan ere aurkitutako hondakin arkeologikoek erakutsiko digute maitatzeko eta ukitzeko arteak zenbateko antzekotasunak dituen milurtekoetan zehar, edo aitzitik, oso bestelakoa dela gaur egun. 


 

2019-ko Maiatzaren 22a, Ostirala

17:00. Cova del Tabac leizeko pinturak. Produkzioa: CEPAP-UAB. Zuzendaria: Nebot Torrella, Jan. España, 2019, 8. Hizkuntza: Catalán - Katalana.

1_Las_pinturas_de_la_cova_del_tabac

Camarasa herrian (La Noguera, Lleida), Cova del Tabac leizean dauden harpeetako pinturen interpretazio librean oinarritutako proiektu artistikoa aurkezten da. Historiaurrean okupatua izan zelako aztarnak ageri ditu leizeak. Laurogeigarren hamarkadan dokumentatu ziren lehenbiziko aldiz horma pinturak leizearen barnean. Arte eskematikoko 12 motiboz osatutako panela zen eta Mundu ondare izendatu zuen UNESCOk. Leizean irudikatutako motiboen interpretazio artistikoaren bidez, ibilbide bat egin da sorkuntza mito primitibo gisa. Interpretazio horrek inguruak dituen elementu bereizgarriak erabiltzen ditu leizeari zentzu sakro edo gurtzarakoa emateko. Ikus-entzunezko hau Cova del Tabac-eko bidea izeneko ondare ibilbide integralaren barnean dago eta IKTak erabiliz ezagutzaren transmisioa eta sozializazioa egin ahal izan da hezkuntzaren ikuspegitik begiratuta. 

Camarasa herrian (La Noguera, Lleida), Cova del Tabac leizean dauden harpeetako pinturen interpretazio librean oinarritutako proiektu artistikoa aurkezten da. Historiaurrean okupatua izan zelako aztarnak ageri ditu leizeak. Laurogeigarren hamarkadan dokumentatu ziren lehenbiziko aldiz horma pinturak leizearen barnean. Arte eskematikoko 12 motiboz osatutako panela zen eta Mundu ondare izendatu zuen UNESCOk. Leizean irudikatutako motiboen interpretazio artistikoaren bidez, ibilbide bat egin da sorkuntza mito primitibo gisa. Interpretazio horrek inguruak dituen elementu bereizgarriak erabiltzen ditu leizeari zentzu sakro edo gurtzarakoa emateko. Ikus-entzunezko hau Cova del Tabac-eko bidea izeneko ondare ibilbide integralaren barnean dago eta IKTak erabiliz ezagutzaren transmisioa eta sozializazioa egin ahal izan da hezkuntzaren ikuspegitik begiratuta. 

 
17:10. Champagnen bizi eta hiltzea duela 5000 urte. Produkzioa: CNRS Images. Zuzendaria: Delhaye, Claude. Francia, 2019, 42. Hizkuntza: Francés - Frantsesa.

2_Vivre_et_mourir_en_Champagne

Marais de Saint-Gond (Marne) herrialdeko Neolito garaia ikertu dute hainbat diziplinatako ikertzaileek. Eremu horretan dago Frantziako hipogeo metaketa handiena. Han, ehun bat hipogeo aurkitu zituen Joseph de Bay baroiak XIX. mendearen amaieran. Aztarnategi neolitiko kopuru handi hori izateko arrazoia bertan suharri ugari izatea da neurri batean. Suharrizko meatze askok eskaintzen dituzte haren ustiapenaren testigantzak. 2013. urteaz geroztik, jakintza arlo askotako talde batek berriro induskatu du “La Crayère” aztarnategia, Vert-la-Gravellen, eta antzinako aurkikuntzak berraztertu dituzte. Helburua da aztarnategi arkeologiko horrek, eta zabalago hartuta lurralde horrek Neolitoan, gura garaiaren aurreko 5000 eta 2000 urteen artean, izan zuen historia berregitea. 


 
19:00. Elxeko dama (lañoki kontatuta). Produkzioa: Cabeza Voladora. Zuzendaria: Jones, Arly Zuzendaria: Natsheh, Sami. España, 2018, 6. Hizkuntza: Castellano - Gaztelania.

1_La_dama_de_Elche

Film labur didaktikoa Elxeko Damaren jatorriari buruz, munduko eskultura lan ezagunenetako bat, gaur egun Madrilgo Museo Arkeologikoan ikusgai dagoena. Batez ere haurrentzat da eta animazio desberdinekin egina dago. Dama de Elche Katedrak bultzatu du film labur hau, 2014an sortua busto iberiarrarekin loturiko ikerketa hedatzeko eta sustatzeko, eta Miguel Hernandez Unibertsitateak duena.


 
19:06. Nazcako azken sekretuak. Produkzioa: One Planet. Zuzendaria: Erreca, Jean Baptiste. Francia, 2018, 90. Hizkuntza: Francés - Frantsesa.

4_Les_derniers_secrets_des_Nazcas_CopyrightOneplanet

Nazcako geoglifoak, aspaldi galdu zen zibilizazio baten aztarna bikain horiek mendeen joanari eutsi egin diote beren sekretu guztiak erakutsi gabe. Orain dela 2000 urte baino gehiago, panpako biztanleek lerro geometrikoak eta marrazki erraldoiak marratu zituzten eta sekulako hiriak eraiki zituzten. Nortzuk ziren? Nortzuk ziren zerutik ikus daitezkeen irudi enigmatiko haiek? Norentzat ziren? Zein asmo zuten?. Mende bat baino gehiagoan ikertzaileak saiatu dira misterio hori argitzen. Batzuek diote ortziaren mapak direla, beste batzuek, berriz, egutegi astronomikoak direla, edo baita ontzi estralurtarrak lehorreratzeko pistak ere. Baina orain arte teoria horietako bakar bat ere ez dute frogatu. 


 

2019-ko Maiatzaren 23a, Larunbata

18:30. Sari banaketa

  

19:00. Partenoia. Costa Gavras zuzendariaren laburmetraia

K.a. V. mendearen erdialdean eraiki zenetik XIX. mendean suntsitu eta lapurtu zen arte Atenasko Partenoiaren historia 3Dn egindako berreraikuntzen bidez. Zinema franko-greziarreko zuzendari ospetsu Costa Gavrasek zuzendua da film laburra, eta besteak beste, Oskarra, Urrezko Palma eta berrikiago Donostiako Zinemaldiko Donostia Saria irabazi ditu.

 
19:10. Paseko txoriak. Juan Miguel Gutierrez errealizadoreari omenaldia

2018ko uztailean hasi zen guztia. Irungo tren geltokira iristen hasi ziren Frantziarekiko muga gurutzatu nahi zuten Afrikatik etorritako migratzaile taldeak. Kalean egiten zuten lo. Herrian ziharduten GKEek lortu zuten mugimendu okupak erreakzionatzea eta lokalak uztea. Irungo herria kutsatu egin zuen uholde eskuzabal horrek.

Errenteriako errealizadore Juanmi Gutierrezek zuzendutako azken dokumentala.



 

Festival Internacional de
Cine Arqueologico del Bidasoa

Museo Romano Oiasso
Eskoleta, 1. 20302 Irun
Tfno.: (+34) 943-63 93 53
E-mail: ficab.oiasso@irun.org
Facebook
Colaboradores

Diario Vasco

Orrialdearen hasierara joan