Web orrialdeko edukinera joan

Bidasoako VI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB_VI

Palmares

  • Jaialdiko Sari Nagusia: "Faraoi beltzen arrastoan". Stéphane Göel.
  • Publikoaren Sari Berezia: "Beti egun urdinak". Israel Sánchez Prieto.
  • Zientzi dibulgazioaren ARKEOLAN Saria: "Segobrigako Arkeologi Parkea". José Luis Gómez Merino.
  • Epaimahairen aipamen bereziak: "Antzinako txanponen bigarren bizitza", Raymond Collet, eta "Hermioneren sekretuak", Claude Gillot.

Bidasoako VI.Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa –zinemaldia haiseratik egon izan da lotua Oiasso Erromatar Museoaren proiektuarekin– 2006ko urriaren 17tik 21a bitartean egin zen. 2006ko uztailean museoa jendeari irekita, FICABek beste helburu bat bete du bere ibilbidean; 2004an lehiaketa bihurtu zenean bezala, inauguratutako faseak erronka handiagoak ezarri zituen. Kontua ez da bakarrik Oiasso museoarena hedatzea eta hura laguntzeko gizarte-oinarria zabaltzea. Datozen edizioetan, apustuaren ardatza da zinemaldiaren ekintza-erratioa hedatzea eta daukan erreferentzi izaerari eustea, zinemaldi bakarra baita estatuko arkeologi zinemaren munduan.

Etengabe hobetzeko dinamika agerian dago Zinemaldiaren zertasunean bertan. 2005eko edizioan 11 dokumental aurkeztu baziren, 2006an, 20 izan ziren. Gainera, hiru sail izan ziren: ofiziala, Antropologia-Etnologiarena eta Gerra Zibilaren Oroitzapenarena (1936-1939). Bi egoitza ere izan zituen: ohizkoa, Amaia KZko Auditorioa eta Oiasso Museoko bertako areto nagusia. Arkeologi zinea izan zen goizetako saioetan, 11:00etan; arratsaldekoetan, 17:00etan; arratsalde-gauekoetan, 19:30ean. Hain zuzen ere, deialdi horretan, 40 film baino gehiago aurkeztu zituzten (Parte-hartzaileen herrialdeak: Australia, AEB, Portugal, Frantzia, Egipto, Israel, Suitza, Erresuma Batua, Grezia, Espainia, Belgika, Alemania, Bosnia-Herzegovina, Euskal Herria...), eta oso zaila izan zen amaierako sailkapena egitea. Eztabaidak, zinemaldiko elementu agerikoak baitira, espezialistek, ikerlariek eta unibertsitateko irakasleek eskaini zituzten. Honakoak izan ziren, bereziki, haien ardatzak: paleolitikoko labar-pinturak, testigantza greko eta erromatarrak eta itsas mundua. 20 film, 3 sail eta 6 eztabaida izan ziren edizio honetako programazioaren adierazle enblematikoak.

Fitxa teknikoa

FICAB VI
Urtea: 2006
Data:: Urriaren 17, 18, 19, 20 eta 21
 



Festival Internacional de
Cine Arqueologico del Bidasoa

Museo Romano Oiasso
Eskoleta, 1. 20302 Irun
Tfno.: (+34) 943-63 93 53
E-mail: ficab.oiasso@irun.org
Facebook
Colaboradores

Diario Vasco

Orrialdearen hasierara joan