Irungo Udaleko Kultura arloak, Oiasso Erromatar Museoaren bidez, Bidasoko Nazioarteko 22. Zinemaldi Arkeologikoaren (FICAB) balantzearen berri eman du. Joan den larunbatean amaitu zen, Amaia KZn egin zen amaiera-jaiarekin. Zinemaldiari agur esateko, sari-banaketak eta "Los caballeros de la mesa cuadrada" filmaren proiekzioak izan ziren, Bizinema taldearen eskutik. Zinemaldiak datu onenak izan ditu ikus-entzuleen kopuru aldetik.
Aurtengo kartela pizgarriz beteta zegoen: egoitza eta laguntzaile berriak (Tabakaleraren estreinaldia), hezkuntza-saileko nobedadeak (Ark-mo ekimenaren bidez ikasleek mugikorrarekin egindako lanak) eta lehiaketara aurkeztutako kalitate handiko film-zerrenda indartsua, film luzeak nabarmenduz.
Lehiaketaren antolatzaileek "edizio honetan ikus-entzuleek eman duten erantzun bikaina" balioetsi dute. Izan ere, aste osoan, Amaia KZko, Aquariumeko eta Tabakalerako proiekzioetan, ikus-entzule asko izan dira, aurreko urteetako erregistroak bikoizteraino. Guztira, 1.333 ikus-entzule zenbatu dira, eta 2021ean, 721 izan ziren. Zinemaldiko sail eta ordu-tarte guztietan igo dira erregistroak.
"FICAB altxor bat da, eta edizio hau inflexio-puntu bat izan da. Dibulgazio zientifikoaren, historiaren eta arkeologiaren alde urtetan egindako lanaren fruituak jasotzen ari gara, eta baita apustua egin genuelako ere zinemaldi paregabea izan zedin, eta alde horretatik, Irundik kanpo ere aitorpena jasotzen du", esan du José Antonio Santano Irungo alkateak.
Zehazki, hezkuntza-sailak 285 ikusle bildu zituen (% 51 gehiago); arratsaldeko saioak Amaia KZn, 209 lagun (% 68 gehiago); gaueko emanaldiak Amaia KZn eta Aquariumean, 651 pertsona (% 51 gehiago); eta amaiera-ekitaldian, 188 ikusle (% 42 gehiago). Horretaz aparte, nabarmendu behar da zinemaldiko ikus-entzuleek ere bikain erantzun zutela Festhome plataformaren bidez: 1.295 sartu ziren; iazko 832 erraz gaindituz.
Larunbatean jakin ziren zein izan ziren sarituak, eta hiru sariez gain, Epaimahaiaren aipamen berezi bat ere izan zen. Hona hemen sari-banaketa:
Epaimahairen Sari Nagusia, ALEXIS DE FAVITSKI-k zuzendutako “LES ETRUSQUES, UNE CIVILISATION MYSTERIEUSE DE MEDITERRANEE” filmarentzako (“ETRUSKOAK, MEDITERRANEOKO ZIBILIZAZIO MISTERIOTSU BAT”).
Balio pedagogikoak ondoen jasotzen dituen filmarentzako Hezkuntza Saileko saria, MARTIN FREETH-ek zuzendutako "ANTIKYTHERA COSMOS" filmarentzako.
Hezkuntza Sailean aipamen berezia eman zaio Alaitz Ochoa de Eribek zuzendutako ARTE PALEOLITOA ARGITARA filmari.
Arkeolan saria zientzia-dibulgazioari, Gianmatteo Matullok zuzendutako “L´Appia a Minturnae. Il videodirario di Scavo” filmarentzako (La Vía Appia en Minturnae. Indusketa baten bideoegunerokoa). Ikus-entzuleen Sari Berezia " Javier Truebak zuzendutako "El sueño de la vida eterna" filmarentzako ("Betiereko bizitzaren ametsa").
FICAB XXII
Urtea: 2022
Data:: 2022ko azaroaren 14tik 19ra
Tlalocan, jainkoen hiriaren azpian filmak euriak azpimunduko sarrera aurkitu zueneko mito teotihuacandarra kontatzen du. Sergio Gómez Chávez arkeologoarekin batera, Teotihuacango monumentu arkeologikoen artean Suge Lumadunaren Tenpluaren azpian aurkitutako tunela esploratuko dugu, Mexikoko antzinako kulturen handitasuna eta naturaekin eta kosmosarekin zuten harrermana frogatzen duen aurkikuntza historiko bat.
Peru iparraldean, haurren sakrifizio masiborik handiena deskubritu zen, aurrekaririk gabeko aurkikuntza arkeologiko bat, eta, horrela, Chimú erresumaren ateak ireki zitzaizkigun. Bada, ikerketa kriminal baten gisako nazioarteko ikerkuntza arkeologiko honek inkak sortu aurreko Andeetako azken zibilizazioaren misterioak argituko dizkigu.
ARK-MO: Oroitharriak. Espainia / España 2022 5'
Kantabriako Ikerketa Paleolitikoen Institutuko arkeologo talde batek Isuntzako koban aurkitutako labar artearen erreprodukzio bat egin du 3 dimentsiotan. Helburua, arte paleolitikoa haren sortzaileek argiztatzen zuten bezala ikustea. Horretarako, argiztapen sistema ezberdinekin esperimentatu dute, hala nola gantzezko lanparak eta zuziak. Emaitza benetan harrigarria da.
Giza Lehoia (-40.000 urte), eta Sungir-eko perlak (-35.000 urte) Frantziako Museoen Ikerketa eta Zaharberritze Zentroan aztertuak izan dira, Louvre jauregian, non Kultur Ondarearen azterketan osoki sailkatua den munduko partikula azeleragailu bakarra dagoen (NEW AGLAE). Font-de-Gaumeko historiaurreko kobazuloan (-15.000 urte), pinturak (polikromatuak) azken puntako teknologiarekin aztertzen dira.
Apuliar eskualdearen edertasuna oso urrun ibili zen eta aurrekaririk gabeko irudi-sekuentzia baten bidez berrinterpretatu zen: "Pèlagos" bideo-artea da, itsaso zabaleko greziar terminoa, eta Apuliako historiari hasiera eman zioten kulturen bidegurutzeari erreferentzia egiten dio.
Thomas Faucher, CNRSko ikertzaile, arkeologo eta numismatista "Txanponak egitea" proiektua zuzentzen du. Helburuak Antzinatean txanponak fabrikatzeko teknikak eta etapa desberdinak hobeto ulertzea dira. Laborategian, baina baita arkeologia esperimentalaren bitartez ere, bere taldeak operazio-katearen hainbat lotura aztertzen ditu, metal gordinetik hasi eta txanponak asmatzeraino, trokelen grabaketa barne, tresna hauek txanponak inprimatzeko erabiltzen direlarik.
Nola agertu zen giza generoa? Kromdraaïn, Hegoafrikan, José Braga paleoantropologo frantsesak bi haurren aztarnak aurkitu zituen... duela 2,5 milioi urtekoak! Inoiz aurkitutako zaharrenak dira, giza generokoa bata eta Paranthropus generokoa (gure ahaiderik hurbilenekoa) bestea. Bada, aurrekaririk gabeko abentura zientifiko baten abiapuntua izan zen aurkikuntza hori, eta baliteke gure generoaren jatorria behin betiko argitzeko balio izatea.
Calanqueseko Parke Nazionalean, itsas mailatik 37 metro behera, munduko urpeko kobazulo apaindu bakarra dago, Cosquer, sekulakoa eta duela 30.000 urteko pinturaz eta grabatuz betea. Ia ezezaguna da, iristen zaila baita, eta, orain, arriskuan dago, itsas mailaren igoera dela eta. Bertako maisulanak analizatzen dituzten arkeologoei eta haiek erreproduzitzen dituzten artistei jarraikiz, filmak kobaren aparteko historia kontatzen du, eta garai batean uretatik kanpo Mediterraneoko itsasertzean bizi ziren gizakiak aztertzen ditu.
Milurteko bat baino gehiagotan zehar, talaiotikoek harrizko monumentuak eraiki zituzten, euren bizimodua ez ezik, gizarte antolaketa eta sinesmen eta erritoak islatzen zituzten harrizko monumentuak altxatu zituzten. Kultura aparta izan zen, eta nabetak, talaiotsak, taulak, zirkuluak eta kobazuloak sinbolismoz beteta utzi zituen, zeinetan astroak zapaltzen zuten lurra bezain garrantzitsuak ziren. Ehunka monumentu, gaur egun uharteetako historiaurrea aztertzeko funtsezko laborategia osatzen dutenak. Menorcako Kontsell Insularrak Menorka TalaIótica dokumentala bultzatzen du, uharteetako odisea ziklopea bat, UNESCOren munduko ondarearen zerrendan inskribatzeko hautagaitzari babesa emateko.
1822ko irailaren 14ean, Parisko teilatupeko gela batean, Jean-François Champollionek bere helburua lortu zuen azkenean, azken kartutxo baten deskodeketak falta zitzaizkion elementuak eman zizkion. Mila urteko zibilizazio batek aurkitu zuen hitza... Ia 30 urte iraun zuen bilaketa baten gailurra izan zen. Pozez zoratzen, hamarkadetan zehar bere tutorea izan den gizona estu besarkatuko du: bere anaia nagusia, Jacques-Joseph. Historiak anaia gaztea baino ez du gogoratu, baina hieroglifoen deszifratzea bikote baten lana izan zen: bi anaiek beren patuan sinesten zuten, eta azkenean arrakasta lortu zuten oztopo guztiak banan-banan gaindituz, aurreko ikertzaile guztiek amore eman bazuten ere.
Zahi Hawass-ek, Egiptoko arkeologiaren pope handiak, Luxorreko Urrezko Hiriko azken aurkikuntzak
erakutsiko dizkigu, esklusiban, eta espainiar egiptologoek Egiptoko misioetan
egindako lana baloratuko du, sakon baloratu ere.Izan ere, Manuel Pimentel Egiptora joango da, Egipto
Garaitik Egipto Behereraino,eta faraoi handien
eta herriaren bizitza ezagutaraziko diguten aurkikuntzak egingo ditugu elkarrekin, in situ:3.000 urte geroago,
errege eta langileak plazara agertuko dira.
UNESCOk Abu Simbeleko tenpluak erreskatatu zituenekoaren 50. urteurrenaren kontura, basamortu eta uholdeei aurre egin eta tenplu batzuk babestea lortu zuten misio frantses eta atzerritarrei jarraitzen die filmak –beste tenplu batzuk Nasser aintziraren hondoan utzi behar izan ziren–. Artxiboak, kontakizunak eta 3D-ko animazioak konbinatuz, erreskate ikusgarri hori ekarri zuen Paris eta Nilo arteko abentura handia biziberritzen du, eta gaur egun arriskuan dagoen ondarea babesteaz hausnarraraziko digu.
Bou Ferrer erromatarrek merkataritzarako erabili zuten itsasontzi handi bat zen, K.o. I. mendean Cádiz eta Erroma arteko itsasaldi batean Alacanteko kostaldearen parean hondoratu zena. Kasualitatez aurkitu zen, 1999an, eta, ordutik, hainbat indusketa zientifiko egin dira, eta emaitza harrigarriak lortu: itsasontziak Cádizen ekoitzitako arrain saltsez betetako 4.000 bat anfora eta Sierra Morenako meategietako berunezko lingoteen kargamentu bat zeramatzan.
Eraikinaren neurrigabetasuna liluragarria da, eta azalpen erabat zentzugabeak sorrarazten ditu: estralurtarrak, elkarte sekretuak, Atlantida… Horrelako teoria gehienak, ordea, bi mendeko ikerketa zientifikoaren ukazio hutsean oinarritzen dira, eta bada garaia egiazko historia kontatzeko, gertaerak azaldu eta erakusteko, ikus-entzuleen zaletasuna eta espiritu kritikoa suspertzeko giltzak emateko.
Film honi esker, bidaiatu eta Italiako urpeko aparteko
ondarea ezagutuko dugu;zinezko museo likido bat, altxorrez betea:Baia izeneko urpeko hiri miragarria;Albengan aurkitutako ohorezko itsasontzi erromatarra,
Mediterraneoan aurkitutako handiena; Mazara del Valloko satiro dantzaria, Greziako brontzezko
estatuagintzaren maisulana, Siziliako kanalaren sakonean aurkitutakoa;eta Egada uharteetako guduko itsasontzi muturren
aurkikuntza txundigarria, Levanzo izeneko uhartean, non erromatarrek
kartagotarrak menperatu zituzten eta lehen gerra punikoari amaiera eman zioten.
Djehuty proiektuari esker, faraoien Egiptoko lehenengo hilobi lorategia aurkitu eta induskatu da, Luxorreko nekropolian, Tebas zenean, eta, espainiar zientzialarien lorpen horren inguruan, Nilo bazterreko duela 4.000 urteko herrialde batean beste munduarekin lotuta zituzten objektuei, arteari, errituei eta sineskerei buruzko dokumental bat ondu da. Haiek berpizteko lan arkeologiko zoragarria du haritzat: hainbat ikuspegitatik, betiereko bizitzaren ametsa bere osotasunean erakutsiko digu, eta, haren bidez, antzinako Egiptoko ingurumenaren eta eguneroko bizitzaren zenbait alderdi interesgarri.
Ia urte osoan, Portitxolgo badiako urak (Xàbia, Alacant) gardenak eta beroak dira; hango badia naturalak zinezko babes portuak dira… Antzinarotik! Horixe egiaztatuko dugu Mediterranoan hondoratutako itsasontzi batera egindako urpeko espedizio bati esker. Nork esango luke Mallorcan Can Pastillatik paseatzean itsasertzean bertan itsasoak atzera egiten duen lekutik 50 metro eskasera erromatarren garaiko itsasontzi batek milaka urteko bere karga turisten begien bistan gordetzen duela? Azken batean, itsasoa da eskura dugun aztarnategi arkeologikorik handiena.
Kantabriako Ikerketa Paleolitikoen Institutuko arkeologo talde batek Isuntzako koban aurkitutako labar artearen erreprodukzio bat egin du 3 dimentsiotan. Helburua, arte paleolitikoa haren sortzaileek argiztatzen zuten bezala ikustea. Horretarako, argiztapen sistema ezberdinekin esperimentatu dute, hala nola gantzezko lanparak eta zuziak. Emaitza benetan harrigarria da.
Milurteko bat baino gehiagotan zehar, talaiotikoek harrizko monumentuak eraiki zituzten, euren bizimodua ez ezik, gizarte antolaketa eta sinesmen eta erritoak islatzen zituzten harrizko monumentuak altxatu zituzten. Kultura aparta izan zen, eta nabetak, talaiotsak, taulak, zirkuluak eta kobazuloak sinbolismoz beteta utzi zituen, zeinetan astroak zapaltzen zuten lurra bezain garrantzitsuak ziren. Ehunka monumentu, gaur egun uharteetako historiaurrea aztertzeko funtsezko laborategia osatzen dutenak. Menorcako Kontsell Insularrak Menorka TalaIótica dokumentala bultzatzen du, uharteetako odisea ziklopea bat, UNESCOren munduko ondarearen zerrendan inskribatzeko hautagaitzari babesa emateko.
University College Londoneko (UCL) Anticiterako ikerketa-taldea ahalegintzen ari da Anticiterako Mekanismo enblematikoaren aurrealdearen eredu bat sortzen, antzinako Greziako kalkulagailu astronomikoaren zati batetik, 1901ean greziako belaki urpekariek aurkitu zuten hartatik. Detektibe zientifikoen historia honek, 3D puzzle diabolikoa argitzen du. Antzinako Greziako kosmosaren ulertze zoragarria agerian utziz, baita jenioaren sorkuntza liluragarria, Babiloniako astronomiako zikloak, Platonen Akademiako matematikak eta antzinako Greziako teoria astronomikoak konbinatzen dituena.
2019an, Alerian (Korsikan), arkeologo talde batek K.a. IV. mendeko hilobi etrusko garrantzitsu bat aurkitu zuen,eta hilobiak eta barruan zegoen guztiak uhartearen iragan etruriarra azaleratu zuten.Antzinako Mediterraneoko zibilizaziorik oparoenetako bat izan zen etruriarra, baita enigmatikoenetako bat ere.Bada, ezohiko aurkikuntza hartan oinarrituz, eta Frantziako eta Italiako aztarnategi etrusko prestigiotsuenak ere baliatuz, arkeologo eta historialari talde sutsu batek etruriarren historia erreskatatu du, goren mailatik gainbeheraraino.
University College Londoneko (UCL) Anticiterako ikerketa-taldea ahalegintzen ari da Anticiterako Mekanismo enblematikoaren aurrealdearen eredu bat sortzen, antzinako Greziako kalkulagailu astronomikoaren zati batetik, 1901ean greziako belaki urpekariek aurkitu zuten hartatik. Detektibe zientifikoen historia honek, 3D puzzle diabolikoa argitzen du. Antzinako Greziako kosmosaren ulertze zoragarria agerian utziz, baita jenioaren sorkuntza liluragarria, Babiloniako astronomiako zikloak, Platonen Akademiako matematikak eta antzinako Greziako teoria astronomikoak konbinatzen dituena.
Normandiako baso batean, hondakin misteriotsu batzuk azaldu ziren, eta lehenengo ikerketa arkeologikoek, zeinak XIX. mendean egin ziren, erromatarren santutegi monumental batenak zirela aditzera eman zuten. 2000ko hamarkadaren hasieran, santutegia behin eta berriro arpilatua zela, Etienne Mantel arkeologoak indusketa berriei ekin zien. Egindako aurkikuntzen garrantzia ikusita, susmatu zuen bazitekeela basoan ahaztera utzitako hiri erromatar baten aztarnak izatea, eta, bata bestearen atzetik aurkikuntza ikusgarriak egin, eta, azkenean, arkeologoen ametsa bete zen: hiri ezezagunaren izena azaldu zen!
2020an, beste kanpaina arkeologiko bat egin zen Minturnaen, Castrum izeneko eremuan, eta indusketek Via Appia izeneko bidearen beste tarte bat eta Regina Viarum pareko eraikin publiko harrigarriak azaleratu zituzten. Bada, film hau Gianmatteo Matullo arkeologoak indusketei eta aparteko kanpaina arkeologiko horren barruan egindako aurkikuntza txundigarriei buruz ondutako bideo egunkari bat da, Via Appia izeneko bidearen Minturnaeko historia ezezaguna argitzen duena.
Kantabriako Ikerketa Paleolitikoen Institutuko arkeologo talde batek Isuntzako koban aurkitutako labar artearen erreprodukzio bat egin du 3 dimentsiotan. Helburua, arte paleolitikoa haren sortzaileek argiztatzen zuten bezala ikustea. Horretarako, argiztapen sistema ezberdinekin esperimentatu dute, hala nola gantzezko lanparak eta zuziak. Emaitza benetan harrigarria da.
Baydha Petraren kanpoaldean dago, UNESCOren Gizateriaren Ondarea, eta, bizantziar garaiaren ondoren, inguruko kokaleku nagusietako bat bihurtu zen. Baydha aztarnategi islamiarrak garai islamiarreko kokalekuaren froga esanguratsuenak eta eskuragarrienak ditu gaur egun, baita eskualdean induskatu diren bi meskita bakarrak ere. Baydha Islamikoaren egitasmoa proiektu zabalago baten parte da, Petra eskualdean islamiar garaia ikertzen duena, ikerketa arkeologikoen, prestakuntza arkeologikoaren eta komunitatearekiko konpromisoaren proiektu bat da, eta alderdi horiek sinergia estuan lan egiten dute
K.a. 50 inguruan Arezzon, zeramika mota berri bat fabrikatzen hasi zen, hamarkada gutxitan, arrakasta itzela lortu zuen, Erromatar probintzia urrunenetara iritsiz: Terra Sigillata Italika izenekoa. Fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat Ateius izan zen.
Errenteriako eta Oiartzungo Batxilergoko latinezko ikasleek taba-joko erromatarra berreraiki dute hexametro daktilikoetan egindako filma batean. Bertan, Claudio enperadoreak erromatar jokoei buruz egindako obra galdua omentzen dute, eta aldi berean, Robert Gravesen eleberrian oinarritutako "Yo, Claudio" serieari keinu egiten diote.
Laïla Nehmé arkeologoak erronka zoro bat jo zion bere buruari: Saudi Arabiako eta Jordaniako basamortuetara espedizio bat egitea, intsentsuaren bidearen ibilbide zehatza aurkitzeko. Horrela, inoiz egin gabeko ikerkuntza arkeologiko bati esker, road movie batean bageunde bezala, zibilizazio oso bat esploratuko dugu: nabatearrak, basamortuko maisu-maistrak. Nor ziren? Nola lortu zuten halako erresuma boteretsua eratzea? Zer erlijiotakoak ziren? Zertan sinisten zuten? Nola bizi ziren? Bada, Hegran eta Petran (erresumako hiriburuan) egindako azken aurkikuntza arkeologikoek zibilizazio horren argazkia osatuko dute, oraindik misteriotsua bada ere.
Herri lanetako ingeniari Isaac Morenok Erromatar Inperioko egitura eta eraikin ikusgarrienak ezagutaraziko dizkigu, asmamen handikoenak, eta haiei bide eman zieten teknologiak eta ingeniaritza azalduko dizkigu. Arkitekto eta ingeniari modernoak Etruriako arkitekturaren oinordeko direla erakutsiko digu, Greziako arkitekturan inspiratu zirela, eta batean zein bestean teknologia eta materialen esparruko berrikuntza apartak egin zituztela. Horrela, ulertuko dugu nola bihurtu zen Erroma Antzinaroko hiririk handi eta monumentalena eta nola bete zituzten eraikuntza handiek Inperioa.
Fikziozko dokumental berritzaile honek lombardiarren
historia kontatzen du, zinemaren eta dibulgazio artistikoaren arteko
interakzioaren bidez,eta Alboinoren istorioa du ardatz, bere herriarekin
batera Italiara iritsi zen lehenengo errege lombardiarra.Gainera, errege gogoangarri horrek bizi izandako
gertaeren artean, lombardiarrak nola bizi ziren erakusten duten irudi
berritzaileak agertzen ditu, inpaktu emozional handikoak.
Herri indigena askok ezin izan dute sua beti menperatu.
Lilurak, gutiziak, suntsipenak eta matxinadak
markatutako historia bat zeharkatuz, sua munduko herri zapaldu guztien
historiaren parte izan da.Zer geratzen da dena errauts bihurtzen denean?
Espainiako Gerra Zibilak eta frankismoak paisaia
beldurgarria utzi zuten: dozenaka mila zibil erail, izenik gabe hilobiratuak
eta ahaztera utziak.Horrela, bizia ez ezik, gogoratuak izateko eta hilobi
duin bat izateko eskubidea ere kendu zizkieten.Hamarkadak igaro dira ordutik, baina Espainia hobi
komunez beteta dago oraindik.Zehazki, Pico Reja izeneko hobia Sevillako hilerrian
dago, eta Europako handienetako bat da: kalkuluen arabera, litekeena da
errepresio frankistaren 2.000 biktima zibil baino gehiago izatea bertan.
Pico Reja ez da dokumental historiko bat, oroimenaren berreraikuntza bat baizik, gogoeta egiteko espazio bat sortzen saiatzen dena eta iragana eta oraina ulertzeko gakoak aztertzen dituena.
Arturo erregea eta haren zaldunik leialenak Grail Santuaren bila abiatzeko agindua jaso dute Jainkoarengandik. Beren bilaketa amaiezin horretan, Fedearen etsairik sutsuenei egin beharko diete aurre: piztia odoltsua, sorginak, aztiak, zaldun etsaiak edota untxi gizajale bat. Monty Python taldeak Erdi Aroko Ingalaterraren, Arturo Erregearen eta haren Zaldunen parodia egiten dute umorez, ironiaz eta sarkasmoz beteriko satira honetan.
Facebook