2015-ko Maiatzaren 14a, Larunbata
12:00. Medusaren baltsaren egiazko historia. Produkzioa: Grand Angle Productions. Produkzioa: ARTE France. Zuzendaria: Jollon, Herlé. Francia, 2014, 90. Hizkuntza: Francés.
Film honek Géricault-en "Medusaren
baltsa" koadro ospetsua, Louvre museoan dagoena, hartu du erreferentziatzat. Itsasontzia XIX.
mendean hondoratu zen Afrikako kostaldetik gertu; bidaiariak eta marinelak
hainbat txalupatan eta baltsa batean salbatu ziren, zenbait egun jitoan egoera
penagarrian egon ondoren. Haien erreskatea gertakari handia izan zen eta
eragina izan zuen gizarte frantsesean. Gertaera hori kontatzen du dokumentalak,
baltsa berreraiki eta ur gainean igeri jarri arte ontziko bizimoduaren
xehetasun guztiak ezagutu ahal izateko.
17:30. Aigues Mortes eta San Luis erregearen gurutzadak. Produkzioa: Gedeon Programmes. Zuzendaria: Lefebvre, Xavier Zuzendaria: Fontana, Benjamin. Francia, 2014, 52. Hizkuntza: Francés.
Rodano ibaiaren bokalean, Aigues Mortesko
hiribildu harresituko fundazioak aukera emango du San Luis errege frantsesak
bultzatutako gurutzaldien testuingurua birsortzeko. Oinarritzat hartuta egungo
hiribildua, oso ondo kontserbatu baititu bere harresiak eta XIII. mendeko hiri
planoa, eta haren ingurua estuarioko paduren artean, kanpo merkataritzaren
zerbitzurako eta Jerusalenera zihoazen itsasontzien abiapuntu izateko sortutako
itsas portuaren goraldia eta gainbehera erakusten ditu.
19:00. Santa Sofia basilikaren erradiografia. Produkzioa: ARTE France. Produkzioa: ZED. Produkzioa: Providence Pictures. Produkzioa: Nova-WGBH. Zuzendaria: . Francia, 2014, 87. Hizkuntza: Francés.
Dokumental honek xehetasun handiz
deskribatzen ditu Santa Sofiaren arte eta arkitektura nortasuna, eliza VI.
mendekoa da eta oraindik zutik dago, lurrikara ugari izaten diren lurralde
batean egon arren, eta XV. mendearen amaieran musulmanen eskuetan erori izan
arren. 3D-n egindako infografia eta berreraikuntza ugari aurkezten dira eta
horiei esker ezagutu daitezke monumentu horren alderdi nagusiak.
2015-ko Maiatzaren 15a, Igandea
12:00. Turfango misterioak. Zuzendaria: Zuzendaria: Wedel, Carola. Alemania, 2014, 45. Hizkuntza: Alemán.
Taklamakan basamortu txinatarretik hurbil,
Zetaren Bidearen iparraldean, daude Kizil leizeak eta Kucha eta Turfan oasiak.
Leizeak dituzten pintura budista bikainengatik dira ospetsu, III eta XIII.
mendeen artekoak, hain zuzen ere, eta haietako batzuk Berlinen daude ikusgai.
Filmak aurkitzaileen bidaia biziberritzen du, jatorriz alemaniarrak haiek, XX.
mendearen hasieran, eta leizeetako margoak erakusten ditu, eta baita Alemaniara
eraman zirenen berregokitzea ere museo berri batean, Humboldt Forum izenez
ezagutzen dena.
19:00. Samotraziako Garaipena agerian. Produkzioa: Gedeon Programmes. Produkzioa: ARTE France. Zuzendaria: Garcias, Juliette. Francia, 2015, 52. Hizkuntza: Francés.
Samotraziako Garaipena eskulturan orain
dela gutxi egindako berritze lana da abiapuntua eskultura multzo horri buruz
informazio handia emateko. Aurkikuntzaren historia kontatzen du irudien bidez,
eskultura agertu zen santutegiaren testuinguruaren berri ematen du, Frantziara
nola eraman zen, ikerketen emaitzak, nola zizelatu zen jakin ahal izateko eta
intereseko beste hainbat xehetasun ere. Gurtzarako irudi eta Louvre museoko
bildumetako ondasun enblematikoenetako bat, karra pizten baitu bisitarien
artean, bilakatzeko prozesua zer-nolakoa izan zen azaltzen du halaber.
2015-ko Maiatzaren 16a, Astelehena
19:00. Zinemaldia irekitzeko ekitaldia
19:30. Petra, basamortuko hiriburua. Produkzioa: ARTE France. Produkzioa: ZED. Produkzioa: Providence Pictures. Produkzioa: Nova-WGBH. Zuzendaria: . Francia, 2014, 80. Hizkuntza: Francés.
Petra hiriak, erreinu guztiz aberats bateko
hiriburua izan zenak, Nabateosekoa, hain zuzen ere, aurkikuntza berriak
eskaintzen dizkigu etengabean. Hiru basamorturen bazterrean, Arabiakoa,
Siriakoa eta Neguev-ekoa, Erromatarren Inperioak bere egin zuen kristauen aroaren
hasieran. Garai horretan bertako harrian induskaturiko monumentu batzuez
hornitu zuten eta nortasun guztiz bakarra eman zioten haiek. Gero abandonatu
egin zuten, Beduinoen eskuetan geratu zen, eta ahanzturan gelditu zen XIX.
mendean berraurkitu zuten arte. Baina dokumental honetan erakutsiko den bezala,
kultur testuinguru zabalago batean dago Petra, eta horri esker uler daitezke
haren berezitasunetako asko.
2015-ko Maiatzaren 17a, Asteartea
11:00. Eboluzionatu!. Produkzioa: Escuelab. Zuzendaria: Devitto, Facundo Zuzendaria: Ruiz, Begoña. España, 2014, 13. Hizkuntza: Castellano.
"Eboluzionatu!" film labur
hezigarria da, eta irudi erreala eta animazioa nahasten ditu biziari eta
espezien bilakaerari jatorria eman zioten prozesuetan barrena eramateko,
Historiaurretik gaur egunera arte.
11:15. Gure aztarnen atzetik: nekazaria. Produkzioa: Tournez s´il vous plait. Zuzendaria: Molia, Agnès Zuzendaria: Marchand, Thibaud. Francia, 2014, 26. Hizkuntza: Francés.
Neolitikoak aldaketa handiak ekarri zizkien
Ekialde Hurbileko populazio paleolitikoei, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren
bidez. Ehiztari-fruitu biltzailea zena nekazari sedentario bilakatu zen eta
bizimodu berri hura pixkanaka-pixkanaka zabaltzen joan zen herrigune europarren
artean. Dibulgazio bokazio argiarekin, Frantziako arkeologia garrantzitsuena
aurkezten duen sail baten barnean dago dokumental hau.
11:45. Hizkuntza zinematografikoa Egipton. Zuzendaria: Bocktor, Genevieve. Egipto, 2013, 19. Hizkuntza: Árabe.
Kontalari baten laguntzarekin, Egipto
zaharreko irudi artistikoen sail bat ikusteko aukera izango dugu, eta ikusiko
dugu berariazko hizkuntza zinematografikoa dagoela eszenak aurkeztean. Haietako
asko argitaragabeak dira mendebaldeko publikoarentzat, baita ezagutzak
dituztenentzat ere, sarbide esklusiboa eta mugatua duten monumentuetan hartu
baitira.
17:00. Egia osoa Tenplarioei buruz. Produkzioa: Gedeon Programmes. Zuzendaria: Pradinaud, Mathieu. Francia, 2013, 52. Hizkuntza: Francés.
Paris, 2010eko urria. XIX. mendeko merkatu
estali baten barruan, Parisen erdian, indusketa arkeologiko handi bat eraman
zen aurrera Tenpleko Zaldunek XII. mendean, Jerusalendik itzuli zirenean, beren
altxorrak biltzeko gune bat eraiki zuten lekuan. Indusketa horri esker
eskuratutako informazioari, guztiz garrantzitsua historiaren ikuspegitik
begiratuta, historialariek Vatikanoan aurkitutako artxibo berri batzuk erantsi
zaizkio, eta ezagutzen ez genituen datuak eskainiko dizkigute Tenplarioen eta
haiek Gurutzadetan izan zuten parte hartzearen inguruan.
19:00. Haitzetan. Produkzioa: Diego, Enrique. Zuzendaria: Diego, Enrique. España, 2015, 7. Hizkuntza: Castellano.
Topo egiten dute basazaldi batek eta
paleolitikoko mutiko batek. Haien artean lotura bat sortuko da, elkarrekiko
jakin-mina, milurteko askotan heredatutako beldurrak ere esnatuko diren arren.
19:10. Oinatza, historiaurreko haitzuloetako artea. Zuzendaria: Zuzendaria: Yung-Hoon, Lee. Corea del Sur, 2015, 48. Hizkuntza: Coreano.
Gizakiaren lehen arte adierazpenetako bat
dira petroglifoak edo harrian landutako irudiak, eta baita lehen animazio
ahalegina ere. Zein sekretu gordetzen dituzte ordea? Paleolitikoan sortutako
lehen artelanak erakutsiko dizkigu dokumental honek, ikuspegi orokor batetik
begiratuta betiere, eta Errusian eta Korean aurkitutako arte adierazpenak ere
aintzat hartu dira hartan.
20:00. Djehuty-ren bila: momien, hilobien eta hieroglifikoen artean. Produkzioa: Madrid Scientific Films. Zuzendaria: Trueba, Javier Zuzendaria: Latova, José. España, 2015, 55. Hizkuntza: Castellano.
"Djehuty-ren bila" dokumentalak
Egipton egindako hamahiru indusketa arkeologiko kanpainaren nondik-norakoak
kontatzen ditu, Djehuty-ren hilobian oinarrituta. Lehen emakume faraoia izan
zen Hatshepsut erreginaren altxorraren begiralea zen hura. Haien aurpegiak eta
izenak sistematikoki ezabatu ziren orain dela 3.500 urte haietaz ez
gogoratzeko. Gaur, José Manuel Galánek zuzendutako nazioarteko talde bat haien
memoria leheneratzen ari da Dra Abu el-Naga nekropolia aztertuz, Luxor-en.
Djehuty-ren hilobia eta haren Hildakoen Liburu izugarria dira abiapuntua
pertsonaia berriz, aurkikuntza baliotsuz, ez-ohiko aurkikuntzez eta lekuan
bertan egindako zientzia lanaren irudi argitaragabeez beterik dagoen abentura
honetarako.
2015-ko Maiatzaren 18a, Asteazkena
11:00. Geure aztarnen atzetik: herritarra. Produkzioa: Tournez s´il vous plait. Zuzendaria: Molia, Agnès Zuzendaria: Laville, Nathalie. Francia, 2014, 26. Hizkuntza: Francés.
Fue
Julio César quien bautizó con el nombre de las Galias al conjunto de
territorios que conquistó entre los años 58 y 51 a. C. La civilización
galorromana se desarrolló durante dos siglos de paz poblando las nuevas
provincias de anfiteatros, foros o templos, situados en ciudades. Y quien dice
ciudad, dice ciudadano, una noción que se desarrolla a la par que la integración
de los galos en el Imperio.
11:30. La Olmeda, hiribildu erromatarra. Produkzioa: Diputación de Palencia. Zuzendaria: Diputación de Palencia. España, 2011, 8. Hizkuntza: Castellano.
1986. urtean aurkitu zuten La Olmeda Hiribildu erromatarra,
eta mundu erromatar-hispaniarreko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetako
bat da. Behe Inperioko (k.o. IV. mendea) etxe handi bat da, eta haren eraikin
nagusia erdiko patio baten inguruan eratua dago. Patio horretara irekiak daude
aretoak, mosaikozko zoladura bikainekin gehienak. Ekoizpen txiki honetan
ibilbide bat egingo dugu hiribildu erromatar horretan, Palentzian eta bere
testuinguru historikoan barrena.
11:40. El Cardonal, arkeologia Andeetan. Zuzendaria: Zuzendaria: Vercesi, Luciano. Argentina, 2014, 34. Hizkuntza: Castellano.
Abiapuntu gisa El Cardonal aztarnategia
hartuta, Argentinako Andeetan, bertako biztanleen eta arkeologoen artean
sortzen den harremana aurkezten du dokumentalak. Haien laguntzari esker,
berraurkitzen eta balio handiagoa ematen diote iraganari, eta Arkeologiako
ikerketa teknika nagusiak erakusten dizkigu. Oraina eta iragana nahasi egiten
dira laborarien eguneroko bizitza zientzia ikerketekin loturik.
17:00. Gerlari lapurtuak. Produkzioa: Luckfilm. Zuzendaria: Luck, Wolfgang. Alemania, 2014, 52. Hizkuntza: Inglés.
Nola liteke Kanbodiako tenplu
ospetsuenetako bateko eskultura batek Sotheby's enpresako enkante batean
bukatzea? Ondare arkeologikoaren lapurreta kasu ikusgarri baten historia
kontatzen du film honek. Khmer kulturako tenplu batetik arpilatutako gerlari
ikoniko baten ibilbideari jarraituz, New Yorkeko enkante etxe batean aurkitzeko
eta antigoaleko gauzen trafikoaren larritasuna jendaurrean salatzeko aukera
eman zuen ikerketa lana ikusiko dugu.
19:00. Verona, hiri irekia. Produkzioa: Centro Studi Archeologici. Zuzendaria: Peres, Marcello Zuzendaria: Tagliabue, Nicola. Italia, 2015, 41. Hizkuntza: Italiano.
Italiako Verona hiriak iragan erromatar
garrantzitsua du, inolaz ere, eta haren hondakinak txertatzen joan dira lekuko
egungo hirigintzan. Aireko ikuspegi bikain batzuen bidez eta elementu
garrantzitsuenen azterketa xehea eginez sartuko gara orain dela 2.000 urteko
Veronan. Eta halaxe ezagutuko dugu Arena di Verona ospetsua, egia esan
anfiteatroa, Harrizko zubia, Gavitarren Arkua eta ate monumentalak, lurpeko
Veronari ez-ohiko begirada eginez.
19:40. Erromatarren ingeniaritza: hiriak. Produkzioa: Digivision. Zuzendaria: Muñiz, José Antonio. España, 2015, 55. Hizkuntza: Castellano.
Erromatarren ingeniaritzari buruzko
telesaileko atal honetan kontatzen da Erroma nola izan zen eredu inperioko
gainerako hiriak sortzeko. Ezagutuko dugu hiri baten kokalekua nola erabakitzen
zen eta ezagutuko ditugu halaber jarraitzen zituzten erritoak, perimetroa
markatzea, lursail zatiketa eta kolonoen artean nola banatzen zuten. Informazio
horiek lagundurik, hiriak sortzeko artea ezagutuko dugu, puntu komunei eta
zituzten aldeei buruz gogoeta eginez.
2015-ko Maiatzaren 19a, Osteguna
11:00. Arkeologia Canningtongo bypassa. Zuzendaria: Zuzendaria: Owen, Justin. Gran Bretaña, 2014, 23. Hizkuntza: Inglés.
Prebentziozko Arkeologia erabiltzen da arkitektura
edo ingeniaritza obraren bat egoteagatik desagertzeko arriskuan dauden
aztarnategietan. Cannington lurralde ingelesean egin beharreko herri lan batek
esku hartze bat egiteko aukera eman zien arkeologoei 2014ko udan, eta hari
esker, erromatarren garaiko hiru eraikinen hondakinak atera ahal izan ziren
argitara. Erromatarren garaiko hiribildu aberats batekoak ziren eraikuntza
haiek. Horrekin batean, Burdin Aroko eta Erdi Aroko maila batzuen
identifikazioak aukera emango du lekuak historian zehar izan zuen bilakaeraren
ikuspegi osoa eskaintzeko.
11:30. Geure aztarnen atzetik: jauntxoa. Produkzioa: Tournez s´il vous plait. Zuzendaria: Molia, Agnès Zuzendaria: Laville, Nathalie. Francia, 2014, 26. Hizkuntza: Francés.
1000. urte inguruan agertu zen Erdi Aroko
irudi enblematikoenetako bat: jauntxoa. Lur eremu zabalen jabe haiek ia era autonomoan
erabiltzen zuten beren boterea: polizia lanak egiten zituzten, justizia egiten
zuten, zergak eta merkataritza kontrolatzen zituzten. Piramide feudal baten
inguruan antolatu ziren nobleak, eta haien testigantza ere ikus daiteke garai
hartako aztarnategi arkeologikoetan.
17:00. Marc Azémaren hitzaldia eta La Prehistoria del Cine
:.
19:00. Neronen erokeria. Produkzioa: CNRS Images. Zuzendaria: Rambaud, Paul. Francia, 2014, 11. Hizkuntza: Francés.
Erromako Palatino mendian, 2009. urtean, arkeologo
frantziar-italiarren talde batek egindako indusketek aukera eman zuten Neron
enperadorearen garaiko eraikin baten hondakinak aurkitzeko, oso ezaugarri
bereziak zituena, hain zuzen ere. Oin zirkularreko eraikuntza da, eta ematen du
makineria konplexu bati euskarri emateko izan zela. Pentsatzen da harekin
eragiten zitzaiola enperadorearen etxeko jangela nagusiko mahaiari. Dokumental
honetan, Suetonio historialariaren testigantzan oinarriturik, mekanismoaren
berreraikuntza hipotetikoa eskaintzen digu txanponetan ageri zen ikonografiak
eta ikerketa arkeologikoak.
19:10. Koliseoko sekretuak. Produkzioa: ARTE France. Produkzioa: ZED. Produkzioa: Nova-WGBH. Produkzioa: Providence Pictures. Zuzendaria: Cuissot, Pascal. Francia, 2014, 85. Hizkuntza: Francés.
Gezurra dirudi Koliseoari buruz, Erroma
zaharreko arkitektura bitxi handienetako bat izanik, gaur egun oraindik nola
lor daitezkeen informazio berriak. Eta aldiz, dokumental honetan ariketa xehea
egiten da eta berritu egin dira Erromatarren Inperioko arte eta eraikuntzako
jenio hoberentzat hartu den monumentu honi buruzko ezagutzak. Arkeologoek eta
historialariek indarrak batu dituzte inperioaren botereko tresna mediatiko
horren arkitektura eta erabilera berriro ikertzeko. K.o. I. mendean eraiki zuen
Vespasianok dinastia berriaren boterea legeztatzeko, eta baliabide mugagabeak
izan zituen Erromako herria limurtzeko.
2015-ko Maiatzaren 20a, Ostirala
17:00. Punta Linke, memoria. Produkzioa: SAP Società Archeologica. Zuzendaria: Chiodarelli, Paolo. Italia, 2014, 62. Hizkuntza: Italiano.
Azken hamarkadetan, Alpeetan glaziar-multzoak
izan duen atzerakada handiak I. Mundu Gerrako testigantza historikoak azaleratu
ditu: Punta Linken, esate baterako, Trentinon, oso klima baldintza larrietan,
3.500 metrotik gorako altitudean, aurrera eramandako indusketa arkeologikoek postu
militar austriar-hungariar bat berreskuratu dute, teleferiko baten
mekanismoarekin, oso ondo kontserbatua gainera.
19:00. Agabea bizia da. Produkzioa: ArcheoProductions. Zuzendaria: Brown, David. Estados Unidos, 2014, 60. Hizkuntza: Inglés.
Texasen (Estatu Batuak) bizi diren
antropologoen talde batek agabearen eta gizarteen arteko harreman sinbolikoaren
10.000 urteko ikuspegia erakusten digu. Duen balio sakratu eta zeremonialaren
bidez erakusten da landare horren garrantzia, propietate ugari izateaz gainera;
hari esker, bertako amerikarrek guztiz estimatzen duten landarea da gaur egun
oraindik ere. Antzinarotik hasi eta gaur egunera arte, ikusiko dugu agabea beti
egon zela mitoarekin, erlijioarekin eta kultur nortasunarekin loturik.
20:00. Chavín de Huantar. Beste munduko antzerkia. Produkzioa: Wanda Films. Zuzendaria: Novoa, José Manuel. España, 2015, 52. Hizkuntza: Castellano.
Perun orain dela 3.300 bat urte eraiki
zuten Chavín de Huántar zeremonietarako zentroa. Hartan, gobernatzaile
teokratiko bihurtu zen eliteko apaiz talde bat. Hantxe egiten zuten beste
munduko antzerkia, liturgia zail bat eszenaratuz eta erantzunen bila joaten
ziren erromesen aurrean beren boterea indartuz. Sustantzia haluzinogenoak
erabiltzen zituzten eta era guztietako soinu, usain eta entzumen efektuak neolitoek
izaten zituzten pertzepzioak manipulatzeko. Horri esker gizarte piramidearen
gailurrean jarri zen apaiz taldea eta 800 urtetan zehar eutsi zion bere
agintaritzari, inolako armada beharrik gabe.
2015-ko Maiatzaren 21a, Larunbata
20:00. Sari-banaketa + Kamerata Oiasso kontzertua