Bidasoako Arkeologi Zinemaldiaren aurtengo edizioak programa osoa eta
askotarikoa eskaintzen du, hainbat garaietako eta gaietako luzera
askotako filmekin. Guztiek ezaugarri komun bat daukate: lehenaldira gu
eramateko duten gaitasuna.
Arratsaldeetan Amaiako proiekzio
areto handian egongo diren lau saioetan 22 obra elkartuko dituzte,
guztiek Epaimahaiaren Sari Handia jasotzeko aukera izango dute, baita
hedapen zientifikoaren Arkeolan Saria eta, nola ez, Publikoaren Saria
ere bai, zeina ikusleen esku geratzen baita.
Aurten BNAZak
berriro ere eskainiko digu espazioan eta denboran zeharreko bidaia bat.
Neardentalengandik hasita garai modernora hurbildu arte, bidean
egiptoarrak, babilonioak, feniziarrak, etruskoak, iberiarrak,
traziarrak, erromatarrak eta mocheak aurkituko ditugu, eta beren
kulturaren gauzarik liluragarrienak transmitituko dizkigute. Bidaia
geografikoa aurrekoa bezain luzea izango da: Ordizia edo Kuartango
bezain hurbil dauden tokietatik, Sahara, Bulgaria, Estonia, Filipinak,
Israel, Jordania edo Peru bezain urrutikoak diren tokietara eramango
gaituzte edizio honetako ekoizpenek.
Oraingo honetan amaierako
jardunaldiak protagonista berezi bat izango du. Goizean Oiasso Museoan
egingo den sari banaketaren ondoren, Amaiak berriz irekiko ditu ateak
Agora aurkezteko, Alejandro Amenábarren azken filmea. Lehiaketatik kanpo
proiektatuko da IV. mendeko Alexandria asaldatuaz hitz egiten digun
film hau.
2009ko edizioak “Ikus-entzunezko komunikazioa Historia
eta Arkeologia museoetan” jarduera paraleloa gehitu du. Museoetako eta
ikus-entzunezko ekoizpenetako profesionalentzako topaketa bat da. Haren
helburua museoen erakusketa-diskurtsoetan topaketarako plataforma bat
eskaintzea da, teknologia berrien erabilpenaz eta ikus-entzunezko
baliabideez eztabaidatzeko.
BNAZen guztiontzako tokia dago. Iaz esaten genuen bezala, atera zaitez etxetik, zatoz zinemara, Arkeologia zure zain dago eta.
FICAB IX
Urtea: 2009
Data:: 17-18-19-20-21 Azaroa 2009
Fernando San Martín, Irungo Udaleko Kultura
Zinegotzia
Jokin Ormazabal,Irungo Udaleko Kultura Arloburua
Juan Santos Yanguas, Euskal Herriko Unibertsitateko
Antzinako Historiako katedratikoa
Karmele Barandiaran,
Oiasso Erromatar Museoko gerentea
Mertxe Urtega,Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria
Maria José Noain,Oiasso Erromatar Museoko jardueretako arduraduna
Presidentea
Juan Santos Yanguas, Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinako Historiako katedratikoa
Batzordekideak
Javier Arce.Lille Unibertsitateko irakaslea (Frantzia)
Armando Dolader. Errealizadorea
Maria
Longhena.Arkeologoa, Bolognako Zinemaldi Arkeologikoa
Max
Schvoerer. Ausonius Maison de l’Archéologie, ICRONOS Bordeleko
Zinemaldi Arkeologikoaren Lehendakariorde
Facebook