Neurri
handi batean, gogoratzen duguna gara, hori baita azken batean ikasi duguna.
Hain gurea den ni horretan, lehen pertsonan –zuzenean edo zeharka- bizitutako
eszena asko eta asko daude. Soinuekin eta ahotsekin laguntzen ditugu, eta
zaporeekin eta usainekin lotzen ditugu. Eta, nork ez dauzka kateatutako
film-fotograma hunkigarri batzuk eszena horien artean?
Bai, zineaz baliatuz Paris erromantikoa, Bosgarren Hiribidearen bitxi-dendak eta Floridako kostaldeko manglareak bisitatu ditugu; Gandhirekin egon gara bere epopeia bakezalean; Mozartekin, musika sorkuntza bikainetan, eta Marie Curierekin eta neurri unibertsaleko pertsonaia ugariekin ere bai. Erreferentziak eman dizkigu gure bizitzak etxetzar biktoriarren erosotasunaren arabera kokatzeko, baita gerren izuaren, hondamendi eta kalamitateen aurreko beldurraren, berekoikeriaren, elkartasunaren, ondradutasunaren, gaixotasunaren aurrean eta gizakiaren pertsonalitatearen edozein adierazpenaren arabera ere bai, maila indibidualean edo kolektiboan.
Arkeologia zineaz hitz egiten dugunean, fikzioa alde batera uzten duen eta antzinako hondakinekin lotutako errealitateen aurkezpena ardatza duen zinematografia eremu batez ari gara. Baina tresna berberaz hitz egiten du, edertasunagatik edo istorio jakin bat kontatzeko beharrari erantzuteagatik hautatu diren eta mugimenduan dauden irudiekin, haren etenaldiekin, kadentziekin… doinuarekin.
FICAB XIV Belén Sierra. Irungo Udaleko
Kultura Zinegotzia Mertxe Urteaga. Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria María José Noain Maura. Oiasso Erromatar
Museoko jardueretako arduraduna Presidentea: Juan Santos Yanguas. Euskal Herriko
Unibertsitateko Antzinako Historiako katedratikoa Batzordekideak:
Angel Illaramendi. Konpositorea .
Urtea: 2014
Data:: Azaroaren 14tik 22ra
Proiekzioak:
Ostirala 14: Aquarium. Donostia-San Sebastián
Astelehena 17, Asteartea 18, Asteazkena 19 eta Osteguna 20: Amaia KZ. Irun
Ostirala 21: FICOBA. Irun
Sari-banaketa Larunbata 22: Oiasso Erromatar Museoa
Sarrera dohainik
Pelikula guztiak jatorrizko
bertsioan gaztelaniaz azpitituluekin proiektatuko dira
Proiekzioen ordutegiak gutxi
gorabeherakoak dira
Egitaraua deskargatu
Batzorde
antolatzailea
Patxi Presa. Irungo
Udalaren Kultura eta Kirol Arloko zuzendaria
Jokin Ormazabal. Irungo Udaleko Kulturako teknikaria
Cristina Aguirre. Oiasso Erromatar Museoko gerenteaZuzendaritza
Idazkaritza
Epaimahaia
Sergio
Laburu. Argazkilaria eta zuzendaria.
Gilles
Parent. Arkeologoa eta Valladolideko Unibertsitateko irakaslea.
Carlos Sanz. Arqueólogo
y Profesor de la Universidad de Valladolid.
Antzinako Grezian, Joko Panhelenikoak kirol lehiaketa batzuk ziren. Hiri greziar guztietako ordezkariak biltzen ziren eta erlijio-oinarri bat zein eduki politiko garrantzitsu bat zeukaten joko horiek. Ezagunenenak Olinpiar Jokoak badira ere, Nemea hirian egiten ziren topaketa horiek. Stephen Miller irakaslea indusketak egiten aritu da 40 urteetan arkeologia aztarnategi honetan eta hondakin esanguratsu batzuk aurkitu ditu; hala nola lasterketak egiten ziren estadioarenak. Bertako zientzia ikerketan lagundu ez ezik bizitza ere eman dio joko berri batzuk antolatuz, duela 2.300 urte egin ziren jokoak berriro egiten ahalegintzen ari direla.
Zer da Arkeologia?Zer da ondarea?Alde handia dago pertsona adituek edo ondarearen kudeaketaz arduratzen direnek horretaz duten ideiaz eta gizarteak antzematen duenaren edo preziatzen duenaren artean.UNESCOk aitortutako Munduko Ondare tokiak dira iraganaldiak orainean duen garrantziaren probarik argiena.Baina horren atzean dagoen lanari esker Kultura Ondareaz disfrutatu ahal da eta, bereziki, Arkeologiaren ikuspegitik, ia ezezaguna da publiko handiarentzat.
Azken berrogeita hamar urteetan, Maiatarren arteko ontzi pintatuak sartu dira mundu zabaleko bilduma publikoetan eta pribatuetan.Pieza horiek ate bat ireki diote iraganaldi maiatarrari, bere historiari, bere mitologiari eta bere eguneroko bizimoduari.Baina arkeologia ondare horren %90 maiatarren erregeen hilobietatik arpilatu direnez, kontua ez da bakarrik haien balio artistikoak eta arkeologikoak baizik eta eztabaida etiko bat irekitzea arpilatze arkeologikoari buruz.
Hallstatt austriar Alpeen erdian kokatutako herri txiki bat da.Aspaldiko garaietatik, haren mendietako harkaitzaren gatzaren ustiaketarekin egon da lotuta; izan ere, mendeetan aktiboan egon da.Hala ere, Europar Historiaurrerentzat duen garrantziak eman dio nabaritasuna eta mundu mailako ospea, eta horri esker merezi izan zuen UNESCOk 1997an, Gizon-emakume guztien Ondare gisa aitortu izana.
Burdin Arotik XIV. mendera arte, burdina mendiko burdin oletan edo haizeoletan ekoiztu zen, besoen indarrarekin.Euskal Herrian ehunka katalogatu dira eta, haien deskribapen zehatza egin ez bada ere, labe haietan erabiltzen zen teknika ez da zehazki ezagutzen.Arkeologoek ekoizteko modu hura berreskuratu nahi dute eta horretarako, Arkeologia Esperimentala erabiltzea bezalakorik ez dago, eta haizeoletan egiten zen lan prozesua erreproduzitu dute.
Erromatarren jeinua gehien nabarmendu zuen eremuetako bat ingeniaritza eremua izan zen.Topografia eta eraikuntza menderatzen dituztenez, obra ikaragarriak egin zituzten eta haien artean akueduktuak nabarmentzen dira. Dokumental honek akueduktu horietako bat eraikitzeaz arduratzen den ingeniariaren lepoan jartzen du ikuslea, eta irudi errealekin konbinatutako ordenagailuzko simulazio ikusgarriez baliatuz ikusleari laguntzen dio ulertzen zein baliabide teknikok ahalbidetu zituzten antzinateko ur-hornidura ikaragarri haiek egitea.
Facebook