Web orrialdeko edukinera joan

Bidasoako XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB_XII

Palmares

  • Jaialdiko Sari Nagusia: "Galiarrek burua galdu zutenean". David Geoffroy.
  • Publikoaren Sari Berezia: "2000 urte dituen ordenagailua". Mike Beckham.
  • Zientzi dibulgazioaren ARKEOLAN Saria: "Aurkitutako perfumea". Luc Ronat.

Zorabiatzeko moduko bide batetik iritsi gara FICABen hamabigarren edizio honetara; amildegiaren ertzean egon gara, begiak lausoturik genituela, giroan tentsioa eta ziurtasunik eza antzematen zela eta suspensearen soinu-banda eta guzti, film onenetan bezala!

Egoera ilunen-ilunen zegoen garaian, jarraitzaile leialek osatutako gure publikoaren argitxo babes-emaileei esker aurrera jarraitu ahal izan dugu; gero, argitu egin du, eta zeruertza garbitu egin da udal euskarriari batu zaion ekimen pribatuaren laguntzarekin (La Caixa eta Mugaburu). Proiekzio egun bat gutxiago izango dugu, alegia, hiru egun izango dira, eta ez lau; baina filmen kalitatea guztiz bermatuagoa dago.

Mantendu egingo dira aurreko edizio batzuetako hainbat atal, hala nola Paleolitikoa, Egipto, Antzinatea, Erdi Aroa eta Erdi Aro ondokoari eskainiak, bai eta beste kontinente batzuetako kulturetakoak ere. Produkzio handiak izango dira gure artean eta estreinaldi bat baino gehiago. Roveretoko (Italia) eta Icronoseko (Bordele) zinemaldietako film irabazleak ere FICABen lehiatzera datoz, eta horrek programa bikain eta benetan erakargarriaz gozatzeko aukera emango digu.

Gauza asko ezagutzeko parada izango dugu: Europako gure arbasoak; historiako lehendabiziko ordenagailua, 2.000 urte baino gehiagoko antzinatasuna duena; galiarrak, gure bizilagun horiek, orain arte ezezagun ziren hainbat alderditan; ikerketa arkeologikoaren inguruko azken joerak ezagutzeko aukera ere izango dugu, eta ikusiko dugu ikerketa hori ez dela, inola ere, ikerkuntza historikora mugatzen, eta berrikuntzaren eta merkataritzarako produktuak sortzeko fasean sartua dela. Baina baliteke gure publikoa gehien harrituko duena zera izatea, euskaldunek planetako beste kultura batzuetan egin duten ekarpena zeinen handia izan den ikustea.

Edizio hau antolatzeko abentura ongi amaitu da, zorionez; orain gozatzea eta programa zuekin batera partekatzea espero dugu.

Fitxa teknikoa

FICAB XII
Urtea: 2012
Data:: 2012ko Azaroaren 27, 28, 29 eta 30ean

Batzorde antolatzailea

Belén Sierra, Irungo Udaleko Kultura Zinegotzia
Patxi Presa, Irungo Udalaren Kultura eta Kirol Arloko zuzendaria
Jokin Ormazabal, Irungo Udaleko Kulturako teknikaria.
Cristina Aguirre,Oiasso Erromatar Museoko gerentea

Zuzendaritza

Mertxe Urteaga, Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria

Idazkaritza

Maria José Noain,Oiasso Erromatar Museoko jardueretako arduraduna

Epaimahaia

Presidentea

Juan Santos Yanguas,Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinako Historiako katedratikoa

Batzordekideak

Iñaki Ceberio,Irungo Liburutegiaren zuzendaria
Eric Dupré-Moretti, Centre de Recherches et d’Etudes Scientifiques du Pays Basque - Ikuska
Xavier Llovera,Kataluniako Arkeologia Museoaren zuzendaria
Bego Zubia, kazetaria.Teknopolis-Elhuyar



Festival Internacional de
Cine Arqueologico del Bidasoa

Museo Romano Oiasso
Eskoleta, 1. 20302 Irun
Tfno.: (+34) 943-63 93 53
E-mail: ficab.oiasso@irun.org
Facebook
Colaboradores

Diario Vasco

Orrialdearen hasierara joan