Web orrialdeko edukinera joan

Bidasoako VIII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB_VIII

Palmares

  • Jaialdiko Sari Nagusia: "Maien idazkuntza deszifratzea". David Lebrun.
  • Publikoaren Sari Berezia: "Lascaux, lehen gizakien zerua ". Stéphane Bégoin, Vincent Tardieu eta Pedro Lima.
  • Zientzi dibulgazioaren ARKEOLAN Saria: "Tiro: Al Baseko hilerri feniziarra". Diego Bravo eta María Eugenia Aubet.

Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren zortzigarren edizioak gaurdaino eskainitako programarik osatuena eta aberatsena aurkeztuko du. Historiaren aro guztiak hartuko ditu barne, lehen hominidoetatik hasi eta gaur arte; aurkeztuko ditu Europako historiaren bilakeraren oinarrian dauden kulturak ez bezalako beste kultura batzuk ere, amerikar kontinenteko kolonaurreko munduaren adierazpen harrigarriak, adibidez. Guztira 37 dokumental dira lau proiekzio-egunetan, goizez, bazkalondoren eta arratsez, ikusiko direnak.

Pantailetan ikusiko ditugu pasatzen australopitekoak, artista paleolitikoak, egiptoarrak, zeltak, erromatarrak, grekoak, feniziarrak, mongoliarrak, Versalleseko gortea, euskal mitologia edota maien txokolatea.
Eszenak arreta handiz zaindutako giroetan garatzen dira, eta gainera berreraikitze birtual harrigarriz edota natura-paisaia zoragarriz lagunduta daude. Aukera ezin hobea informazio zehatza eta egiaztatua, eta gainera entretenigarria eta dibertigarria, eskura izateko.

Saio ofizialaren barruan, arratsez, publiko guztiarentzako -haurrak barne- izenburuak egongo dira; goizeko eta bazkalosteko saioetan, berriz, filmak gaika sailkatuak aurkeztuko dira, eta izango dira adituak ere, bertan daudenek planteatzen dituzten alderdi interesgarrien inguruan hitz egiteko. Edizio honetan, gainera, arreta berezia jarri da arkeologia-jardueren sozializazioaren kontuan.

Atera zaitez etxetik; zatoz zinera, Arkeologia zain daukazu.

Fitxa teknikoa

Ficab VIII
Urtea: 2008
Data:: Azaroak 18-19-20-21-22 2008

Batzorde antolatzailea

Fernando San Martín, Irungo Udaleko Kulturako Zinegotzia
Jokin Ormazabal, Irungo Udaleko Kulturako Arlo-burua
Karmele Barandiaran, Oiasso Erromatar Museoko Gerentea
Juan Santos Yanguas, Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroaren Historian katedraduna
Begoña del Teso, Zine-kritikaria
Blanca Zaragüeta, Errealizatzailea

Zuzendaritza

Mertxe Urtega, Oiasso Erromatar Museoko Zuzendaria

Idazkaritza

Maria José Noain, Oiasso Erromatar Museoko jardueretarako arduraduna

Epaimahaia

Presidentea

Juan Santos Yanguas, Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroaren Historian

Batzordekideak

Laetitia Dion. Bordeleko ICRONOS zinemaldiko komunikazio eta programazio arduraduna.
Hasier Etxeberria. Idazlea.
Eric Kammenthaler. Arkeologoa, antzinako meatzaritzan espezializatua.
Elena Torregarrai. Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroaren Historian katedraduna.



Festival Internacional de
Cine Arqueologico del Bidasoa

Museo Romano Oiasso
Eskoleta, 1. 20302 Irun
Tfno.: (+34) 943-63 93 53
E-mail: ficab.oiasso@irun.org
Facebook
Colaboradores

Diario Vasco

Orrialdearen hasierara joan