GARAILEEN ZERRENDA
Aizpea Goenaga Ficab zinemaldiaren zuzendariaren aurkezpena
Urteurrenetan, ohikoa da atzera begiratzea, oroitzapenak berpiztea eta hastapen zailak gogoratzea, lehen urteetako grina, ikus-entzuleen harrera itzela, zinemagileena, arkeologoena, epaimahaikideena... Bada, Irungo Udalari esker egin dugu bide hori, gure ekimena babestu eta hazten lagundu baitu.Orona Fundazioa ere funtsezkoa izan da gure hezkuntza saila sustatzeko, non Ikertze Fundazioari esker dagokion filma osatzen duen proiektu pedagogiko bat eskaintzen dugun.Aquariumarekin batera, berriz, urpeko arkeologiari erreparatzen diogu, eta Arkeolan Fundazioak, azkenik, zehaztasun zientifikoaren ekarpena egiten du.
FICABen hogeigarren urteurrenak kultura eta arkeologia partekatzeko topaketa da, eta aurten bereziki, ospakizunerako jaialdia izatea nahi dugu. Bizi ditugun momentu zail hauetaz haratago, historiak irakatsi digu garrantzitsua dela lanean jarraitzea, sortzen segitzea. Horregatik, ikuspuntu garaikidetik begiratzen dion jaialdi honek ilusioz eta gogo biziz ari gara lanean, edizio hau ahaztezina izan dadin. Osasun eta segurtasun neurri guztiak zehatz-mehatz beteko ditugu, bai Amaia Kultur Zentroan, baita Oiasso Museoan ere.
20 urte beteko ditugu, Zinemaldiaren edizio guztiei buruzko atzera begirako erakusketa bat eginda.
20 urte beteko ditugu, azken urte hauetako film irabazleen ziklo berezi bat emanda.
20 urte beteko ditugu, ONCErekin elkarlanean itsu diren ikus-entzuleentzako saio berezi bat antolatuta.
20 urte beteko ditugu, errealitate birtualeko dokumentalak eta ikasle gazteek latinez egindako filmak eskainita.
20 urte beteko ditugu, eta bidaiatzeko unea izango da, izan ere, film bakoitza ikasteko, gozatzeko, murgiltzeko eta eztabaidatzeko aukera paregabea izango da.
Eskerrak emateko unea ere izango da, bihotz-bihotzez eskerrak emateko unea zinemaldi arkeologiko bat antolatzen tematu ziren guztiei. Ze… zinemaldi? Arkeologikoa. Baina existitzen al da horrelakorik? Bai, horixe!
Eskerrak emateko unea da: urtero, azaroa iristean, gure aretoetara gerturatzen den publiko fidelari; beren lana erakusten diguten zientzialari eta zuzendariei; proiektuan sinetsi duten erakunde eta laguntzaileei; epaimahai bakoitzeko kide bakoitzari; eta, jakina, filmen aukeraketan, azpitituluetan, proiekzioetan eta eztabaidetan parte hartu duten guztiei, proiektu hau benetakoa izatea lortu baitute, eta, bereziki, Mertxe Urteagari eta Jaime Rodríguez Salísi.
Larruak, Egiptoko koroa, Erromako soinekoa edo urpeko jantzia janzteko garaia da. Laster itzaliko da aretoko argia, eta duela milioika urte gure arbasoen bizitza nolakoa zen, piramideak nola eraiki ziren edo objektu baliotsuak zeramatzan itsasontzi bat nola hondoratu zen kontatzen diguten aurkikuntzetan murgilduko gara. Proiektorea pizteko garaia da, eta pantaila handian amets honek hazten jarraituko duela ikusteko garai da. Ospa dezagun XX. urteurren hau ahalik eta hobekien, zinema arkeologiko bikaina ikusiz. Zorionak!
FICAB XX
Urtea: 2020
Data:: Azaroaren 16tik 21era
BATZORDE ANTOLATZAILEA
Juncal Eizaguirre.
Irungo Udaleko Kultura Zinegotzia
Josean Ruiz de Azúa.
Irungo Udalaren Kultura eta Kirol Arloko zuzendaria
ZUZENDARITZA
Aizpea Goenaga
Oiasso Museoko koordinatzaile orokorra
EKOIZPENA
Juanjo Jiménez
Oiasso Museoko Zuzendaria
AHOLKULARI ZIENTIFIKOA
Jokin Lanz
Ekintzen Teknikaria
HEZKUNTZA SAILAREN ARDURADUNAK
Itsaso Bikuña. Idoia Castro.
Oiasso Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila
ADMINISTRAZIOA
Idoia Lekuona
Oiasso Museoko Administraria
EPAIMAHAIA
PRESIDENTEA
Mike Dobson doktoregoa
Exeterreko Unibertsitateko Klasikoen eta Antzinako Historiaren Departamentuko ohorezko goi mailako ikertzailea
BATZORDEKIDEAK
Javier Trueba
Argazkilaria, zuzendaria eta ekoizlea
Romana Erice
Historian doktoregoa. Zaragozako Udaleko Cultura Zerbitzuko burua da
Cristina Bosch
Ekoizlea. ESCAC-eko Dokumentalean Masterraren irakaslea
Carmen Indurain
Ingeles Filologian doktoregoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea
Mertxe Urteaga
Arkeologian doktoregoa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare historiko-artistisko zerbitzuko kidea
Zinemaldia hasi baino lehen, Azaroaren 14ean, larunbatean, 12:00etan Donostiako Tabakaleran “Ingeniería romana: minería” delako filmaren aurrestreinaldia ospatuko da. Dokumental honetan, José Antonio Muñizek zuzendua, Digivision produktorak RTVE-rako egindako telesaiaren barne dago eta beste lekuen artean, Aiako HArria eta Oiassoko meategiei buruzko irudiak jasotzen ditu. Foru Aldundiaren sustapenarekin egin da dokumentala.
Labar artea Campos Geraisen telesail dokumental bat da, ondare materiala (bereziki, aztarnategi arkeologikoak) ikus-entzunezko baliabideen bitartez ezagutaraztea eta gozatzea proposatzen duena.“El lugar antes mío” atalean, Campos Geraiseko labar artea aztertuko du, Paranáko bigarren goi lautadako hareharrian sortua.Horretarako, Afrika eta Hego Amerika banandu zirenetik 130 milioi urtez eraldatu diren hainbat aztarnategi arkeologiko bisitatuko ditu, non arroka sedimentarioak dauden.Eskualdean egindako indusketa lanek eta azterketek zientifikoki baieztatu dutenez, gizakia duela 8.000 urtetik baino lehenagotik egon da bertan.
Solasaldia Xabier Peñalver, Historian doktoregoa
Hetty Goldman bere indusketa lan propioak zuzendu zituen lehenengo emakume estatubatuarra izan zen –Grezia kontinentalean gertatu zen hori, 1910ean–, baita Princetoneko Ikasketa Aurreratuen Institutuan eskolak eman zituen lehenengo emakumea ere, non Albert Einsteinen lankide eta adiskide izan zen. Gizonak nagusi ziren mundu akademiko batean onar zezaten borrokatu eta tematu behar izan zuen. Berezko arrastoa utzi zuen nazioarteko merkataritzak eta komunikazioek Mediterraneo ekialdeko munduan izan zuten eraginaren azterketan, eta emakume gazteagoei arkeologo karreran lagundu zien.
Berpitz al daitezke desagertutako espezieak?Patricia Sornosa bakarrizketari eta aktore komikoak, Atapuercako zuzendari Eudald Carbonell arkeologo ezagunaren eskutik, bidaia liluragarri batera gonbidatuko gaitu, erantzunen bila.Horrela, road movie zientifiko honetan, dinosauroen artean ibiliko gara, historiako lehenengo des-desagerpena non eta nola zertu zen ikasiko dugu, Lurraren mugalde izoztuak bisitatuko ditugu mamuten bila, Historiaurreko animalia berpiztuei aurre egingo diegu, eta Neanderthalgo gizaki batekin aurrez aurre topo egingo dugu.
Dokumental zientifiko honek Beirako mendialdeko aztarna arkeologiko ezagun nagusiak errepasatuko ditu, hasi Paleolitoko ehiztari eta biltzaileen artetik (Mazouco, Côa) eta buka lehen nekazari eta artzainen habitatetan, hilobi megalitikoetan eta beste leku sakratu batzuetan. Cabeço da Mina bertan, 1980ko hamarkadatik aurrera, K.a. III. milurtekoan datatutako estelen pilo handi bat aurkitu da; santutegi prehistoriko bat agian, Europa mendebaldean parekorik ez duena.
Bada, Espainiako arkeologiaren enigma nagusietako bat da noiz populatu ziren Iberiar penintsulako lurralde garaiak.Pirinioak gainera Mendebaldeko Europarekin muga naturala izatearen balio gehigarria daukate. Oso atal ederra izango da, Sobrarben eta Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Naturalean barrena ibiliko baikara,non Espainian altuen (2.000 metrotik gora) aurkitutako labar artea dokumentatuko dugun
Solasaldia Xabier Peñalver-rekin, Historian doktoregoa
Homo sapiens iritsi baino askoz ere lehenago, Neanderthalgo gizakia Europako lautada zabaletan barrena zebilen; normalean, izotz artean.Frantzian eta Ingalaterran eta, bereziki, Jersey uhartean egindako hainbat aurkikuntzari esker, duela 300.000 urteko Europako nomada handi horien bizimodua ulertu dute arkeologoek.
Bi egiptologo taldek, basamortuaren erdian batak eta Itsaso Gorriaren ertzean besteak, Keopsen garaiko Egiptori buruzko aurkikuntza gehiago egin dituzte piramideen oinean lan egin dutenek baino, eta argitara ateratako aztarna berriek antzinako egiptoarren ohiturak biziberritzen, lan egiteko haien metodoak berritzen eta eraikitzaile handien sekretuetan murgiltzen lagundu digute. Egiazko esperientzia arkeologikoak, denbora errealean eta zenbait astez filmatuak izan dira, gizateriaren obra handi horiek eraikitzeko metodo zaharrak argitzen dituztenak.
Korinto funtsezkoa izan da Mediterraneoaren kolonizazioan eta industrien (buztingintzaren eta ehungintzaren) garapenean, eta merkataritza nodoa izan zen erromatarren garaian, eta gune garrantzitsua kristau tradizio primitiboaren barruan.Herritarrek antzinatean hiria sentitzen zuten moduan jarrita arreta, ezaupide arkeologikoak jendarteratzeko eta herritar modernoek antzinako Korinto bizitzeko modu berriak garatu dituzte arkeologoek.
Izan al zen gladiatore eskolarik Kordoban? Zer arrasto utzi du gladiatoreen munduak arkeologian?Zuzena al da gaur egun ikuskizun horren gainean dugun irudia?Arqueomanía-k mundu mediterraneo osoan barrena bidaiatuko du, gladiatoreen gudu handietarako erabilitako barrutirik distiratsuenak erakusteko.Kordobako Museo Arkeologikoak gladiatoreei buruzko Europako bilduma epigrafikorik onenetako bat du:hilarri eta esteletan, antzinako gladiatoreei buruzko istoriorik onenetako batzuk daude irarrita.Arkeologia esperimentalari eta errekreazionismoari esker, gladiatore motak eta haien arteko guduen izaera ikusiko ditugu
Arqueomanía-k Campaniara (Italiara) bidaiatuko du, argitzeko zer gertatu zen K.o. 79. urtean (Vesubiok eztanda egin zuenean) Herkulano eta Ponpeia hirietan,eta Manuel Pimentelek erakutsiko du zer-nolako suntsipena eragin zuen sumendiaren erupzioak Herkulanon.Hainbat desberdintasun daude Herkulano eta Ponpeia artean, eta, atal honetan, argi eta garbi geldituko dira, Herkulanoko aztarnategian jende arrunta sartu ezin den lekuak eta Napoliko Museo Arkeologiko Nazionalean dagoen Ponpeiako bilduma bikaina ikusiko baititugu, Vesubioko aztarnategiak aurkitu zirenetik Espainiak emandako laguntza handia gogoan izanik betiere;ildo horretatik, San Fernandoko Arte Ederren Akademiak rol berezia izango du.
Ezagutuko duen iragan loriatsuak harrituta eta txundituta utziko du ikus-entzulea, eta bere buruari galdera aztoragarri bat egitera behartuko du: nolatan desagertu ziren bat-batean horrelako inperio argitsua eta horrelako bizimodu aurreratua?
Denboran barrena, gizakiak leku bereziak izan ditu: gogoeta egiteko aukeratutako lekuak; bere burua babesteko, bizitzeko eta imajinatu eta sortzeko lekuak; leku sakratuak. Bada, Iberiar penintsularen ipar-mendebaldean, Portugal iparraldean, bada horrelako leku magiko bat.
Hildako baten arima antzinako Egipto Garaian barrena dabil, suntsipenaren, hilezkortasunaren eta bizitzarako itzuleraren artean jazotzen den esperientzia azaltzeko:tenpluetako hormetan irarritako, papiroan idatzitako eta egiptoarrek hamarkadetan kantatutako abesti faraoniko batean inspiratutako film bat.
Caen kanpoaldean, lurpeko harrobi handi bat aztertuko dute arkeologoek:zapatak, bitxiak, txanponak, lanparak, lurrean sakabanatutako hamaika objektu... Aliatuen bonbardaketatik babeste aldera lurpean sartutako ehunka zibilek ahaztutako hondarrak dira. 1944ko ekainean, Yvette Lethimonnierrek 12 urte zituela, lurpeko zulo handi horretan babes hartu zuen, familiarekin eta beste ehunka lagunekin batera. Orain, berriz, arkeologoen laguntzaz, harrobiaren barrenera jaitsiko da, 20 metro baino sakonago,eta, lurpeko unibertso horretan murgiltzen den bitartean, oroitzapenak azaleratuko dira.Arkeologoentzat, Yvetteren lekukotasunak berebiziko balioa du.
Zannato Museoko paleontologo eta ikertzaile taldeak kobazulo eta meategietan egindako bilaketa lanak eta laborategian egindako garbiketa eta ikerketa lanak dokumentatuko ditu filmak –Montecchio Maggioren dago Zannato Museoa–.Vicenzako “denboraren sakoneko karramarroek” 35-45 milioi urte dituzte, eta egoera ezin hobean daude, 360 gradura.Dagoeneko existitzen ez den urpeko mundu batean inoiz ez bezalako murgilaldia egiteko aukera emango digu dokumentalak.
Tintinen komiki bateko momia bati buruzko ikerketa zientifikoa da dokumental hau: Kristalezko zazpi bolak komikian ateratzen den momia, Rascar Capac, Hergéren irudimen oparoaren fruitua izan zen ala, ohikoa zuenez, Bruselako museoetako bildumetako altxorretan inspiratu zen autorea?Belgikako hiriburuko Arte eta Historia Museoko beira arasa batean dago momia mitiko hori, eta haren benetako nortasuna argitzeko ikerketa liluragarri bat proposatuko digu filmak.Abentura handi baten hasieran gaude.
Nabigazioaren jatorria giza abenturaren oinarria bera da,eta, atal honetan, Italiako aztarnategi batean murgilduko gara, La Marmottan.Braccianoko aintzirako sakonean, Lazion, Erromatik 40 bat kilometro iparraldera, bazen sekretu bat, bederatzi metro ur eta hiru metro lokatz elkorren azpian: La Marmotta herrixka neolitikoa.Zurezko materialak egoera ezin hobean zeuden, eta zientzialari komunitateari arreta eman zion horrek: lanabesak, txabolak... eta piraguak!Manuel Pimentelek aztarnategia eta Museo della Civiltà Romana bisitatuko ditu, antzinako kanoen bila, enigma arkeologiko bat argitzear: Neolitoko kulturaren hedapena Mediterraneoan.
14 novembre de l’an 1755, un navire de commerce suédois, la Jeanne-Elisabeth, est pris dans une violente tempête. Il coule avec sa précieuse cargaison mais la majeure partie de son équipage survit au désastre. Eté 2019, des archéologues plongent sur l’épave. C’est la dixième année de fouilles et les restes de la Jeanne-Élisabeth finissent de livrer leurs secrets. A travers cette enquête archéologique, nous allons reconstituer l’histoire de ce navire, de son équipage et de son périple périlleux autour du vieux continent. 1755eko azaroaren 14an, ekaitz bortitz batek Jeanne Elisabeth suediar merkataritza ontzia harrapatu zuen. Itsasontzia kargamentu osoarekin batera hondoratu zen, baina tripulazioko kide gehienak bizirik irten ziren hondamenditik... 2019ko udan, berriz, arkeologoak ontziaren hondarretan igerian ibili ziren. Hamargarren indusketa kanpaina zuten, eta, horrela, itsasontziaren hondarrek agerian utzi zituzten haren sekretu guztiak. Indusketa arkeologiko honen bitartez, itsasontziaren, bere tripulazioa eta Kontinente Zaharraren inguruan egindako periploaren historia berregingo dugu.
Gizonak, ehiztari, eta emakumeak, biltzaile: horixe da gutako askok Historiaurrearen gainean dugun irudia. Horrela, aspaldidanik, gizona hartu da familiaren sostengutzat, eta, horren arabera, Historiaren hasieratik, hura egon da gizartearen gailurrean.Baina aurkikuntza batzuk ez datoz bat irudi horrekin eta, aitzitik, interpretazio oker asko azaleratu dituzte:Harri Aroan, emakumezko artista ugari izan ziren; Brontze Aroan, printzesa aberatsak; eta, bikingoen artean, aizkoraz borrokatzen ziren gudariak.Zientzia forentseen esparruan erabili ohi diren metodo zientifikoek ikuspegi berria izaten lagundu diete mundu osoko ikertzaileei.
Napoliko Arkeologia Museo Nazionalak ibilbide bat eskaintzen du XVIII. eta XIX. mendearen hasieraren artean bizi izandako zenbait sortzaile bikainen proposamen artistikoen zehar, inspiratuta Vesubio-ko hirietan, 79ko erupzioak lurperatuak eta XVIII. mendeko indusketek deskubritutakoak.
Emakume gazte batek eta anaiak arbasoen historia trazatuko dute, Xirazen (Iranen), Persia zenaren erdialdean, harriaren tailla tradizionalaren bitartez,eta aztarnategi historikoetara eta monumentuetara eramango ditu bidaiak, Persepolis eta Hafez XIV. mendeko poeta persiarraren hilobia barne; aldi berean, gurasoak omenduko dituzte, haien heriotzaren urteurrenean.
Parisko Notre Dame suak hartu ondoren grabatu zen dokumental berezi hau.Bertan sartzeko baimen berezi bati esker, katedrala ez errausteko beharrezkoak diren ezaupideak eta gaikuntza maila dituzten artisauekin elkartuko gara.Muturreko egoerei aurre egiten erakusten diguten giza istorio berdingabeak hartzen ditu barnean filmak, eta bizitzan behin bakarrik jazotzen den eginkizun baten aurrerapen eta erronken lekuko da.
Solasaldia Xabier Peñalver-ekin, Historian doktoregoa
Cosimo I.a Medicik Arezzon San Donato muinoan Medici gotorlekua sortzeko oinarrizko pauso historikoei jarraituko die dokumentalak. Modu epiko eta iradokitzailean, erakutsiko digu nola izan zen gai Errenazimentuko gotorleku ikusgarri hori Arezzo hiri osoa azpian hartzeko. Hondar arkeologikoen eta argitara atera berri diren lekuen interpretazioari esker, Errenazimentuko eraikuntza lan baten historia hutsetik harago joateko elementu eta gakoak emango dizkigu Arezzoko gotorlekuak: Arezzo milaka urteko hiriaren jatorria eta nortasuna.
Dokumentala Leopoldo Torres Balbás egungo Alhambraren egiletzat hartzen den arkitektoaren pertsonaiari buruzkoa da.35 urte zituela, Granadara joan zen eta ordurako intelektual sendo bat zen, monumentua kontserbatzeko lanari bere aurrekoena inspiratu zuenaren aldean oso desberdina zen ikuspegi batetik heldu ziona. Hamahiru urtez, jauregi nazarian xeheki eta zorrozki lan egin zuen, monumentu multzoen babesari aurre egiteko modu berri bat sorzen, kontserbazionismoan oinarritzen zena eta oraindik ere Europako hainbat herrialdetan indarrean jarraitzen duena.
Bizinema Bang Bang-en eskutik
Facebook