2023-ko Maiatzaren 13a, Astelehena
17:00. SAIL OFIZIALA - HISTORIA TANTTAK. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Irun.
17:00. Aurrez aurre dudan lekua: Sambaqui-ak. Brasil. 2022 86'. Produkzioa: Ampler Cine TV - Novas Mídias . Zuzendaria: Karla Nascimento. Brasil, 2022, 86 minutos. Hizkuntza: Portugués.
Aurrez aurre dudan lekua sailak ikus-entzunezko baliabideen bitartez kolonizazio aurreko arkeologia ezagutaraztea proposatzen du, eta, hirugarren atalean, sambaqui-ak aztertzen ditu, duela 10.000 urte Brasilen nahita eraikitako maskor piloak, 30 metro baino garaiago ere izan daitezkeenak. Horrela, filmak inguruan bizi ziren herrien eguneroko bizitzako gaiak azaltzen ditu, baita, besteak beste, kostaldeko eta ibaiko hondakindegien arteko jatorrizko harreman posiblea ere.
19:00. IREKIERA EKITALDIA. Auditorium Amaia KZ auditorioa. Irun
19:00. SAIL OFIZIALA - Amaia KZ auditorioa. Irun.
19:00. Izotz Aroko Amerika. Produkzioa: Yap Huron Productions. Zuzendaria: Bicknell, Robin Zuzendaria: Bellota Films. Francia, 2023, 90 minutos. Hizkuntza: Inglés.
Izotz Aroko Amerika dokumentalak paradigma aldaketa bat azaltzen du, denbora errealean. Izan ere, zenbait urtetan, gizakia Ameriketara uste baino askoz lehenago iritsi zen frogak aurkitu zituzten Ciprian Ardelean arkeologo ezagunak eta beste zientzialari arnegatu batzuek. Bidaia epiko bat izan zen, gorabeheraz betea, eta kamerak deskubrimendu emozionalak zein erabateko etsipena jaso zituen.
2023-ko Maiatzaren 14a, Asteartea
11:00. HEZKUNTZA SAILA. Amaia KZ auditorioa. Irun
11:00. ARK-MO: Urdanibiako errotari bueltaka.. Zuzendaria: San Vicente de Paul kolegioa. Irun, 2023, 5 minutos. Hizkuntza: Euskara.
11:05. ARK-MO: Oiasso. . Zuzendaria: Gureak. Donostia-San Sebastián, 2023, 5 minutos. Hizkuntza: Euskara.
11:10. Pergamo helenistikoari begirada. . Zuzendaria: Serdar Yilmaz. Turquía, 2023, 5 minutos. Hizkuntza: Inglés.
Pergamo mundu helenistikoko lehenengo erresuma emergenteetako bat izan zen. Agintari atalidarrek, nolabait, erritu erlijiosoetarako agertoki bat balitz bezala diseinatu zuten hiria, baina, aro
helenistikoan, errituok eraldatu, eta errege-erreginen errituak hartu zituzten barnean. Errege-erregina helenistikoak agertu aurretik, Aro Klasikoko mundu greziarrean, demokrazia zen gobernu sistema, eta demokraziarako jarduketa nagusia, dantza zirkularra: gizon gazteek osatutako taldeek hiria eratzen zuten tribuak ordezkatzen zituzten, eta dantza lehiaketek gizartearen integrazio sozialean laguntzen zuten. Polis demokratikoko dantza zirkularrak orchestra-ko zirkulu osoa okupatzen zuen, baina, aro helenistikoan, agertokiak orchestra erdia inbaditu zuen, eta txikitu eta erdizirkular bilakatu zuen.
11:15. Eztei oturuntza erromatarra. . Zuzendaria: Popovic, Milica. Serbia, 2023, 25 minutos. Hizkuntza: Inglés.
ArcheoCuisine fikziozko dokumental sailaren barruan, Eztei oturuntza erromatarra atalak azaltzen du nola sartzen ziren erromatarren garaiko neska-mutilak helduaroan, ezkontzara bitartean.
Hain zuzen ere, erromatarren hedonismoaren goren maila eztei oturuntza zen, osagai eta lurrin exotikoen nahasketa bat.
11:40. Erromatarren arrastoak oinen azpian. . Produkzioa: Elhuyar (Productora). Zuzendaria: Rementeria, Nagore Zuzendaria: Leturia, Iñaki. España, 2023, 30 Minutos. Hizkuntza: Euskara.
Irunen lur-azpian altxor handiak daude, izan ere, bertan zegoen Oiasso hiri erromatarra. Orain arte aurkitu dituzten arrastoen atzetik ibili gara Juan Jose Jiménez Oiasso museoko zuzendariarekin eta Zohartze Galan Arkeolaneko arkeologoarekin.
17:00. SAIL OFIZIALA - HISTORIA TANTTAK. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Irun.
17:00. Neandertal, beste gizatasun baten arrastoen atzetik. Produkzioa: Court-Jus Production. Zuzendaria: Geoffroy, David. Francia, 2022, 52 Minutos. Hizkuntza: Francés.
Klimaren beroketa itsas higaduraren ondoriozko suntsiketa bizkortzen ari da, ezin saihestuzko moduan bizkortzen ere, baina, Le Rozeleko aztarnategian, Cotentin penintsulan, haren mehatxupean egonda ere, duela 80.000 bat urte Normandiako kostaldeko leku aipagarri hori okupatu zuten herri neandertalen eguneroko bizitzaren aparteko arrastoak gorde dira, oso hauskorrak berauek; tartean, 2.000 oinatz baino gehiago, neandertalen oinatzen munduko bildumarik handiena. 2012tik, Dominique Cliquet arkeologoa erlojuaren kontra lanean ari da historiaurreko aztarnategi hori induskatzen, oso garrantzitsua nazioartean, itsasoaren haserreak garai batean han ibili ziren gizon, emakume eta haur neandertalek dunan utzitako bizi arrastoak betiko irentsi aurretik. Normandian egindako aurkikuntzei esker eta azken urteetan Europa osoan eta harago egindako ikerketei esker, ikerketa arkeologiko honek, inoiz ez bezalakoa bera, denboran abiada bizian bidaiatzera eramango gaitu, neandertalen aztarnen atzetik. Pixkana-pixkana, neandertalen eguneroko bizitzari jarraikiz, arkeologiaren bidez, ikusiko dugu zertan oinarritzen zen desagertutako espezie horren gizatasuna, oso desberdina gurearen aldean baina, aldi berean, oso gertukoa
Aurkezpena eta solasaldia Xabier Peñalver doktorearen eskutik
19:00. SAIL OFIZIALA - Amaia KZ auditorioa. Irun.
19:00. Amazonesen erregina. Produkzioa: ZED. Zuzendaria: Alexandra Barbot Zuzendaria: Véronique Pérault. Francia, 2023, 90 minutos. Hizkuntza: Francés.
Berriki, Siberian, Armenia iparraldean, Mongolian eta Krimean, aurkikuntza batzuk egin dituzte, hala nola burua moztu zieten emakumeen eskeletoak eta armaz inguratutako eta gizontzat hartutako emakume baten hilobia, eta aurkikuntza horiek nazioarteko adituek zuzendutako espedizio arkeologiko bati bide eman diote. Emakume horiek guztiak bizitza errealeko amazonak ote, gizonik ausartenenen pareko abilezia fisikoa eta indarra izateagatik ohoratzen zituzten emakume gerrari eta ehiztarien tribu ikaragarri independentea? Egia historikorik ote zaldi gainean ibiltzen ziren emakume borrokalarien mitoaren oinarrian? Landa lana, antzezpen historikoa, hiru dimentsioak eta elkarrizketa sakonak konbinatuz, dokumental honek deskubrituko du nor ziren emakumeok, amazonen mitoaren oinarrian dagoen egia azaleratu nahian.
2023-ko Maiatzaren 15a, Asteazkena
11:00. HEZKUNTZA SAILA. Amaia KZ auditorioa. Irun
11:00. ARK-MO: Itsasoko zaindari, herriaren armarri - Sokoako gotorlekua. . Zuzendaria: Pierres Larzabal kolegioa. Ciboure, 2023, 5 minutos. Hizkuntza: Euskara.
11:05. Odisea, gure eboluzioaren historia.. Produkzioa: Tropisme. Zuzendaria: Sébastien Duhem. Bélgica, 2023, 30 Minutos. Hizkuntza: Francés.
Gure eboluzioaren historia, Neolitotik Mendebaldeko Erromatar Inperioaren bukaerara arte.
11:35. Erromatarren arrastoak oinen azpian. Produkzioa: Elhuyar (Productora). Zuzendaria: Rementeria, Nagore Zuzendaria: Leturia, Iñaki. España, 2023, 30 Minutos. Hizkuntza: Euskara.
Irunen lur-azpian altxor handiak daude, izan ere, bertan zegoen Oiasso hiri erromatarra. Orain arte aurkitu dituzten arrastoen atzetik ibili gara Juan Jose Jiménez Oiasso museoko zuzendariarekin eta Zohartze Galan Arkeolaneko arkeologoarekin.
17:00. SAIL OFIZIALA - HISTORIA TANTTAK. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Irun.
17:00. Téviec. Produkzioa: Vivendi Lundi!. Produkzioa: France Télévision. Zuzendaria: Hubert Béasse. Francia, 2022, 52 Minutos. Hizkuntza: Francés.
1920ko hamarkadan, Marthe eta Saint-Just Péquart-ek osatutako arkeologo bikoteak Mesolitoko hilobi bat aurkitu zuen, Téviec izeneko uhartean, Morbihanen. Arkeologia hastapenetan zegoen artean, eta Téviecekoarenaren pareko kalitateko nekropoli prehistorikoak oso urriak ziren Europan. Eskeletoen artean, Péquartarrek K6 izendatu zutenak bazuen komunitate zientifiko osoaren jakin-mina piztu zuen berezitasun bat, bizkarrezurrean sartutako bi gezi mutur: aurkikuntza horrek zalantzan jarri zuen Mesolitoko gure arbasoak ehiztari-biltzaile baketsuak ziren ustea.
2000ko hamarkadaren hasieran, Tévieceko eskeletoek berriro piztu zuten komunitate zientifikoaren interesa, eta Grégor Marchand arkeologoak eta beronen taldeak ikerketari berrekin zioten, ezagutzen dugun Mesolitoko lehenengo homizidioa nola gertatu zen jakin nahian.
Aurkezpena eta solasaldia Xabier Peñalver doktorearen eskutik
18:00. SAIL OFIZIALA - Aquarium. Donostia- San Sebastián
18:00. Bikingoak, erresuma galdua. Produkzioa: ZED. Zuzendaria: Alexis de Favitski. Francia, 2022, 90 minutos. Hizkuntza: Francés.
Gjellestad (Norvegia), 2018. Arkeologo batzuek berebiziko aurkikuntza bat egin zuten: hilobitarako itsasontzi bikingo bat, 20 metro luze zena eta 1.200 urte zituena. Nor zegoen gordeta hilobian? Zer esan ziezagukeen zerraldoak bikingoen eguneroko bizitzari, sineskerei eta tradizioei buruz? Galdera horiei erantzun nahian, 2020ko uztailean, ohiz kanpoko espedizio arkeologiko bat hasi zen. Bikingoak: erresuma galdua ikerketa zientifiko bat da, eta, era berean, bada drama historiko epiko bat ere, teknologia aurreratuez, zinemakoen mailako antzezpenez eta espezialista bikainen laguntzaz baliatuz bikingoen zibilizazio galduko baserritar, gudari eta artisauak berpizten dituena.
19:00. Piraten egiazko historia. Produkzioa: Gedeon Programmes. Zuzendaria: Bégoin, Stéphane. Francia, 2023, 52 Minutos. Hizkuntza: Francés.
Nola bizi ziren piratak? Kondairaz harago, nor ziren? Galdera horri erantzuteko, filmak ohiz kanpoko bi misio arkeologikori jarraitzen die, Maurizion eta Madagaskarren. Orain arte, piraten itsasontzien hondakin bakan batzuk aurkitu dira. Bada, egun, arkeologo talde bat urpeko azterketak egiten ari da, Indiako Ozeanoko mendebaldean, Speaker izeneko itsasontziaren aztarnen bila –1702an hondoratu zen–, eta, aldi berean, lehorrean, Sainte-Marie izeneko uhartean, ikerketa osagarriak egiten, piratak han bizi eta ezkutatzen baitziren. Ikerketa horiei esker, piraten bizitza misteriotsuaren aztarna eta froga konkretuak lortuko ditugu.
Mertxe Urteaga arkeologo eta epaimahaikidearen eta Ander Arrese Suhar Arkeologiako arkeologoaren aurkezpena
19:00. SAIL OFIZIALA - Amaia KZ auditorioa. Irun.
19:00. Ramsesen hiri galdua. Produkzioa: Pernel Media. Zuzendaria: Laurent Portes. Francia, 2022, 90 minutos. Hizkuntza: Francés.
Ramses II.a Antzinako Egiptoko faraoi nagusia izan zen. Sei hamarkada baino gehiago gobernatu zuen, eta ezin konta ahala monumentu eraikiarazi zituen, herrialde osoan zehar, zein baino zein bikainagoa. Nolanahi ere, haren benetako harribitxia sortu zuen hiriburu mitikoa izan zen: Pi-Ramses. Hiru milurtekoko ahanzturatik berreskuratu, eta XX. mendearen bukaeran aurkitu zuten, Nilo ibaiaren deltan, eta arkeologoek urtero-urtero induskatzen dute, sekretu berriak azaleratzeko. 2022an, lehenengo aldiz, Henning Franzmeier irakaslea buru zuen arkeologo talde batek Ramses II.aren beraren jauregia induskatzeari ekin zion.
2023-ko Maiatzaren 16a, Osteguna
11:00. HEZKUNTZA SAILA. Amaia KZ auditorioa. Irun
11:00. ARK-MO: Scripta Manent (+Making of). Zuzendaria: Orereta Ikastola. Errenteria, 2023, 5 minutos. Hizkuntza: Euskara.
11:05. ARK-MO: Kale Nagusia, Lezo + Gure arbasoen arrastoak. Zuzendaria: Lezoko institutua. Lezo, 2023, 5 minutos. Hizkuntza: Euskara.
11:10. Lur urratua. Produkzioa: Etxetxo Elkartea. Zuzendaria: Gurutze Susperregi Zuzendaria: Kepa González. Lezo, 2023, 56 minutos. Hizkuntza: Euskara.
Dokumental honek, Jaizkibel mendiko errepidearen eraikitze prozesuan, beren ideiengatik, bizi eta lan baldintza gogorren mende lan behartuak egitera zigortuak izan ziren frankismoko presoen memoria berreskuratzen du. Iraganean gertatutako historia bat, gaur egungo pertsonek kontatua, berriro gerta ez dadin.
17:00. SAIL OFIZIALA - HISTORIA TANTTAK. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Irun.
17:00. Guadalperaleko Trikuharria. Produkzioa: Canal Extremadura TV. Zuzendaria: Camello Manzano, José. España, 2023, 30 Minutos. Hizkuntza: Castellano.
Guadalperaleko trikuharria ez dago bakarrik bere hilobi likidoan: Tajo ibaiaren ibilbidean bertan, beste urtegi batzuetan, obra arkitektoniko handiak egin zituzten lehengo kulturen aztarna gehiago gelditu dira ur azpian. Duela 5.000 urte, edo are lehenago, sineskera sistema sendo-sendo batek eragin zuen hura eraikitzea; harrizko pieza handiak landu, mugitu eta armatzeko ahalegin itzela egitea. Induskatu eta egundoko egitura azaleratu, berriz, 1925ean egin zen, apenas hamarkada batzuk direla. Azkenik, trikuharria 2019ko udan geratu zen kanpoan, inoiz ez bezala, eta, orain, bisitariz betetzen da, harik eta ura itzultzen den arte. Bada, adituek istorio interesgarri hori kontatuko digute.
17:30. Derbent: Pertsiak atzean utzi zuena. Produkzioa: Persian Dutch Network. Zuzendaria: Pejman Akbarzadeh. Países Bajos, 2022, 30 Minutos. Hizkuntza: Inglés.
Derbenteko gune gotortua, VI. mendekoa, Persiar Inperioak (Iranek) Kaukason zuen defentsarako egitura nagusia izan zela jotzen da, eta UNESCOren Munduko Ondarearen Zerrendaren barruan dago. Gaur egun, Dagestango Errepublikan dago, Errusiako muturrik hegoaldekoenean, baina Mendebaldekooi hara ez bidaiatzea aholkatzen digute, talde islamisten eta indar errusiarren arteko gatazka odoltsuak direla eta. Film honek hasiera batean Persiar Inperioaren iparraldeko muga babesteko eraikitako gotorleku sistemaren garrantzi historikoa azaltzen du, eta, era berean, aztertzen du nola babestu duten gotorleku jakin hau hamabost bat mendez agintari persiar, arabiar, turkiar eta errusiarrek.
Aurkezpena eta solasaldia Xabier Peñalver doktorearen eskutik
19:00. SAIL OFIZIALA - Amaia KZ auditorioa. Irun.
19:00. Izeh. Zuzendaria: Kiarsi, Iman. Irán, 2019, 14 minutos. Hizkuntza: Inglés.
Izeh izeneko Irango hirian badira elamdar zibilizazioaren eta Partiar Inperioaren aztarna ederrak: elamdar zibilizazioarenak, K.a. 2700. urtetik 547. urtera artekoak, eta Partiar Inperioarenak, K.a. 242. urtekoak. Zehazki, Kul-e Farah izeneko hiritik gertu badira sei labar erliebe elamdar, Austen Henry Layardek 1841ean aurkituak: proposatu dutenez, zeremonia erlijiosoetarako erabiltzen zen santutegi ireki baten moduko zerbait, non animaliak sakrifikatzen ziren. Hiru harrizko paretetan zizelkatuta daude, eta beste hirurak, berriz, harkaitz handietan. Sakrifizioak, prozesioak eta oturuntza bat irudikatzen dituzte, eta hirutan musikari taldeak ere ageri dira. I. erliebeko inskripzioak Hanni aipatzen du, Tahhi-ren semea, eta, horregatik, Hanniren garaikotzat hartu da erliebe hori, K.a. VII. mendearen ingurukotzat, baina litekeena da erliebe batzuk eta besteak garai desberdinetakoak izatea, III.a, IV.a eta VI.a K.a. II. mendearen bukaerakotzat edo I.aren hasierakotzat hartu baitira.
19:15. Nekropoli baten istorioak. Produkzioa: Madrid Scientific Films. Zuzendaria: Trueba, Javier. España, 2022, 56 Minutos. Hizkuntza: Castellano.
Dra Abu el-Naga izeneko muinoa funtsezkoa da Egiptoko historian: han lurperatu zituzten XVII. dinastiako erregeak eta XVIII.eko lehenengoak, K.a. 1600. urtearen eta 1500.aren artean –ondoren, Hatxepsutek Erregeen harana inauguratu zuen–. Hilerriaren bizitza luzearen eta hark denboran barrena izandako berrerabilera eta eraldaketen bidez, egiptologia eta beronen ikasgaiak prozesu dinamiko baten parte direla aditzera ematen du dokumental honek. Horrela, nekropoliak induskatzea erabilera berriak, arpilatzeak, aldaketa sozialak, aldaketa politikoak, aldaketa erlijiosoak, modak... dokumentatzea da, eta egiptologoek puzzlea osatu behar dute, gertakari eta prozesuen katea deduzitzen saiatuz.
ONCE-rekin elkarlanean: AUDESC sistema eskuragarri
2023-ko Maiatzaren 17a, Ostirala
11:00. SAIL OFIZIALA - Amaia KZ auditorioa. Irun.
11:00. Paris, jauregui galduaren misterioa. Produkzioa: Capa Presse. Zuzendaria: Stéphane Jacques. Francia, 2023, 90 minutos. Hizkuntza: Francés.
Versailles izan zen, Versailles baino lehenago: Parisen bihotzean zegoen jauregi ikusgarri bat, 2.000 urteko historia zuena, Julio Zesarrek Galia inbaditu zuenetik Maria Antonieta exekuziora bitartean espetxeratu zutenera bitartekoa. Nolatan utzi da ahaztera eta nolatan egin dira gobernu baten eta bestearen eraikinak gainean? Maisulan galdu hau noiz eta zergatik eraiki zen zehazteko, adituek denbora luzean ezkutuan egondako historia politiko, militar eta erlijiosoaren geruzak erauziko dituzte, helburu bakar bat gogoan: K.a. 52. urterainoko aztarnak biltzea, Jauregi Galdua digitalki berreraikitzeko eta haren tamaina, forma eta testura birsortzeko eta, horrela, zientzialari eta historialariekin batera, zer-nolako sorpresak gordetzen dituen deskubritzeko.
17:00. SAIL OFIZIALA - HISTORIA TANTTAK. Amaia KZ hitzaldi aretoa. Irun.
17:00. Arqueomania: azken judizioaren eguna I. Produkzioa: La Nave de Tharsis. . España, 2023, 28 minutos. Hizkuntza: Castellano.
Bi emanaldi hauetan, Turuñueloko indusketen historiaren ikuspegi orokor bat emango dugu –Guareñan dago Turuñuelo– hasieratik gaur arte, eta zuzendariek Italiara etruriar munduko paralelismoen bila egindako espedizioa azaldu.
Aurkezpena eta solasaldia Xabier Peñalver doktorearen eskutik
17:30. Arqueomania: azken judizioaren eguna II. Produkzioa: La Nave de Tharsis. . España, 2023, 30 Minutos. Hizkuntza: Castellano.
Bi emanaldi hauetan, Turuñueloko indusketen historiaren ikuspegi orokor bat emango dugu –Guareñan dago Turuñuelo– hasieratik gaur arte, eta zuzendariek Italiara etruriar munduko paralelismoen bila egindako espedizioa azaldu.
Aurkezpena eta solasaldia Xabier Peñalver doktorearen eskutik
19:00. SAIL OFIZIALA - Amaia KZ auditorioa. Irun.
19:00. Akileiako basilikaren jatorria. Produkzioa: Altair4 Multimedia. Zuzendaria: Galifi, Pietro. Italia, 2023, 8 minutos. Hizkuntza: Italiano.
K.o. 313. urtean, Milango ediktua kaleratu eta denbora gutxira, Teodoro gotzainak lehenengo apezpiku gunea eraikiarazi zuen, Akilean, hiriaren inguruan, harresietatik eta biltegi handi batetik gertu: horrela hasi zen basilika zahar-zahar honen historia.
19:10. Harriekin pintatzen hasi gara. Produkzioa: RAI Cultura. Zuzendaria: Dalessandro, Massimo. Italia, 2021, 28 minutos. Hizkuntza: Italiano.
“Orain ez zaizkigu gustatzen panelak ez mendiak gela baterantz hedatzen dituzten espazioak: harriekin pintatzen hasi gara”. Horrela iragarri zuen Pliniok dekorazio teknika berri baten sorrera, mosaikoarena. Eraikin inperialak, egoitza pribatuak eta instalazio publikoak zolatu eta apaintzeko teknikarik erabilienetako bat bihurtu zen mosaikoa, eta, Portusen, Berant Antzinaroko instalazio termal batean, termetako zerbitzugune baten lurreko mosaiko batean egindako zaharberritze lan luze eta konplexua deskubrituko dugu, ondasun arkeologiko garrantzitsu baten errekuperazioa eta mendeetan gizarte erromatarraren oinarrietako bat izan zen integrazio eredu baten kontakizuna
19:40. Izpi bat uretan bezala, San Casciano dei Bagniko brontzeak. Zuzendaria: Eugenio Farioli Vecchioli Zuzendaria: Parco archeologico di Ostia Antica. Italia, 2023, 56 Minutos. Hizkuntza: Italiano.
Gorputza eta espiritua zaintzen zituen ura; eraikin sakratua eta beilatokia; egoitza bortxaezina, non etruriarren eta erromatarren arteko kontrasteak bizikidetza baketsuari bide eman zion. Hori guztia izan zen zazpi mende baino gehiago, K.a. III. mendetik K.o. V. mendera arte, Bagno Grandeko santutegia (San Casciano dei Bagni). Hango “bihotzak”, igerileku, sakratuak brontzezko 200 objektu baino gehiago eta 5.000 txanpon baino gehiago eman ditu: oraindik ere osasunaz, harreraz eta fedeaz mintzo zaigun iragan bat leialtasunez islatzen duten eskaintzak.
2023-ko Maiatzaren 18a, Larunbata
11:00. MEMORIA HISTORIKOA. Auditorium AMAIA KZ auditorioa
11:00. Baso bat ur Eliorentzat. Produkzioa: Enric Escofet Pacreu. Zuzendaria: Zuzendaria: Pere Joan Ventura. España, 2018, 20 minutos. Hizkuntza: Catalán.
Behin Bigarren Mundu Gerran faxismoa menderatuta, Espainian, idealista batzuek borrokan jarraitu zuten, Francoren diktaduraren kontra. Hirurogei urte geroago, Enrica Volpik eta bere senideek misterio bat deskubrituko dute: nola eta zergatik desagertu zen Elio arrastorik utzi gabe.
12:15. Granuja-ri jarraika. Zuzendaria: Josep Maria Castellví Viladegut. España, 2023, 51 minutos. Hizkuntza: Catalán.
1979an, arrantza ontzi batek 270 metrora harrapatu zuen gerra hegazkin bat arrastaka eraman, eta ur azaletik gertu utzi zuen, Tarragonan. Han ziotenez, Espainiako Gerra Zibilaren bukaeran, hiriaren kontrako eraso batean, Kondor Legioaren bi motorreko hegazkin bat eraitsia zen, Granuja esaten ziotena. Gatazka horretako bonbardaketen oroitzapen lazgarriak gertatutakoaren lekuko izan zirenen gogora etorri ziren, baina urpeko aireontzia dokumentatu eta identifikatzeko prozesuak ondorio harrigarri bat eman zuen, eta ikerketa ildo berri bati heltzera behartu zuen. Granuja-renak al ziren egiaz urpeko hondakin horiek?
18:30. SARI-BANAKETA EKITALDIA. Auditorium AMAIA KZ auditorioa
Sari-banaketa ekitaldia Ylenia Benitok aurkeztuta
19:00. Lehiaketaz kanpo: Iruleguiko eskua. Zuzendaria: Aranzadi Zientzia Elkartea Zuzendaria: Eider Conde. España, 2022, 16 minutos. Hizkuntza: Castellano.
Irulegi mendian aurkitua, K.a. I. mendeko brontzezko esku bat. Orain arte ezagutzen den euskarazko inskripziorik zaharrena
19:15. Lehiaketaz kanpo: Indiana Jones eta azken . Produkzioa: Paramount Pictures. Produkzioa: Lucasfilms. Zuzendaria: Steven Spielberg. Estados Unidos, 1989, 127 minutos. Hizkuntza: .
Hirugarren atal honetan, protagonistaren aita, Henry Jones ere arkeologoa, bahitu egingo dute Grial Santuaren bila zebilela. Indianak erreskatatzera joan beharko du eta, bide batez, erlikia preziatua bereganatzen saiatu, naziek ere nahi dutena.