Web orrialdeko edukinera joan

Bidasoako X. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB_X

Palmares

  • Jaialdiko Sari Nagusia: "Historiaurrerako aurpegia edo Piette bildumaren abentura". Guillaume Terver.
  • Publikoaren Sari Berezia: "Hobbit enigma". Annamaria Talas eta Simon Nasht.
  • Zientzi dibulgazioaren ARKEOLAN Saria: "Antzinateko jainko polikromoak". Rudolf Schmitz.

Aurten hamargarren edizioa izango du FICABek, Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak. Bost dokumental eta fikziozko hiru film eman ziren lehen lehiaketa hartatik hona jaialdia hazi egin da, eboluzionatu, eta heldu eta sendotu ere egin da, gure begien aurrean guztira 23 ekoizpen izango baititugu oraingo edizioan. Lehiaketarako jaialdi bilakaturik, Fedarcine sare europarraren barnean, nazio mailan eta nazioartean ezaguna hura, Arkeologia publiko guztiengana hurbiltzea xede izaten jarraitzen du; ametsetatik hurbilen dagoen baliabide baten bidez iraganera bidaiatzearekin gozatzen duten guztientzako, baina era berean, errealitate zientifiko bat: zinea, modu didaktikoan gauzatzeko gaitasun handiagoarekin.

Hamar urte ospatzeko. Hamar urte atzera begiratzeko eta proiektuaren eraldaketa ikusteko. Eta bitxia bada ere, bilakaeraz hitz egitean, 2010eko edizio honetan gairen bat presente badago gizakiaren bilakaera eta gure espeziearen jatorria da, inolaz ere. Gai honen inguruan egiten diren gogoetek betiko kontuaren aurrean jarriko gaituzte berriro ere, nor gara?, nondik gatoz?, nora goaz? Kanbriar aldi geologikoan hasita, gure arbasoen inguruko azken berrikuntzak erakutsiko dizkigute filmek, Homo Sapiensen eta lehen arte adierazpenen agerpena. Baina Paleolitikoa bada ere urte honetako aldi nagusia, denboran hurbilago eta batzuetan espazioan urrunago ditugun beste kultura batzuk ere izango dira protagonista: Egipto, Erroma, kultura iberiarra, mundu islamikoa edo Pazko Uhartea.

Atal ofizialeko proiekzioekin batera, FICABek bigarren aldiz aurkeztuko du Historia eta Arkeologiako Ikus-entzunezkoen inguruko mintegia, jende guztiarentzako irekia, arkeologo, gidoilari, historialari eta errealizadoreen topaleku izango dena eta interes handiena duten gaietan sakontzeko aukera emango duena. Filmen proiekzioan, bertan egongo dira zuzendariak eta zientzi aholkulariak, eta hizketaldi saio bat antolatu da proiekzio bakoitzerako, atsegina eta gustagarria guztientzako, seguru.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=Xm0q_hb7zfs]

Fitxa teknikoa

FICAB X
Urtea: 2010
Data:: 2010eko Azaroak 16-17-18-19-20. Amaia K.Z.-Irun

Batzorde antolatzailea

Fernando San Martín, Irungo Udaleko Kultura Zinegotzia
Jokin Ormazabal, Irungo Udaleko Kultura Arloburua
Cristina Aguirre. Oiasso Erromatar Museoko gerentea
Javier Arce. Lille Unibertsitateko irakaslea (Frantzia)
Giorgio Studer. Errealizadorea

Zuzendaritza

Mertxe Urtega, Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria

Idazkaritza

Maria José Noain,Oiasso Erromatar Museoko jardueretako arduraduna

Epaimahaia

Presidentea

Juan Santos Yanguas, Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinako Historiako katedratikoa

Batzordekideak

Diego Bravo. Errealizadorea (Bartzelona)
Xabier Peñalver. Arkeologoa (Aranzadi Zientzia Elkartea)
Danièle Serralta-Hirtz. Getariako (Frantzia) Museoko Zuzendaria
Mertxe Tranche. Historialari



Festival Internacional de
Cine Arqueologico del Bidasoa

Museo Romano Oiasso
Eskoleta, 1. 20302 Irun
Tfno.: (+34) 943-63 93 53
E-mail: ficab.oiasso@irun.org
Facebook
Colaboradores

Diario Vasco

Orrialdearen hasierara joan