Marais de Saint-Gond (Marne) herrialdeko Neolito garaia ikertu dute
hainbat diziplinatako ikertzaileek. Eremu horretan dago Frantziako hipogeo
metaketa handiena. Han, ehun bat hipogeo aurkitu zituen Joseph de Bay baroiak
XIX. mendearen amaieran. Aztarnategi neolitiko kopuru handi hori izateko
arrazoia bertan suharri ugari izatea da neurri batean. Suharrizko meatze askok
eskaintzen dituzte haren ustiapenaren testigantzak. 2013. urteaz geroztik,
jakintza arlo askotako talde batek berriro induskatu du “La Crayère”
aztarnategia, Vert-la-Gravellen, eta antzinako aurkikuntzak berraztertu
dituzte. Helburua da aztarnategi arkeologiko horrek, eta zabalago hartuta
lurralde horrek Neolitoan, gura garaiaren aurreko 5000 eta 2000 urteen artean,
izan zuen historia berregitea.