Elxeko Dama iberiar kultur tradizioko eskultura bikain bat baino zerbait
gehiago da; halaxe erakusten du herri mailan duen estimuak. Historia
gorabeheratsua izan du deskubritu zutenetik hasi eta Madrilgo arkeologia
museoan gorde zuten arte. Kasu honetan, gainera, alderdi ikoniko
horietatik urrun dagoen bertsio bat aurkezten da, emakume busto
misteriotsu, dotore eta iradokitzaile hau lantzeko harria ateratzeko
garairaino joanaz.