Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoko Hezkuntza Saileko filmak ikasleentzat dira bereziki.
Ikerketa historiko eta arkeologikoaren nobedadeetan murgiltzen dituzte ikusleak, teknologia berrien bidez, modu didaktikoan.
Hezkuntza Sailaren historia
- 2015
Hezkuntza Saila sortu zen. - 2018
Hezkuntza Saileko saria sortu zen. - 2019
Zinemaldia Hezkuntza Saileko film baten inguruko unitate didaktiko bat prestatzen hasi zen. - 2021
Hezkuntza Sail Ibiltaria sortu zen. - 2022
ARK MO proiektua sortu zen.
Proiektuan sartu
Zer da Hezkuntza Sail Ibiltaria?
Hezkuntza Sail Ibiltariari esker, ikastetxeek eskura dituzte Hezkuntza Saileko irabazleak edo berauen inguruko unitate didaktiko bat dutenak, eta, horrela, arkeologian eta historian erraz eta modu didaktikoan murgiltzeko aukera dute.
2022an, ARK MO sortu zen: ikastetxeek Zinemaldira ikasleek egindako film laburrak (gehienez ere, 5 minutukoak) aurkezteko proiektua.
PUBLIKOA: Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak
Filmak jatorrizko bertsioak ematen dira (frantsesez, ingelesez eta abar), euskarazko azpitituluekin.
Hezkuntza Sailean eta ARK MO programan parte hartzea doakoa da, baina erreserba egin behar da. Gainera, urtero, ONLINE ikus daiteke FICAB osoa, dohainik, FESTHOME plataformaren bidez.
Unitate didaktikoak
2019tik, Zinemaldiak ikastetxeentzako UNITATE DIDAKTIKO BAT prestatzen du Hezkuntza Saileko film baten inguruan.

Erreserbak eta Hezkuntza Sail Ibiltariaren tarifei buruzko informazioa:
eta osteguna, 19: 11:00-13:00
Gipuzkoa
