Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa
Aurkezpnea
El Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak programa estrategiko bat hartzen du barnean, FICAB Ibiltaria izenekoa. Haren helburua garbia da: zinema arkeologikoa publikoa dagoen lekura eramatea eta ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez ezagutza historikoa zabaltzea.
Helburu hori lortzeko, Zinemaldian parte hartzen duten filmak beste herri eta hiri batzuetan proiektatzeko aukera ematen du FICAB Ibiltariak, haiek harago iristeko eta inpaktu kultural handiagoa izateko, baita ekoizpenak publiko berriei helarazteko ere.
Filosofia eta helburuak
Arkeologia ez da hondeaketa hutsa; aitzitik, bada kontatzea, interpretatzea eta partekatzea ere. Funtsean, dibulgazio lana da, eta, ildo horretatik, zinema ezinbesteko aliatua da.
FICAB Ibiltaria programaren bidez, mugak gainditu nahi ditugu, eta museo eta kulturguneak eraldatu; zientziaren, historiaren eta hizkuntza zinematografikoak bakarrik pitz dezakeen emozioaren arteko topagune bilakatu.

Honako hauek dira proiektuaren helburuak:
- Zabalkundea eta ikusgaitasunahistoria eta arkeologia harago zabaltzea eta Zinemaldiak gizartean eta hezkuntzan duen inpaktua areagotzea.
- Sareen sorrerasare indartsu bat eratzea zinema ezaguera zabaltzeko tresnatzat duten museo eta erakundeen artean eta lankidetza estrategiak sendotzea.
- Publiko berriakbelaunaldi berriak erakartzea bitarteko digitalen eta ikus-entzunezkoen bidez, unibertsitatearen eta tokian tokiko komunitatearen artean zubi lana eginda eta elkarrizketarako guneak sortuta.
- Hedapena eta dibulgazioairagana orainetik komunikatzeko bide, egoitza eta modu berriak planifikatzea.
Hazibidean
Urteak joan eta urteak etorri, FICAB Ibiltaria programak hainbat hiritako milaka pertsona erakarri ditu arkeologiara, ikus-entzunezko istorio inspiratzaile eta hezigarrien bidez.
Bada, XXV. urteurreneko bultzadari esker, estutu egin da programaren eta zinema dibulgazio hizkuntza komuntzat erabiltzen duten erakundeen arteko lankidetza.
Ibilbidea eta laguntzaileak
FICAB Ibiltariaprogramak arrakasta izateko, halabeharrezkoa izan da museo eta erakunde sare handi baten lankidetza jarraitua.
FICAB Ibiltaria programaren egoitza aktiboenen eta laguntzaile minenen artean aipatzekoak dira honako hauek:

- Bizkaiko Arkeologia Museoa (Bilbo)
- BIBAT Arabako Arkeologia Museoa (Vitoria-Gasteiz)
- ICAC Institut Català d'Arqueologia Clàssica (Tarragona)
- MAN Museo Arqueológico Nacional (Madril)
- Museo de Arte Romano (Mérida)
- Museo de Zamora
- Gijóngo arkeologia museoak
Edonola ere, Zinemaldiaren 25 urteetan, Espainiako eta nazioarteko askoz ere museo eta kultur erakunde gehiagok parte hartu dute arkeologia ezagutarazteko programa honetan.
Kontaktua eta etorkizuna
FICAB Ibiltaria programan parte hartzeko eta Zinemaldiko filmak programatzeko, jarri Zinemaldiko zuzendaritzarekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: ficab.oiasso@irun.org.
FICAB Ibiltaria programaren arduradunok komunikatzeko bide eta formatu berriak diseinatzeko lanean ari gara betiere, eta arkeologia ezagutarazteko sare honekin bat egitera gonbidatzen ditugu museo, unibertsitate eta kulturguneak.