Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa
Festival Internacional de Cine Arqueológico del Bidasoa
Mehrgarheko amuletoa, 6.000 urtekoa, zeina Pakistanen aurkitu zen 1985ean, enigma bat izan da denbora luzean.Analisi teknika berriei esker, ordea, ikertzaile talde batek kobrezko kutun hori fabrikatzeko sekretuak argitu ditu. Hain zuzen ere, argizari galduzko lehenengo objektu ezaguna da; alegia, galdaketaren antzearen historian funtsezkoa izan den teknika bat erabiliz egindako lehenengo objektu ezaguna.