Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa
Festival Internacional de Cine Arqueológico del Bidasoa
Orain dela mende bat baino gutxiago esploratzaile batzuek megalito gune zabala aurkitu zuten Etiopiaren hegoaldean. Nabarmendu gabe gertatu zen aurkikuntza, baina hantxe jarraitzen dute hainbat milaka monolitok, falo itxurakoak, inolako zalantzarik gabe. Zein garaikoak dira? Zein eginkizun zuten? Nondik datoz? Misterio bat da hori guztia. Harrizko faloek zortzi metroko altuera dute eta hainbat tona pisatzen dituzte, baina inork ez daki zein herrik, zein zibilizaziok jarri zituen harri haiek zut. Megalitismoan aditu Roger Jaussaumek ahalegin guztiak egin ditu erantzunak aurkitzeko, jakintza arlo askotako arkeologo talde baten laguntzaz. Espedizio bat Afrikaren bihotzera abiatu da megalito ondare bikain hori induskatzera eta historialariek ondo ezagutzen ez duten herri baten enigma argitzera.