ARTE France

Datuak

Filmak

2019an, Alerian (Korsikan), arkeologo talde batek K.a. IV. mendeko hilobi etrusko garrantzitsu bat aurkitu zuen,eta hilobiak eta barruan zegoen guztiak uhartearen iragan etruriarra azaleratu zuten.Antzinako Mediterraneoko zibilizaziorik oparoenetako bat izan zen etruriarra, baita enigmatikoenetako bat ere.Bada, ezohiko aurkikuntza hartan oinarrituz, eta Frantziako eta Italiako aztarnategi etrusko prestigiotsuenak ere baliatuz, arkeologo eta historialari talde sutsu batek etruriarren historia erreskatatu du, goren mailatik gainbeheraraino.
1822ko irailaren 14ean, Parisko teilatupeko gela batean, Jean-François Champollionek bere helburua lortu zuen azkenean, azken kartutxo baten deskodeketak falta zitzaizkion elementuak eman zizkion. Mila urteko zibilizazio batek aurkitu zuen hitza... Ia 30 urte iraun zuen bilaketa baten gailurra izan zen. Pozez zoratzen, hamarkadetan zehar bere tutorea izan den gizona estu besarkatuko du: bere anaia nagusia, Jacques-Joseph. Historiak anaia gaztea baino ez du gogoratu, baina hieroglifoen deszifratzea bikote baten lana izan zen: bi anaiek beren patuan sinesten zuten, eta azkenean arrakasta lortu zuten oztopo guztiak banan-banan gaindituz, aurreko ikertzaile guztiek amore eman bazuten ere.
Narbona. Frantziako indusketa arkeologikoen aztarnategihandienean, hiriak erromatarren garaian zuen ahalmen ahaztuaazaleratzen ari da ikertzaile-talde bat. K.a. I. mendetik, orduanNarbo Martius esaten zitzaiona, Galiako lehen kolonia erromatarra,probintzia handi bateko (Narbonense) hiriburu bihurtu zen. Portu-hiriainperioaren kolonien arteko truke-gunea bihurtu zen, eta sortuzuenaren parekoa: Erromaren parekoa alegia! Aparteko aurkikuntzabatetik abiatuta, film honek, infografiari eta historialari eta arkeologogrinatsuen laguntzari esker, antzinako metropoli horren historiaharrigarria berreraikitzen du, ezen metropoli horrek hiru mendebaino gehiago iraun zuen Mediterraneoaren munduan.
Nor sartuko zen 300 metro Aveyrongo sakaneko leize baten hondoan han 400 estalagmita hautsik baino gehiagok osatutako egitura batzuk eraikitzeko? Noiz gertatuko zen? Eta batez ere, zergatik? 1990. urtean Tarn-et-Garonneko espeleologo gazte batek leizea aurkitu zenetik, arkitektura harrigarri horrek inoiz ez ditu bere sekretuak erakutsi. 2014an, ikertzaile talde batek erabaki zuen Borniquèleko leizera itzultzea enigmaren amaiera ebatzi ahal izateko. 4 urtez jarraitu genituen haien ikerketa lanak. Kamera bat inoiz iritsi ez den lekuetara iritsi gara, bisitari bakar bat ere inoiz sartu ezin izango den lekuetara. Gure garaiko aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenetako batean izan gara ikertzaileekin batera. 
Orain dela mende bat baino gutxiago esploratzaile batzuek megalito gune zabala aurkitu zuten Etiopiaren hegoaldean. Nabarmendu gabe gertatu zen aurkikuntza, baina hantxe jarraitzen dute hainbat milaka monolitok, falo itxurakoak, inolako zalantzarik gabe. Zein garaikoak dira? Zein eginkizun zuten? Nondik datoz? Misterio bat da hori guztia. Harrizko faloek zortzi metroko altuera dute eta hainbat tona pisatzen dituzte, baina inork ez daki zein herrik, zein zibilizaziok jarri zituen harri haiek zut. Megalitismoan aditu Roger Jaussaumek ahalegin guztiak egin ditu erantzunak aurkitzeko, jakintza arlo askotako arkeologo talde baten laguntzaz. Espedizio bat Afrikaren bihotzera abiatu da megalito ondare bikain hori induskatzera eta historialariek ondo ezagutzen ez duten herri baten enigma argitzera. 
2014. urtearen amaiera aldean, Lavaun (Champagnen, Frantzian), arkeologo talde batek hilobi ganbera bat aurkitu zuen, eta, haren barruan, urrezko bitxiz apaindutako eta  luxuzko objektuz (hala nola Greziako eta Etruriako pieza bikainez) inguratutako eskeleto bat.Hilobia, K.a. V. mendean datatua eta “Lavauko printzea” izendatua, europar arkeologoek berriki egindako aurkikuntza nagusietako bat da, eta, dokumental honetan, zelten mundura eta zeltek Mediterraneoko inguruko herriekin zuten harremanera hurbiltzeko abiapuntua izango da.
2011ko urtarrilean, Kairoko eskualdea Egiptoko iraultzaren barruko matxinaden agertoki zela, Basileako Unibertsitateak bi aurkikuntza esanguratsu egin zituen herrialdearen hegoaldean, Erregeen haranean: dozenaka gorpu zituen kripta bat eta ordura arte guztiz ezezaguna zen hilobi bat.Aurkitutako hilotzak norenak ziren ikertzen hasi, eta, azkenean, ondorio harrigarri bat atera zuten arkeologoek.Zer sekretu gordeko ote dute hilobi horiek?
1798ko maiatza. Napoleonek Ekialdea konkistatzeko ametsari heldu dio, eta Egipton lehorreratu da, zibilizazioaren sorlekuan, soldadu, itsasgizon eta intelektual talde handi batek lagunduta. Herrialdea baketu, eta savants edo jakintsuak (tropei lagundu dieten zientzialariak), azkenean, herrialdean ezkutuan dauden mirari arkeologikoak bilatzeari eman ahal izan zaizkio. Espedizioa hegoalderantz abiatu bitartean, ordea, Siriako kanpaina militarra ez aurrera ez atzera geldituko da, eta, hiru urteko lanaren ondoren, gertakari politiko eta militarrak direla-eta, egiptologiaren aitzindariek Frantziara itzuli beharko dute.
K.a. III. mendetik K.o. III. mendera bitartean, Han dinastiako hainbat enperadorek gobernatu zuten Txina, ingurune izugarri aberats eta sofistikatu batean. Haietako askoren hilobiak arpilatu egin dituzte, baina, berriki, hilobi berriak agertu dira, Zetaren Bideko merkataritzari esker aberastutako inperioaren loraldiaren berri ematen dutenak. Ildo horretatik, mausoleo bikainen barruan, jade, urre, zeta eta harribitxi artean lurperatzen zituzten enperadoreak, baita miniaturazko terrakotazko armaden artean ere batzuetan.
Ingalaterran, zientzialari talde bat Brontze Aroko herrixka baten hondakinekin lanean ari da. Must Farm du izena herrixkak, eta, hango etxebizitza eta materialak hain kontserbazio egoera onean daude, non Britainiako Ponpeia izendatu baitute; izan ere, leku zingiratsu batean dago, eta, horri esker, babestuta egon da. Bertakoak loretan zen eskala handiko nekazaritzan jarduten ziren, eta Europako beste herri batzuekin salerosian ibiltzen ziren, ondasunen trukea historiaurreko aro horretan ohikoa zen adierazgarri.
Gezurra dirudi Koliseoari buruz, Erroma zaharreko arkitektura bitxi handienetako bat izanik, gaur egun oraindik nola lor daitezkeen informazio berriak. Eta aldiz, dokumental honetan ariketa xehea egiten da eta berritu egin dira Erromatarren Inperioko arte eta eraikuntzako jenio hoberentzat hartu den monumentu honi buruzko ezagutzak. Arkeologoek eta historialariek indarrak batu dituzte inperioaren botereko tresna mediatiko horren arkitektura eta erabilera berriro ikertzeko. K.o. I. mendean eraiki zuen Vespasianok dinastia berriaren boterea legeztatzeko, eta baliabide mugagabeak izan zituen Erromako herria limurtzeko.
Petra hiriak, erreinu guztiz aberats bateko hiriburua izan zenak, Nabateosekoa, hain zuzen ere, aurkikuntza berriak eskaintzen dizkigu etengabean. Hiru basamorturen bazterrean, Arabiakoa, Siriakoa eta Neguev-ekoa, Erromatarren Inperioak bere egin zuen kristauen aroaren hasieran. Garai horretan bertako harrian induskaturiko monumentu batzuez hornitu zuten eta nortasun guztiz bakarra eman zioten haiek. Gero abandonatu egin zuten, Beduinoen eskuetan geratu zen, eta ahanzturan gelditu zen XIX. mendean berraurkitu zuten arte. Baina dokumental honetan erakutsiko den bezala, kultur testuinguru zabalago batean dago Petra, eta horri esker uler daitezke haren berezitasunetako asko.
Samotraziako Garaipena eskulturan orain dela gutxi egindako berritze lana da abiapuntua eskultura multzo horri buruz informazio handia emateko. Aurkikuntzaren historia kontatzen du irudien bidez, eskultura agertu zen santutegiaren testuinguruaren berri ematen du, Frantziara nola eraman zen, ikerketen emaitzak, nola zizelatu zen jakin ahal izateko eta intereseko beste hainbat xehetasun ere. Gurtzarako irudi eta Louvre museoko bildumetako ondasun enblematikoenetako bat, karra pizten baitu bisitarien artean, bilakatzeko prozesua zer-nolakoa izan zen azaltzen du halaber.
Dokumental honek xehetasun handiz deskribatzen ditu Santa Sofiaren arte eta arkitektura nortasuna, eliza VI. mendekoa da eta oraindik zutik dago, lurrikara ugari izaten diren lurralde batean egon arren, eta XV. mendearen amaieran musulmanen eskuetan erori izan arren. 3D-n egindako infografia eta berreraikuntza ugari aurkezten dira eta horiei esker ezagutu daitezke monumentu horren alderdi nagusiak.
Film honek Géricault-en "Medusaren baltsa" koadro ospetsua, Louvre museoan dagoena,  hartu du erreferentziatzat. Itsasontzia XIX. mendean hondoratu zen Afrikako kostaldetik gertu; bidaiariak eta marinelak hainbat txalupatan eta baltsa batean salbatu ziren, zenbait egun jitoan egoera penagarrian egon ondoren. Haien erreskatea gertakari handia izan zen eta eragina izan zuen gizarte frantsesean. Gertaera hori kontatzen du dokumentalak, baltsa berreraiki eta ur gainean igeri jarri arte ontziko bizimoduaren xehetasun guztiak ezagutu ahal izateko.
Mongoliako estepa izoztuen erdian, arkeologia espedizio franko-mongol batek gerlari eszita baten sarkofagoa deskubritu du. 2.300 urteko antzinatasuna du. Arkeologoek galderak egiten dituzte nomada kazajarren eta Ekialdeko esziten egungo populazioen berdintasunei buruz; izan ere, lurralde haiek populatu zituzten duela 2.000 urte. Indusketaren emaitzak eta etnoarkeologia bateratzen dira.
Duela 15.000 urte, desizoztetik eratorritako urek estali zuten australiar kontinentearen %15, Nueva Guinea eta Tasmania lurraldeak isolatuz. Isolamendu horrek ondorio handiak izan zituen Tasmaniako biztanleen elikaduran, hizkuntzak, kulturan eta teknologian. Deskubrimendu arkeologikoen eta egun aborigenen ahozko tradizioaz, Australiako antzinako iraganaldia esploratzen du dokumentalak.
“Luna” ontziak itsas barruan naufragatu zuen Toulonen parean, 1664ko azaroan, Iparreko Afrikako kostaldeetarako espedizio batetik itzultzen ari zela, barruan mila gizon zeudela. Baina Luis XIV Errege Eguzkiaren eta bere ingurukoen presiopean, azkar saiatu ziren tragedia ezkutatzen, eta ontzia ahaztuta geratu zen. 1993an deskubritu zen, 90 metroko sakoneran, itsasoan, eta arkeologoen lanak oso zailak izan ziren. Baina 20 urte beranduago, teknologia berriek azkenean ontzia esploratu ahal izatea ahalbidetu dute, zientifikoen jakintzari eta gailu teknologiko ikaragarriei esker.
Siberiako lur azpian aurkitutako gotorleku batek arkeologoak intrigatzen ditu. Moskuko artxibategiei esker, leku horretako biztanleak, azkenean, identifikatu egiten dira, erakutsiz XVII. mendean nomaden aliantza armatu batek gerra egin zuela mende bat baino gehiago lurralde hura kolonizatzera iritsi ziren errusiarren aurka. Baina ezerk ez zituela geldituko zirudien arren, klana bat-batean deuseztatu egin zuten…
Angkor, Khmer Inperioaren hiriburua, XIII. mendeko munduko hiri handiena, esploratzaile frantziarrek berraurkitu zuten XIX. mendean. Hiri utzi bat aurkitu zuten, baina bertako hondakin liluragarriek gaur egun ere hunkitu egiten dute. Gaur egun, nazio guztietako zientzialariek mendetan bere eskualdea menderatu zuen zibilizazio horren desagerketaren misterioak azaltzen saiatzen jarraitzen dute. Hango sare hidraulikoa erreinu haren goraldiaren giltzarria izan zen, baina baita bere Akilesen orpoa ere.
Louvre museoan areto berriak ireki direla eta, Inperio Erromatarraren garaiko Mediterraneo Ekialdeari eskainiak, dokumentalista bat altxor misteriotsu batek xarmatuta geratu da.XIX. mendearen amaiera aldera, Pariseko museoak ikerketa bat egin zuen momia koptoen multzo bati eta ehun-bilduma bati buruz, eta hori berrartzen da dokumental honetan, datu berri eta interesgarrien ekarpena eginez Egiptoko lehenengo kristauen momifikazio-prozesuen inguruan.
Anatoliako (Turkia) aztarnategi arkeologiko bati buruzko dokumental frantsesa. Hain zuzen ere, egun erabat  urpean dago aztarnategi hori, Birecik zentral hidroelektrikoa eraiki izanaren ondorioz. Antzinako Zeugma k.a.-ko 321 urtean fundatu zuen Seleuco I.ak, Alejandro Magnoren general garrantzitsuenetako batek, eta erromatarren okupazio garaian Mediterraneo osoko hiri nagusietako bat izan zen.  
“Breaking the Maya code” maien idazkuntza hieroglifikoa argitzeko 200 urtetan egindako ikerketen historia da. Narrazio epikoa, Guatemalako oihanetatik Errusiako elurretara eta maien antzinako tenpluetatik hautsez betetako Dresdeko eta Madrileko liburutegietara garamatzana.
2004an Bulgarian Seutes III. errege trazioaren hilobia aurkitu zela-eta, arkeologoak eta historialariak bere ondarea deszifratzen hasi ziren helenizazioari begira irekita eta aldi berean mazedoniarren uztarriaren aurka zegoen errege baten irudi modernoa aurkitzeko; errege-apaiz bat, gainera, gizarte trazioaren hain berezkoak diren errito orfikoen kontserbazioarekin lotuta zegoena.
Egipto Zaharreko Inperio Berrian, erregina izan zen emakume bakarrak, Hatshepsut faraoiak, merkataritza izaerako espedizio batzuk egin zituen urruneko Punt Lurraldera. Hango Deir el-Bahari tenpluan halako erliebe batzuk kontserbatu dira itsas espedizioen irudiekin. Horiei esker, arkeologo talde batek lortu du K.a. 1500. urteko itsasontzi egiptiar baten erreplika eraikitzea, baina itsasontzi esperimental horrekin nabigatzen hasteko unean agertzen da benetako erronka…
Gizeh-en esfingeak Kefren faraoia irudikatzen du, eta Antzinaroko Egiptoko monumentu enblematikoenetako bat da. Baina oraindik galdera asko daude erantzunik gabe. Nork eraiki zuen gizonezkoaren burua duen lehoi erraldoi hori? Nola? Zergatik? Bi egiptologo ospetsu, Zahi Hawass eta Mark Lehner, enigmari erantzuten saiatuko dira.