Narbona. Frantziako indusketa arkeologikoen aztarnategi
handienean, hiriak erromatarren garaian zuen ahalmen ahaztua
azaleratzen ari da ikertzaile-talde bat. K.a. I. mendetik, orduan
Narbo Martius esaten zitzaiona, Galiako lehen kolonia erromatarra,
probintzia handi bateko (Narbonense) hiriburu bihurtu zen. Portu-hiria
inperioaren kolonien arteko truke-gunea bihurtu zen, eta sortu
zuenaren parekoa: Erromaren parekoa alegia! Aparteko aurkikuntza
batetik abiatuta, film honek, infografiari eta historialari eta arkeologo
grinatsuen laguntzari esker, antzinako metropoli horren historia
harrigarria berreraikitzen du, ezen metropoli horrek hiru mende
baino gehiago iraun zuen Mediterraneoaren munduan.