Gedeon Programmes

Datuak

Filmak

Nola bizi ziren piratak? Kondairaz harago, nor ziren? Galdera horri erantzuteko, filmak ohiz kanpoko bi misio arkeologikori jarraitzen die, Maurizion eta Madagaskarren. Orain arte, piraten itsasontzien hondakin bakan batzuk aurkitu dira. Bada, egun, arkeologo talde bat urpeko azterketak egiten ari da, Indiako Ozeanoko mendebaldean, Speaker izeneko itsasontziaren aztarnen bila –1702an hondoratu zen–, eta, aldi berean, lehorrean, Sainte-Marie izeneko uhartean, ikerketa osagarriak egiten, piratak han bizi eta ezkutatzen baitziren. Ikerketa horiei esker, piraten bizitza misteriotsuaren aztarna eta froga konkretuak lortuko ditugu.Mertxe Urteaga arkeologo eta epaimahaikidearen eta Ander Arrese Suhar Arkeologiako arkeologoaren aurkezpena
Eraikinaren neurrigabetasuna liluragarria da, eta azalpen erabat zentzugabeak sorrarazten ditu: estralurtarrak, elkarte sekretuak, Atlantida… Horrelako teoria gehienak, ordea, bi mendeko ikerketa zientifikoaren ukazio hutsean oinarritzen dira, eta bada garaia egiazko historia kontatzeko, gertaerak azaldu eta erakusteko, ikus-entzuleen zaletasuna eta espiritu kritikoa suspertzeko giltzak emateko.
Vatikanoko Hiriak 2.000 urteko historia aberatsa du bere hormen artean.Urteen joanean, basoaren ertzeko zingira-eremua gauza asko izan da:hilerri pagano bat, Agripina Nagusiaren lorategiak, Neronen zirkua, SanPedroren hilobia, basilika konstantinianoa, aita santuaren jauregia, eta baitaMiguel Angel, Rafael eta Berniniren maisulana ere; hori guztia, 1929anmunduko herrialde txikiena bihurtu baino lehen. Nola bihurtu zen Erromarenkanpoaldeko muino txiki hori San Pedro basilikako, aita santuarenjauregiko eta lorategiko arkitekturaren maisulan? Leku sakratuaren historiaarkitektonikoaren gertaera ezezagunak ezagutarazteko zientzialariek,arkeologoek, historialariek eta zaharberritze-taldeek zer lan egin dutenazaltzen du filmak. Vatikanoren historiako unerik ikusgarrienak erakustendituzte ordenagailuz sortutako berreraikuntza eta animazio liluragarriek.
Narbona. Frantziako indusketa arkeologikoen aztarnategihandienean, hiriak erromatarren garaian zuen ahalmen ahaztuaazaleratzen ari da ikertzaile-talde bat. K.a. I. mendetik, orduanNarbo Martius esaten zitzaiona, Galiako lehen kolonia erromatarra,probintzia handi bateko (Narbonense) hiriburu bihurtu zen. Portu-hiriainperioaren kolonien arteko truke-gunea bihurtu zen, eta sortuzuenaren parekoa: Erromaren parekoa alegia! Aparteko aurkikuntzabatetik abiatuta, film honek, infografiari eta historialari eta arkeologogrinatsuen laguntzari esker, antzinako metropoli horren historiaharrigarria berreraikitzen du, ezen metropoli horrek hiru mendebaino gehiago iraun zuen Mediterraneoaren munduan.
Nor sartuko zen 300 metro Aveyrongo sakaneko leize baten hondoan han 400 estalagmita hautsik baino gehiagok osatutako egitura batzuk eraikitzeko? Noiz gertatuko zen? Eta batez ere, zergatik? 1990. urtean Tarn-et-Garonneko espeleologo gazte batek leizea aurkitu zenetik, arkitektura harrigarri horrek inoiz ez ditu bere sekretuak erakutsi. 2014an, ikertzaile talde batek erabaki zuen Borniquèleko leizera itzultzea enigmaren amaiera ebatzi ahal izateko. 4 urtez jarraitu genituen haien ikerketa lanak. Kamera bat inoiz iritsi ez den lekuetara iritsi gara, bisitari bakar bat ere inoiz sartu ezin izango den lekuetara. Gure garaiko aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenetako batean izan gara ikertzaileekin batera. 
“Investigaciones en aguas profundas” sailaren hirugarren atalean, frantses arkeologoek II. Mundu Gerraraino eramango dituzte beren ikerketa lanak:1943an, Mediterraneoko uretan, “Saracen” britainiar urpekoak Francesco Crispi italiar ontzia hondoratu zuen;bada, Korsika uhartetik gertu urpean egindako prospekzioei esker, ikertzaileek Crispi identifikatuko dute, eta, horrela, hondoratu zenean bizia galdu zuten 900 italiarren baino gehiagoren memoria berreskuratuko.
Sail honen bigarren emanaldiak itsas hondoa esploratzen du, ontzi hondoratuen bila.Oraingoan, DRASSMen prospekzioek Batz uharteraino (Bretainiaraino) eramango dituzte arkeologoak, non eztainuzko 800 lingotek baino gehiagok osatutako kargamentua zeraman erromatar ontzi baten hondarrak aurkituko dituzten hondoratutaeta, lingoteen tipologia eta antolamendua sakonki aztertuta, informazio baliotsua lortuko duten eztainuaren K.o. III. eta IV. mendeetako merkataritzari buruz.
“Investigaciones en aguas profundas” sailak DRASSM Frantziako Urpeko eta Itsaspeko Ikerketa Arkeologikoen Departamentuaren azterketa arkeologikorik puntakoenak erakusten ditu;izan ere, ontzi batzuen hondarrak oso sakon daudela-eta, ez dago murgiltzerik, eta, horregatik, robotak erabiltzen ditu Departamentuak askotariko garaietako ontzi hondoratuak aurkitzeko eta identifikatzeko eta prospekzioak egiteko.Bada, horixe egin du erromatarren garaiko ontzi honetan, zeinak anforen kargamentu izugarri bat zeraman eta informazio interesgarria ematen duen Antzinaroko nabigazio bideei eta merkataritzari buruz.
Khmer inperioko eta Angkor hiriburuko harrizko aztarna miragarriak denok ezagunak dira. Baina, zer dakigu eskualdean IX. eta XV. mendeen artean bizi izan ziren inguruko populazioez? Nolakoa zen eguneroko bizimodua, ohiturak eta herri horretako erlijio-sinesmenak? Siem Reap-eko nazioarteko aireportua handitzeak arkeologoek prebentziozko indusketa bat egitea ahalbidetu du eta horrek erantzuna emango dio galdera horietako askori. Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Frantziako Loira Haraneko ondare multzoko gaztelurik ospetsuenetako bat da Chambord Gaztelua. Gaztelua eraikitzearen inguruko gako batzuk argitu gabe egon dira ia 500 urteetan. Gutxi jakiten da, orain arte behintzat, bere jatorriez eta arkitektura bitxiaren esanahiaz. Agian, Francisco I. erregeak eskatuta, eskualdean kokatu zen Leonardo da Vincik zerikusirik izan al zuen gazteluaren diseinu bitxiaz? Ikerketan teknologia berrituak eta arkeologia indusketak erabili dira, eta erantzun berriak planteatuko dizkigu. CBA Sekzioa. Lekua: Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea (Irun)
Marly eremua Frantziako Versallesetik hurbil dago kokatua eta arkeologia ikerketa berriak egin dira bertan. Gaztelua kokatua egon zen lur azpian agertu dira dekorazioaren eta barruko eguneroko bizitzaren testigantzak, Luis XIV.aren garaian habitatua zegoenekoan. Erregea askotan aterpetu zen bertan bere bizitzaren azken urteetan gortearen luxuetatik aldentzeko asmoz. Erregea hil zenetik 300 urte pasatu ondoren, erregearen egoitzaren historia deskubritzeko aukera bikaina dira indusketa horiek. Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Paris, 2010eko urria. XIX. mendeko merkatu estali baten barruan, Parisen erdian, indusketa arkeologiko handi bat eraman zen aurrera Tenpleko Zaldunek XII. mendean, Jerusalendik itzuli zirenean, beren altxorrak biltzeko gune bat eraiki zuten lekuan. Indusketa horri esker eskuratutako informazioari, guztiz garrantzitsua historiaren ikuspegitik begiratuta, historialariek Vatikanoan aurkitutako artxibo berri batzuk erantsi zaizkio, eta ezagutzen ez genituen datuak eskainiko dizkigute Tenplarioen eta haiek Gurutzadetan izan zuten parte hartzearen inguruan.
Samotraziako Garaipena eskulturan orain dela gutxi egindako berritze lana da abiapuntua eskultura multzo horri buruz informazio handia emateko. Aurkikuntzaren historia kontatzen du irudien bidez, eskultura agertu zen santutegiaren testuinguruaren berri ematen du, Frantziara nola eraman zen, ikerketen emaitzak, nola zizelatu zen jakin ahal izateko eta intereseko beste hainbat xehetasun ere. Gurtzarako irudi eta Louvre museoko bildumetako ondasun enblematikoenetako bat, karra pizten baitu bisitarien artean, bilakatzeko prozesua zer-nolakoa izan zen azaltzen du halaber.
Rodano ibaiaren bokalean, Aigues Mortesko hiribildu harresituko fundazioak aukera emango du San Luis errege frantsesak bultzatutako gurutzaldien testuingurua birsortzeko. Oinarritzat hartuta egungo hiribildua, oso ondo kontserbatu baititu bere harresiak eta XIII. mendeko hiri planoa, eta haren ingurua estuarioko paduren artean, kanpo merkataritzaren zerbitzurako eta Jerusalenera zihoazen itsasontzien abiapuntu izateko sortutako itsas portuaren goraldia eta gainbehera erakusten ditu.
Perun Nazkako lerroak aurkitu zituzten, hainbat kilometroko luzera izatera heltzen diren lerro erraldoiak, eta geroztik jakin-min handia piztu dute. Luzaroan inkei egotzi izan zaizkie lerro horiek, baina egiaz oso gutxi ezagutzen den inka aurreko beste zibilizazio baten garaikoak dira, Nazka zibilizazioaren garaikoak. 1998 geroztik, Giuseppe Orefici italiar arkeologoak indusketak egiten ditu Cahuachiko aztarnategian, Nazka herriaren erlijio hiriburu izan zen gunean. Lehen aldiz, Nazka herriaren historiaren zaletu honek bere indusketen ateak ireki dizkigu eta altxor aparta erakutsi digu.  
Anatoliako (Turkia) aztarnategi arkeologiko bati buruzko dokumental frantsesa. Hain zuzen ere, egun erabat  urpean dago aztarnategi hori, Birecik zentral hidroelektrikoa eraiki izanaren ondorioz. Antzinako Zeugma k.a.-ko 321 urtean fundatu zuen Seleuco I.ak, Alejandro Magnoren general garrantzitsuenetako batek, eta erromatarren okupazio garaian Mediterraneo osoko hiri nagusietako bat izan zen.  
Jean-Yves Empereur eta bere taldearen abentura arkeologikoaren azken atala, Alejandria mitikoaren aurkikuntzan. Pelikulak hiriko monumentuen arkitektura gogoraztzen digu eta bertako biztanleen eguneroko bizitza eskaintzen digu Tolomeo jauretxean. Dokumentalak indusketaren etapa guztiak, eta behin eta berriro hiria eta bere monumentuak agerian utzi dituzten aurkikuntzak berreraikitzen ditu, aurrez aurre jarriz testigantza arkeologikoak eta antzinakoiturriikonografikoak.
Duela 4.000 urte, lau errege egipziar desagertu ziren arrastorik utzi gabe. Dokumental honek desagertze horren historia berregiten du, Saqqarako hegoaldean dagoen nekropoli berri bat aurkituz, arrasto baliagarriak eduki ditzakeelakoan.
Arkeologi aurkikuntza berriek zalantzan jarri dituzte zelten munduari buruz zeuden aldez aurretiko ideiak. Pentsatu baino kultura zabalagoa eta sofistikatuagoa erakusten dute seinaleek.
Tigrisen erriberatik Britainia alderaino, Danubiotik Sahararaino, inperio erromatarrak mundua betiko menderatuko zuela zirudien. Buztinezko oinak zituen kolosoa brast erori zen, eta iraganeko handitasunaren testigantzak utzi zituen sakabanatuta. Kolpaso horren arrazoiak ulertzen saiatzen da egilea, erromatarrek utzitako aztarnak adituen bidez jasoaz. Dokumental hau trilogia bateko lehena da, eta legioak ditu ardatz, Erromaren nagusitasunarengiltzarribaitziren.
Novgorod Errusiako hiri zaharrenetako bat da, eta mongoliarren inbasioaren suntsipena saihestu zuen, eta ondorioz, oso-osorik gordetzen ditu X, XI eta XII. Mendeetako bere katedralak eta ikonoak. Baina Novgorod aztarnategi arkeologiko paregabea da munduan, lurpean gorderik izan baititu milaka gutun uri-azalean idatziak eta erdi aroko bertako biztanleenbizimoduarentestigantzaeskaintzendutenak.
“Nire izena Toumaï da... eta zure arbaso berria naiz. Hau da nire historia... eta zurearen hasiera”. 2001eko uztaila, Djourab basamortua, Txad iparraldean. Hogei urte baino gehiagoan lanean aritu ondoren, Michel Brunet Misio Paleoantropologiko frantziar-txadiarreko zuzendariak iragarri du orain arte aurkitu izan den gizakien arbasorik zaharrena aurkitu dutela. Izakiak, Toumaï izenaz ezagutzen baita, 7 milioi urteko antzinatasuna dauka, eta bizidunen munduan “lurreratu” berria da. Toumaïri bizia emateko, Brunetek mundu osoan zehar bidaiatuko du, ikerketa zientifikoa eginez, Txadeko basamortutik laborategi paleoantropologiko ospetsuenetaraino.
Taklamakanen, Txinan, Erdialdeko Asiako basamortuan, leku gogoangarri bat dago, Loulan, eta handik igarotzen zen Zetaren Bidea. Hiri hau Sven Hedin esploratzaile suediarrak aurkitu zuen XX. mendearen hasieran, eta 300 hilobik osaturiko hilerria dago bertan. Horietatik bakar bat ere ez da zientifikoki aztertu. Klima baldintzak oso txarrak izan arren, talde txinatar-japoniar bat aztarnategia induskatzen hasi zen eta hainbat momia aurkitu zituen zurezko sarkofagoetan, oso ongi kontserbatuak gainera.
Historia unibertsalaren mito handietako bat da Amerikako Mendebalde Urruna, unai, urre bilaketari eta pistolariek osaturiko alegiazko herriekin. Kelly J. Dixon arkeologoa Nevada estatuan, Estatu Batuetan, Virginia hiriaren jatorria ikertzen ari da, Ronald M. James Nevadako Museoko kontserbatzaileak lagunduta. Puntako arkeologia teknikak, ADN bidezko identifikazioa, esate baterako, Salon Boston eremuan eginiko indusketek eta artxiboetan eginiko ikerketa historikoak beste ikuspegi bat eskainiko digute, klixeetatik oso urrun dagoena, hain zuzen ere, mendebalde amerikarraren konkistaren inguruan.
Arkeologia Prebentiboko programek, Frantziako A19 autobidea (Borgoña) eraikitzeari lotuta, aukera eman diete 250 arkeologoei 18 hilabetetan errepide berriko 101 kilometroetan zehar aurkitutako aztarnategietan lanean aritzeko. Historiaurretik XV. mendera bitarte, denboran bidaiatzeko makina bihurtu da A19.
Eric Crubezy antropologoak aurkikuntza aparta egin du Yakutiako permafrost-ean, Siberia ekialdean. Emakume baten gorpua atera du egurrezko hilkutxa batetik; eskaintzaz inguratua zegoen. Lurperatzearen ezaugarriengatik eta Crubezy atuengatik, Yakutarren herriko txaman bat dela uste du.
Antzinatearen Zazpi Mirarietatik, Gizehko piramideak dira gure egunetara iritsi diren bakarrak. Haietako altuena Keops izenekoa faraioen garaiko eraikin guztietatik enigmatikoena da aldi berean. Jean-Pierre Houdin arkitekto frantziarrak ikerketa berri bat aurkezten du, teknologia berrietan oinarrituta, zeina Keops piramidea berriro ere aztertzen baitu eta, ondorioz, eraikuntza sistemari buruzko hipotesi iraultzaile bat dakar.