Vatikanoko hiria, eternitatea helburu

Vatikanoko Hiriak 2.000 urteko historia aberatsa du bere hormen artean.
Urteen joanean, basoaren ertzeko zingira-eremua gauza asko izan da:
hilerri pagano bat, Agripina Nagusiaren lorategiak, Neronen zirkua, San
Pedroren hilobia, basilika konstantinianoa, aita santuaren jauregia, eta baita
Miguel Angel, Rafael eta Berniniren maisulana ere; hori guztia, 1929an
munduko herrialde txikiena bihurtu baino lehen. Nola bihurtu zen Erromaren
kanpoaldeko muino txiki hori San Pedro basilikako, aita santuaren
jauregiko eta lorategiko arkitekturaren maisulan? Leku sakratuaren historia
arkitektonikoaren gertaera ezezagunak ezagutarazteko zientzialariek,
arkeologoek, historialariek eta zaharberritze-taldeek zer lan egin duten
azaltzen du filmak. Vatikanoren historiako unerik ikusgarrienak erakusten
dituzte ordenagailuz sortutako berreraikuntza eta animazio liluragarriek.

Fitxa teknikoa

  • Urtea: 2020
  • Iraupena: 52 minutos
  • Ekoizpen-herrialdea: Francia
  • Lurraldea: Vaticano
  • Hizkuntza: Francés, Inglés
  • Zuzendaritza: Jampolsky, Marc
  • Ekoizpena: Gedeon Programmes
  • FICAB edizioa: FICAB XXI (2021)