Historia unibertsalaren mito handietako bat da Amerikako Mendebalde
Urruna, unai, urre bilaketari eta pistolariek osaturiko alegiazko
herriekin. Kelly J. Dixon arkeologoa Nevada estatuan, Estatu Batuetan,
Virginia hiriaren jatorria ikertzen ari da, Ronald M. James Nevadako
Museoko kontserbatzaileak lagunduta. Puntako arkeologia teknikak, ADN
bidezko identifikazioa, esate baterako, Salon Boston eremuan eginiko
indusketek eta artxiboetan eginiko ikerketa historikoak beste ikuspegi
bat eskainiko digute, klixeetatik oso urrun dagoena, hain zuzen ere,
mendebalde amerikarraren konkistaren inguruan.