Piraten egiazko historia

Nola bizi ziren piratak? Kondairaz harago, nor ziren? Galdera horri erantzuteko, filmak ohiz kanpoko bi misio arkeologikori jarraitzen die, Maurizion eta Madagaskarren. Orain arte, piraten itsasontzien hondakin bakan batzuk aurkitu dira. Bada, egun, arkeologo talde bat urpeko azterketak egiten ari da, Indiako Ozeanoko mendebaldean, Speaker izeneko itsasontziaren aztarnen bila –1702an hondoratu zen–, eta, aldi berean, lehorrean, Sainte-Marie izeneko uhartean, ikerketa osagarriak egiten, piratak han bizi eta ezkutatzen baitziren. Ikerketa horiei esker, piraten bizitza misteriotsuaren aztarna eta froga konkretuak lortuko ditugu.
Mertxe Urteaga arkeologo eta epaimahaikidearen eta Ander Arrese Suhar Arkeologiako arkeologoaren aurkezpena


Fitxa teknikoa

  • Garaia - Kultura: Aro Modernoa
  • Urtea: 2023
  • Iraupena: 52 Minutos
  • Ekoizpen-herrialdea: Francia
  • Lurraldea: Océano Índico
  • Hizkuntza: Francés
  • Zuzendaritza: Bégoin, Stéphane
  • Ekoizpena: Gedeon Programmes
  • FICAB edizioa: FICAB XXIII (2023)