Bégoin, Stéphane

Datuak

Filmak

Orain dela 600 urte baino gehiago, Zhu Yuanzhang izan zen Txina Handiko agintari gorena. Mongolei erronka jo eta garaile izan ondoren, mugimendu politiko bat sortu zuen, enperadore izendatu zuen bere burua eta, urte hartan bertan, Ming dinastia fundatu zuen, horrela txinatar familia bat Inperioaren burura itzuli zelarik. Baina haren handitasun grinak haratago joan ziren: hiri inperial bat eraikitzeko erabakia hartu zuen, lehenengo Hiri Debekatua. 2021. Txinatar arkeologoek, bost urtez, baliabide asko erabili dituzte aztarnategi honen historia argitzeko eta asmo handiko berreraikuntza lanak abiarazteko. Aztergai den hiria ikaragarri handia da, baita Pekingo Hiri Debekatua baino garrantzitsuagoa ere.
Nola bizi ziren piratak? Kondairaz harago, nor ziren? Galdera horri erantzuteko, filmak ohiz kanpoko bi misio arkeologikori jarraitzen die, Maurizion eta Madagaskarren. Orain arte, piraten itsasontzien hondakin bakan batzuk aurkitu dira. Bada, egun, arkeologo talde bat urpeko azterketak egiten ari da, Indiako Ozeanoko mendebaldean, Speaker izeneko itsasontziaren aztarnen bila –1702an hondoratu zen–, eta, aldi berean, lehorrean, Sainte-Marie izeneko uhartean, ikerketa osagarriak egiten, piratak han bizi eta ezkutatzen baitziren. Ikerketa horiei esker, piraten bizitza misteriotsuaren aztarna eta froga konkretuak lortuko ditugu.Mertxe Urteaga arkeologo eta epaimahaikidearen eta Ander Arrese Suhar Arkeologiako arkeologoaren aurkezpena
Guatemalako junglaren bihotzean, nazioarteko zientifiko-talde batek lehen aldiz induskatu du Naachtun hiria, maien urrezko aroko azken hiria. Hainbat astetan isolatuta egon direla, arkeologoek beraien lanarekin jakin dute zeintzuk diren hiri horren bizitza-luzera apartaren arrazoiak; izan ere, ondoko hiri ahaltsuak gainbeheratu eta 200 urte gehiago iraun zuen. Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Arkeologia Prebentiboko programek, Frantziako A19 autobidea (Borgoña) eraikitzeari lotuta, aukera eman diete 250 arkeologoei 18 hilabetetan errepide berriko 101 kilometroetan zehar aurkitutako aztarnategietan lanean aritzeko. Historiaurretik XV. mendera bitarte, denboran bidaiatzeko makina bihurtu da A19.
Ikuspegi askotatik jorratua izan da Paleolitikoko labar-pinturaren interpretazioa, hainbat korronte teoriko eta emaitza askotarikoak izan direla kontuan hartuta. Pelikula honetan, Chantal Jègues-Wolkiewiez-ek paleolitikoko labar-pinturaren beste interpretazio bat proposatzen du, astronomiaren behaketan oinarrituta.
Errege Magoak dira, apika, mendebaldeko munduko irudi mitiko ezagunetako bat. Kristautasunaren jatorriraino atzera egiten duen beren historiak ideia zaharrak eta berriak sartu ditu San Mateok bere ebanjelioan egiten duen narrazio motzaren inguruan. Egungo ezagutzen arabera -ez bakarrik historikoak edo teologikoak, baizik eta astronomikoak eta Artearen Historiaren ingurukoak ere bai-, Ekialdeko Hiru Magoen kondairaren atzean dagoen errealitatea azaltzeko asmoa du dokumental honek.
Egipto Zaharreko Inperio Berrian, erregina izan zen emakume bakarrak, Hatshepsut faraoiak, merkataritza izaerako espedizio batzuk egin zituen urruneko Punt Lurraldera. Hango Deir el-Bahari tenpluan halako erliebe batzuk kontserbatu dira itsas espedizioen irudiekin. Horiei esker, arkeologo talde batek lortu du K.a. 1500. urteko itsasontzi egiptiar baten erreplika eraikitzea, baina itsasontzi esperimental horrekin nabigatzen hasteko unean agertzen da benetako erronka…