Errege Magoak dira, apika, mendebaldeko munduko irudi mitiko ezagunetako
bat. Kristautasunaren jatorriraino atzera egiten duen beren historiak
ideia zaharrak eta berriak sartu ditu San Mateok bere ebanjelioan egiten
duen narrazio motzaren inguruan. Egungo ezagutzen arabera -ez bakarrik
historikoak edo teologikoak, baizik eta astronomikoak eta Artearen
Historiaren ingurukoak ere bai-, Ekialdeko Hiru Magoen kondairaren
atzean dagoen errealitatea azaltzeko asmoa du dokumental honek.