MLK Producciones

Datuak

Filmak

XX. mendearen hasiera aldean, europar ikertzaile ugari Espainiako hegoaldean kokatu ziren, modako zientziaren barruan aitzindari izan nahian: Arkeologia. Jorge Bonsorrek gorpuztu zuen hobekien espiritu bohemio hori: trafikatzaile izateari utzi, eta ondarearen babesle eta dibulgatzaile bihurtu zen. Bada, haren atzetik, Andaluziako aztarnategirik aipagarrienetako batzuk ezagutuko ditugu, hala nola Carmonako erromatar nekropolia, Baelo Claudia aztarnategia eta Mairenako gaztelua.
XX. mendeko lehenengo hamarkadetan, Tartessosen bilaketa obsesio bihurtu zen historialari alemaniar gazte batentzat, zibilazio berri bat, Europaren jatorria, aurkitu nahi baitzuen. Espainia Eldorado bihurtu zen Arkeologia praktikatzen zutenentzat, eta Adolf Schultenek bere Troya partikularra aurkitzea espero zuen Doñanako Barrutiko hondar azpian, Atlantidaren auraz jantzi zuen hiria. Horrelako abenturak duen arriskuaz haratago, ahalegin hark Schultenen karrera markatuko zuen, eta baita Zientziak hainbat hamarkadatan Tartessosi buruz zeukan pertzepzioa ere.
Errege Magoak dira, apika, mendebaldeko munduko irudi mitiko ezagunetako bat. Kristautasunaren jatorriraino atzera egiten duen beren historiak ideia zaharrak eta berriak sartu ditu San Mateok bere ebanjelioan egiten duen narrazio motzaren inguruan. Egungo ezagutzen arabera -ez bakarrik historikoak edo teologikoak, baizik eta astronomikoak eta Artearen Historiaren ingurukoak ere bai-, Ekialdeko Hiru Magoen kondairaren atzean dagoen errealitatea azaltzeko asmoa du dokumental honek.
Mendebaldeko Saharako espazio garrantzitsua den Tifaritiko haitzuloetako pinturak bizidun bilakatzen dira gure begien aurrean, alegia bateko pertsonaiak bailiran, gaur egun basamortua besterik ez dagoen toki batean duela hamar mila urte ibar emankor bat hartu zuen zibilizazio haren historia kontatzeko. Ipuin magiko bat; zeinak, estadurik gabeko herri baten ondasun kulturalaren bitartez, geure esperientziaz, aurrerabideaz eta zibilizazioaz hitz egiten baitigu.