XX. mendeko lehenengo hamarkadetan,
Tartessosen bilaketa obsesio bihurtu zen historialari alemaniar gazte
batentzat, zibilazio berri bat, Europaren jatorria, aurkitu nahi baitzuen. Espainia Eldorado bihurtu zen Arkeologia
praktikatzen zutenentzat, eta Adolf Schultenek bere Troya partikularra
aurkitzea espero zuen Doñanako Barrutiko hondar azpian, Atlantidaren auraz
jantzi zuen hiria. Horrelako abenturak duen
arriskuaz haratago, ahalegin hark Schultenen karrera markatuko zuen, eta baita
Zientziak hainbat hamarkadatan Tartessosi buruz zeukan pertzepzioa ere.