Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa
Festival Internacional de Cine Arqueológico del Bidasoa
Orain dela ia mende batez geroztik ezagutzen dugu Tutankamonen altxorra. Baina egiaz ulertzen ote dugu zertan den?. Hainbat aurkikuntzak beste begirada bat planteatzen dute errege gaztearen hilobiari, haren hileta tresnei eta hura aurkitzeko gorabeherei dagokienean. Altxorra Tutankamonena ote zen egiaz? Ikerketa berriek erakutsi dute egiazko jabea haren arreba nagusia zela, Meritaton. Hilobitik zenbait objektu lapurtu ote zituzten Howard Carter arkeologoak eta haren mezenas Lord Carnavonek? Hamarka objektu, baieztatu dute zientzialariek, egongo dira munduan barrena sakabanatuak. Erregearen hilobiaren eta haren eduki arkeologikoaren historiaren beste irakurketa bat eskaintzen du dokumental honek: Antzinako Egiptoren historiaren orrialde handi bat, berrikusia eta zuzendua.