“Luna”
ontziak itsas barruan naufragatu zuen Toulonen parean, 1664ko azaroan, Iparreko
Afrikako kostaldeetarako espedizio batetik itzultzen ari zela, barruan mila
gizon zeudela. Baina Luis XIV Errege Eguzkiaren eta bere ingurukoen presiopean,
azkar saiatu ziren tragedia ezkutatzen, eta ontzia ahaztuta geratu zen. 1993an
deskubritu zen, 90 metroko sakoneran, itsasoan, eta arkeologoen lanak oso
zailak izan ziren. Baina 20 urte beranduago, teknologia berriek azkenean ontzia
esploratu ahal izatea ahalbidetu dute, zientifikoen jakintzari eta gailu
teknologiko ikaragarriei esker.