2014an, arkeologo
turko batek basilika bizantziar baten zimenduak aurkitu zituen, ustekabean, Iznikeko
aintziran, Istanbuletik ez oso urruti. Ordutik, ikertzaile frantses, turko, suitzar
eta estatubatuarrez osatutako nazioarteko lantalde bat, arkeologo turkoen talde
batekin elkarlanean, basilika misteriotsu horren historian atzera egiten
saiatzen ari da.Zergatik dago urpean?Zein da aintziraren sakoneko mehatxu
tragikoa?Zer azaleratuko litzateke horrelako eraikin bat induskatuko balitz?Bada arrazoi bat
aztarnek nazioarteko zientzialari talde baten interesa, grina eta garra piztu izateko:
Iznik bera, kokalekua.Azken batean, Nizea hiri erromatarraren egungo
izen turkoa da hori.