Iznik: urpeko basilikaren misterioak

2014an, arkeologo turko batek basilika bizantziar baten zimenduak aurkitu zituen, ustekabean, Iznikeko aintziran, Istanbuletik ez oso urruti. Ordutik, ikertzaile frantses, turko, suitzar eta estatubatuarrez osatutako nazioarteko lantalde bat, arkeologo turkoen talde batekin elkarlanean, basilika misteriotsu horren historian atzera egiten saiatzen ari da.Zergatik dago urpean?Zein da aintziraren sakoneko mehatxu tragikoa?Zer azaleratuko litzateke horrelako eraikin bat induskatuko balitz?Bada arrazoi bat aztarnek nazioarteko zientzialari talde baten interesa, grina eta garra piztu izateko: Iznik bera, kokalekua.Azken batean, Nizea hiri erromatarraren egungo izen turkoa da hori.

Fitxa teknikoa

  • Gaia: Metodologia Arkeologikoa
  • Garaia - Kultura: Erroma
  • Urtea: 2023
  • Iraupena: 83 minutos
  • Ekoizpen-herrialdea: Francia
  • Lurraldea: Turquía
  • Hizkuntza: Francés
  • Zuzendaritza: Guerin, Pascal
  • FICAB edizioa: FICAB XXIV (2024)