Campaniako (Italia) aztarnategi nagusietan (Ponpeia, Paestum edo
Heculano) egin diren azken arkeologiako aurkikuntza berriek Antzinatean
egiten eta erabiltzen ziren perfumeen ezagutzan sakontzeko aukera eman
dute. Arkeologoek, filologoek, epigrafistek, kimikariek eta
perfumegileek elkarrekin dihardute lanean Italiako arrosazko perfumea ,
hau da, milaka urte dituen perfume baten lurrinak berregiteko.