Neronen erokeria

Erromako Palatino mendian, 2009. urtean, arkeologo frantziar-italiarren talde batek egindako indusketek aukera eman zuten Neron enperadorearen garaiko eraikin baten hondakinak aurkitzeko, oso ezaugarri bereziak zituena, hain zuzen ere. Oin zirkularreko eraikuntza da, eta ematen du makineria konplexu bati euskarri emateko izan zela. Pentsatzen da harekin eragiten zitzaiola enperadorearen etxeko jangela nagusiko mahaiari. Dokumental honetan, Suetonio historialariaren testigantzan oinarriturik, mekanismoaren berreraikuntza hipotetikoa eskaintzen digu txanponetan ageri zen ikonografiak eta ikerketa arkeologikoak.

Fitxa teknikoa