Sei mende iraun ondoren, Vincenneseko dorrea, Europako Erdi Aroko
eraikin paregabea, zaharberritu egin behar dute, proiektu berezi baten
bitartez. Pelikulak aukera ematen digu prozesuko fase guztiak ikusteko,
esku hartu aurretik egindako indusketa arkeologikoa barne.