Delhaye, Claude

Filmak

Marais de Saint-Gond (Marne) herrialdeko Neolito garaia ikertu dute hainbat diziplinatako ikertzaileek. Eremu horretan dago Frantziako hipogeo metaketa handiena. Han, ehun bat hipogeo aurkitu zituen Joseph de Bay baroiak XIX. mendearen amaieran. Aztarnategi neolitiko kopuru handi hori izateko arrazoia bertan suharri ugari izatea da neurri batean. Suharrizko meatze askok eskaintzen dituzte haren ustiapenaren testigantzak. 2013. urteaz geroztik, jakintza arlo askotako talde batek berriro induskatu du “La Crayère” aztarnategia, Vert-la-Gravellen, eta antzinako aurkikuntzak berraztertu dituzte. Helburua da aztarnategi arkeologiko horrek, eta zabalago hartuta lurralde horrek Neolitoan, gura garaiaren aurreko 5000 eta 2000 urteen artean, izan zuen historia berregitea. 
Dokumental honek Jean-Claude Golvinek lan egiteko zeukan modua erakusten digu. Golvin arkitekto eta arkeologo ezaguna da; aztarnategi arkeologikoak leheneratzen ditu, birreraikitze zientifikoa eta talentu artistikoa batzen dituen teknika erabiliz.
Sei mende iraun ondoren, Vincenneseko dorrea, Europako Erdi Aroko eraikin paregabea, zaharberritu egin behar dute, proiektu berezi baten bitartez. Pelikulak aukera ematen digu prozesuko fase guztiak ikusteko, esku hartu aurretik egindako indusketa arkeologikoa barne.