Mendian, edo natur guneetan, ohikoa izaten da jaten ditugun fruten
hezurrak lurrera botatzea, segurutzat joz biodegradatu egingo direla.
Eta horrela gertatzen da gehienetan. Baina, ingurugiro-baldintza oso
zehatzak betez gero, materia organiko horrek ehunka urteetan iraun
lezake. Arkeolan Fundazioko arkeologo eta arkeobotanikoen zereginetako
bat material horiek bilatzea eta aztertzea da, gure arbasoen elikadura,
arropa eta tresnei buruzko informazioa lortzeko.