Ochoa de Eribe, Alaitz

Filmak

Kantabriako Ikerketa Paleolitikoen Institutuko arkeologo talde batek Isuntzako koban aurkitutako labar artearen erreprodukzio bat egin du 3 dimentsiotan. Helburua, arte paleolitikoa haren sortzaileek argiztatzen zuten bezala ikustea. Horretarako, argiztapen sistema ezberdinekin esperimentatu dute, hala nola gantzezko lanparak eta zuziak. Emaitza benetan harrigarria da.
Mendian, edo natur guneetan, ohikoa izaten da jaten ditugun fruten hezurrak lurrera botatzea, segurutzat joz biodegradatu egingo direla. Eta horrela gertatzen da gehienetan. Baina, ingurugiro-baldintza oso zehatzak betez gero, materia organiko horrek ehunka urteetan iraun lezake. Arkeolan Fundazioko arkeologo eta arkeobotanikoen zereginetako bat material horiek bilatzea eta aztertzea da, gure arbasoen elikadura, arropa eta tresnei buruzko informazioa lortzeko.