Molia, Agnès

Filmak

Peter Eeckhoutek Zinemaldira dakarren hirugarren ikerketa arkeologikoak Mediterraneoko uharte batera eramango du, Kretara, minostar aztarnategi nagusietara, hala nola Knososeko jauregira.Aztarnategiaren berrirakurketa batek zalantzan jarriko du Arthur Evans arkeologoak XX. mendearen hasieran hura induskatu zuenean egin zuen proposamena (jauregitarako erabili izana),baita Tronuaren Gela delakoaren eta erdiko patioaren funtzioa ere.Zer interpretazio eskainiko du teoria berriak Kretako jauregiei buruz?
“Investigaciones arqueológicas” sailaren emanaldi honetan, Peter Eeckhout arkeologoak Tanzaniaraino bidaiatuko du, swahilien mundua haien aztarnategirik enblematikoenaren bidez ezagutzeko: Kilwa.Afrikako ekialdeko kostaldean dago hiri hori, eta XIV. eta XV. mendeetan jo zuen gailurra, Indiako Ozeanoan barrena India eta Txinaraino hedatzen zen merkataritzari esker.Monumentuen hondarren artean, hiria gobernatzen zuten sultanen jauregia eta Meskita Handia nabarmentzen dira –gaur egun, azken ikerlanak kontuan hartuz, desberdina da haien gaineko interpretazioa–.
“Investigaciones arqueológicas” sailak munduaren inguruko bidaia bat proposatzen du, azkenaldiko aurkikuntza arkeologikorik nabarmenenak ikusteko. Oraingoan, Peter Eeckhout belgikar arkeologoaren eskutik, Choquequirao hiri inka bisitatuko dugu, Peruko Andeen sakonean. Machu Picchu bezala, gune politiko erlijioso bat zen, eta oraindik badira haren hondar monumental interesgarri batzuk zutik: aire zabaleko eremu zabal batzuk, zeremonietarako erabiltzen zirenak.
Erromatarrak iristean, Galian izugarri garatu ziren garraiobideak eta horrek nabarmen aldatu zuen gizartea: produktuek zirkulatzen dute, baina baita informazioak, sinesmenek eta teknologiak ere. Bidaiariek aktiboki parte hartzen dute zibilizazio galiar-erromatarraren batasunean eta aberastasunean. Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Greziarren garaitik jada, eta batik bat erromatarren garaian, Galian barrena zabaldu zen mahastizaintza, eta mahastiz estalita gelditu zen. Ardozaleak izaki, erromatarrek beren mahatsondo mediterraneoak ekarri zituzten, baina baita ardoa lantzeko eta egiteko zituzten teknikak ere. Inperio osoan barrena esportatzen ziren ekoizpenak. Lurralde osoan barrena esportatzen ziren produktu galiarrak, eta aro modernokoak bakarrik gainditu ahal izan ditu une hartako ekoizpen bolumenak. Nolakoak ziren mahastizain galiar-erromatarrak? Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
Erromatarren konkistarekin bizimodu berriak iritsi ziren Galietara. Bertako artisauek maila tekniko handia zuten eta behar berrietara egokitu ziren, eta inoiz ezagutu ez zen garapena gertatu zen. Kalitate handikoko beira puztuzko objektuak egiteko gai izan ziren, baita mosaikoak eta baxerak ere, baina harri nobleekin egindako eraikinak egiteko gai ere izan ziren.Hezkuntza Sekzioa. Lekua: Amaia KZ Hitzaldi Aretoa
1000. urte inguruan agertu zen Erdi Aroko irudi enblematikoenetako bat: jauntxoa. Lur eremu zabalen jabe haiek ia era autonomoan erabiltzen zuten beren boterea: polizia lanak egiten zituzten, justizia egiten zuten, zergak eta merkataritza kontrolatzen zituzten. Piramide feudal baten inguruan antolatu ziren nobleak, eta haien testigantza ere ikus daiteke garai hartako aztarnategi arkeologikoetan.
Fue Julio César quien bautizó con el nombre de las Galias al conjunto de territorios que conquistó entre los años 58 y 51 a. C. La civilización galorromana se desarrolló durante dos siglos de paz poblando las nuevas provincias de anfiteatros, foros o templos, situados en ciudades. Y quien dice ciudad, dice ciudadano, una noción que se desarrolla a la par que la integración de los galos en el Imperio.
Neolitikoak aldaketa handiak ekarri zizkien Ekialde Hurbileko populazio paleolitikoei, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren bidez. Ehiztari-fruitu biltzailea zena nekazari sedentario bilakatu zen eta bizimodu berri hura pixkanaka-pixkanaka zabaltzen joan zen herrigune europarren artean. Dibulgazio bokazio argiarekin, Frantziako arkeologia garrantzitsuena aurkezten duen sail baten barnean dago dokumental hau.