Astakeria al da esatea zinema Paleolitoan
asmatu zela, duela 20.000 urte? Arte paleolitikoko pinturen eta grabatuen
irakurketa berri batek erakutsi du artista prehistorikoak haitzuloetako
hormetan islatutako animalien mugimendua banatzeko gai zirela, animazio
zinemaren era primitibo bat balitz bezala. Ez hori bakarrik: narrazio bat
grafikoki islatzeko gaitasuna zuten, alegia bazekiten historiak kontatzen
soinuen eta irudien bidez.
Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)