Cuissot, Pascal

Datuak

Filmak

Frantziako hegoaldean, ikerketa arkeologiko zirraragarri bat egiten ari dira, Mandrin delako haitzuloan.Ludovic Slimak arkeologoak aparteko fosil eta silex kantitate bat aurkitu zuen, neandertalek haitzuloa 80.000 urte baino gehiago okupatu zuten frogaeta lehenengo homo sapiensak Mendebaldeko Europara duela 54.000 urte iritsi ziren egiaztagarria:antza, neandertalek eta homo sapiensek hemen topo egin zuten, Rodano ibaiaren ertzetan.Lantaldeak espezimen neandertal bat atera du lurpetik, aparteko aurkikuntza:Thorin du izena, eta azken leinu neandertaletako bateko kidea zen.Azken 25 urteetan Mandrin haitzuloan egindako indusketa lanek neandertalen desagerpenaren eta homo sapiensen ordezkapenaren historia berridatzi dute,eta, horrela, haitzuloak bi gai horietan argi egiten lagundu du.
Homo sapiens iritsi baino askoz ere lehenago, Neanderthalgo gizakia Europako lautada zabaletan barrena zebilen; normalean, izotz artean.Frantzian eta Ingalaterran eta, bereziki, Jersey uhartean egindako hainbat aurkikuntzari esker, duela 300.000 urteko Europako nomada handi horien bizimodua ulertu dute arkeologoek.
Astakeria al da esatea zinema Paleolitoan asmatu zela, duela 20.000 urte? Arte paleolitikoko pinturen eta grabatuen irakurketa berri batek erakutsi du artista prehistorikoak haitzuloetako hormetan islatutako animalien mugimendua banatzeko gai zirela, animazio zinemaren era primitibo bat balitz bezala. Ez hori bakarrik: narrazio bat grafikoki islatzeko gaitasuna zuten, alegia bazekiten historiak kontatzen soinuen eta irudien bidez.Sekzio Ofiziala. Lekua: Amaia K.Z. (Irun)
Gezurra dirudi Koliseoari buruz, Erroma zaharreko arkitektura bitxi handienetako bat izanik, gaur egun oraindik nola lor daitezkeen informazio berriak. Eta aldiz, dokumental honetan ariketa xehea egiten da eta berritu egin dira Erromatarren Inperioko arte eta eraikuntzako jenio hoberentzat hartu den monumentu honi buruzko ezagutzak. Arkeologoek eta historialariek indarrak batu dituzte inperioaren botereko tresna mediatiko horren arkitektura eta erabilera berriro ikertzeko. K.o. I. mendean eraiki zuen Vespasianok dinastia berriaren boterea legeztatzeko, eta baliabide mugagabeak izan zituen Erromako herria limurtzeko.