Filologoentzako benetako erronka izan dira arbel bisigodoak.
Historialarientzako datu kopuru handiak eskaini dituzte eta aukera eman
dute Goi Erdi Aroaren garaiko gizarte hura nolakoa izango zen
hurbilagotik ezagutzeko. El Barradoko (Plasencia, Caceres) arbela da
bisigodoen garaiko testigantza epigrafiko horietako bat. Horiek alor
juridiko eta administratiboko dokumentuak izaten dituzte gehienetan.