Libre Producciones

Datuak

Filmak

Baliteke labar artean eskuz utzitako inpresioak izatea gizakiak eta haren gaitasun sinbolikoak sortutako adierazpiderik zaharrenetako bat. Bada, dokumental honetan, Paleolitoko artean aditurik onenak direnetako batzuk haien kronologiari, interpretazioari eta kontserbazioari buruz arituko zaizkigu. Era berean, Paleolitoko bizimoduak islatzen ditu dokumentalak, lekukotasun arkeologikoetan eta lan esperimentalean oinarrituz, duela 40.000 urteko trantsizio mundura itzuli nahian, gure historian funtsezkoak izan diren bi espezie elkarrekin bizi izan baitziren orduan: Neanderthalgo gizakia eta Homo Sapiens gizakia.
Gure aroa baino hainbat mende lehenago, Extremadurako La Serena nekazari bailararaino, Herkulesen Zutabeetatik harago komertzializatzeko Meditarrenoa zeharkatu zuten herrien eragina izan zuten... Haiekin iritsi ziren ardoa, olioa, burdina, buztinlariaren tornua, idazkuntza eta beste hainbat eta hainbat hobekuntza... Eta Caganchas erreka txikiaren ertzean, ziurrenik lehendik ere gurtza-leku izango zen indigenen etxola bat betiko eraldatu zen, eta Cancho Roano santutegia bihurtu.
Filologoentzako benetako erronka izan dira arbel bisigodoak. Historialarientzako datu kopuru handiak eskaini dituzte eta aukera eman dute Goi Erdi Aroaren garaiko gizarte hura nolakoa izango zen hurbilagotik ezagutzeko. El Barradoko (Plasencia, Caceres) arbela da bisigodoen garaiko testigantza epigrafiko horietako bat. Horiek alor juridiko eta administratiboko dokumentuak izaten dituzte gehienetan.
K.a. VI. eta V. mendeetan, kalitate handiko zeramika ekoizpenak egiten zituelako nabarmendu zen Atikako eremua, Grezian. Ekoizpen horiek Mediterraneo osora esportatzen ziren luxuzko produktu gisa. Extremaduraraino iritsi dira distantzia luzeko merkataritza horren testigantzak, bertan zeramika greziarra agertu baita Capote edo Cancho Roano bezalako Burdin Aroko aztarnategi arkeologikoetan. Aurkitutako hondakinetako batzuk erakusten dira dokumental honetan eta aurkikuntza horiek, merkataritza trukeak eta gizarte eliteen papera aztertzerakoan, izan zituzten inplikazioak azaltzen dira halaber.