Gure aroa baino hainbat mende lehenago,
Extremadurako La Serena
nekazari bailararaino, Herkulesen Zutabeetatik harago komertzializatzeko
Meditarrenoa zeharkatu zuten herrien eragina izan zuten... Haiekin iritsi ziren
ardoa, olioa, burdina, buztinlariaren tornua, idazkuntza eta beste hainbat eta
hainbat hobekuntza... Eta Caganchas erreka txikiaren ertzean, ziurrenik
lehendik ere gurtza-leku izango zen indigenen etxola bat betiko eraldatu zen,
eta Cancho Roano santutegia bihurtu.