Euskal
Herria dinosauro lurra izan zen duela 55-75 miloi urte. Haien arrastoak aurkitu
dituzte Araban, zehazki Trebiñu (Lañuko meategian)eta Izki aldean. Lañuko
aztarnategia bisitatu dugu. Europako dinosauroen aztarnategi
garrantzitsuenetakoa da. Euskal Herriko Unibertsitateko geologo eta
paleontologo talde batek, 40 espezie identifikatu dituzte bertan, horietatik
10etik gora dinosauroenak, haragijaleak eta belarjaleak.Eta Lañun aurkitutako
dinosauro begetarianoetako baten hezurrei esker, espezie bat definitu zen:
Lirainosaurius Astibiae. Gertuagotik ezagutuko dugu dinosauro haiek bizi ziren
garaia.